Monthly Archives: August 2012

“Surik bai?”, jairik jai euskaraz aritzeko hiztegia

Euskara bidelagun hartuta, jairik jai ibiliko gara gaur. Izan ere, eguzki izpien epeltasunean, udan ugaritu egiten da jendea ezagutzeko eta harreman berriak egiteko aukera. Duela gutxi euskal piropoak izan genituen hizpide;  Bilboko jaietan murgilduta gauden honetan, euskal jaietan ohikoak diren esaldien hiztegia osatzeari ekin diogu.

jaietan-euskaraz

Jairik jai euskaraz aritzeko hiztegia


JAI GIROAN GABILTZANEAN

Surik ba al duzu??? (Ligatzeko ohiko galdera)
Mutilik ba al duzu? (Jaietan ligatzen hasteko galdera tipikoa)
Zerbait hartzera joango gara? (lagunarteko esaldia)
Hau jendetza, goazen beste taberna batera! (gau hasieran maiz esaten duguna)
Mozkor ederra du horrek! (orduak aurrera egin ahala asko entzuten dena)
Non egongo ote dira komunak? (gauean zehar neskek askotan euren -buruei galdetzen diotena)
Goazen txosnetako kontzertuetara (euskal herriko herri guztietan entzuten den esaldia)
-Hau giro ona!! (edonon gaudela esaten duguna)
Kalimotxo katxi bat eta bi garagardo! (Jaietan egarrituta gaudenean tipikoak diren edariak)
Dantza egingo al dugu? (beste norbaitekin “ligatzen” saiatzen garenean)
Hori mutil katxarroa hori! (ordu txikitan, ondo ikusten ez dugunean, esan ohi duguna)
Dantzan ondoan duzuna bahietz gainera erori! (ondokoa balantzaka eta dantza batean dabilenean esaten duguna)

4171623371_3307fccf91 copy

JAIAREN OSTEAN

Zelako bixamona! / Earra resakia! / Hau da hau ajea / Hau bestondoa (gehiegi edaten dugunean)
A zer nolako parranda atzokoa (jaietan ondo pasatzen dugunean, alegia, beti)
Gaur beste parranda bat botako dugu (aje askorik ez dagoenean esaten dena)
Norekin amaitu zenuen atzo? (lagunen batek ligatzen duenean)
Ez dut sekula gehiago edango (beti esan baina sekula egiten ez duguna)

Hiztegia zabaltzen lagunduko al diguzu? Ziur gaude izango dituzuela bestelako esaldi edo esamoldeak. Gure zerrendan sartuko ditugu, beraz animatu bai euskararen blog honetan baita gure Facebookean ere zuen proposamenak uzten. MAITATU EUSKARA eta pozik bizi! 🙂

Liburu onen bat irakurtzeko gogorik bai? Proposamen batzuk!!

Uda bete-betean gaude, askok oporrak dituzte (dituzue? :-)) eta unea oso egokia da, hondartzatik hondartzara eta festaz festa gauden honetan, gure literaturaz gozatzeko ere. Euskararen inguruko blog honetan, behintzat, horrela uste dugu, eta proposamen batzuk bota nahi dizkizuegu gaurkoan. Ea zer iruditzen zaizuen ondorengo zerrenda ;-).

Uda amaitu baino lehen irakurtzeko 5 liburu

Argazkia: amazon.es

Argazkia: amazon.es

Izenburua: “Ni, Vera”

Egilea: Itxaso Martin Zapirain

Argitaletxea: Elkar, 2012

Itxaso Martin Zapirainen lehen eleberria da “Ni, Vera”, eta bertan protagonistaren alde izkutuetan eta ilunetan murgilduko gara. Hori da, azken finean, pertsonaia horrek egin beharko duena bere burua onartzeko eta sekretu handi baten hondoraino heldu ahal izateko.

Argazkia: blogs.eitb.eus/pompasdepapel/

Argazkia: blogs.eitb.eus

Izenburua: “Twist”

Egilea: Harkaitz Cano

Argitaletxea: Susa, 2012

Idazle lasartearraren laugarren eleberria da “Twist”. Protagonistak hiru lagun dira: Soto, Zeberio eta Lazkano. Soto eta Zeberio bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Lazkano, hirugarrena, bizirik dago, baina susmo bat badu: bere lagunen ordez bizi izango balitz bezala bizitzea al da bere erantzunkizuna? Posible al da bizitza bakarrean hiru visitas desberdin izatea? Horixe bera da liburuaren sinopsiak dioena. Adiskidetasunaren inguruko liburua da, eta ondorengo gaiak uztartzen ditu: gerra zikina, maitasuna, lotsa, justizia eta errua. Istorioa 1983an kokatzen da, Donostian hain zuzen ere.

Argazkia: katalogoa.org

Argazkia: katalogoa.org

Izenburua: “Beste norbaiten zapatak”

Egilea: Garazi Kamio

Argitaletxea: Elkar

Igartza saria lortu du Garazi Kamiok lan honekin. Zortzi ipuinek osatzen dute, eta, Garazik berak elkarrizketa batean (hemen) azalduta duenez, “bidegurutze batean dauden pertsonen inguruko kontakizunak dira“. Ipuin bakoitzean bikote desberdin bati gertatzen zaionaren berri izango du irakurleak. Bitxikeri moduan, ondorengoa esango dugu: liburuak, hasiera batean, “Gerizpeko panpinak” zuen izena, egileak berak adierazi duenez :-). Hona hemen liburuaren aurkezpenaren bideo bat:

Argazkia: lahormigaatomica.net

lahormigaatomica.net

Izenburua:Plazer bat izan duk, Benito

Egileak: Pako Aristi eta Mikel Markez

Argitaletxea: Elkar, 2012

Pako Aristi idazleak eta Mikel Markez kantariak zenbait egitasmo desberdinetan murgildu dira urteetan zehar. Kasu honetan, Benito Lertxundirekin izandako hainbat solasaldiren emaitza da liburu hau. Benito Lertxundi ondo baino hobeto ezagutzeko aukera izan dute Pakok eta Mikelek eta horrela islatu dute gomendatu nahi dizugun lan honetan.

tebeosfera.com

tebeosfera.com

Izenburua: “Asterix: urrezko igitaia”

Egileak: Albert Uderzo eta René Goscinny

Komiki hau, jakina, ez da berria, klasiko bat baizik, baina arrazoi batengatik ekarri nahi dugu hona: izan ere, Asterixen liburuen edizio berri bat ari dira kaleratzen, formatu handiagokoa, eta Asterix euskaraz ere irakurtzeko aukera dugu edizio berezi horretan. “Urrezko igitaia”, “Asterix galiarra” edo “Asterix gladiadorea” dira, besteak beste, liburudendetan eta denda espezializatuetan dauden edo egongo diren izenburuetako batzuk.

Bueno, zer deritzozue? Zeinekin hasiko zarete? 🙂 Zein da esku artean duzuen liburua? Anima zaitezte eta kontatu! Mila esker!

Euskararen aldeko lipdub-ak: Euskararen aldarria, kantuz!

Euskararen aldeko ekimen mordoa daude, egunero, Euskal Herriko txoko guztietan. Aspaldian, ordea, gure hizkuntzaren aldarria egiteko modu polit eta dibertigarria sortu da: lipdubak egitea.

Lelo hau erabili dute lipdub askok.

Lelo hau erabili dute lipdub askok.

Gehienetan, herriko jendeak parte hartzen du, bertako udalak edo talde batek antolatuta. Euskal Herrian egindako lipdub politenen bilduma egitea pentsatu dugu, denon gozagarri. Hona gure aukeraketa:

ARABA

Udalak antolatuta, aurtengo ekainaren 2an grabatu zuten lipduba Amurrio herrian, “Euskaraz bizi nahi dut” lemapean:

BIZKAIA

Bilbon, Santutxu eta Txurdinaga auzoetan, euskararen astearen harira egindakoa beteranoetako bat da. 2011ko martxoan igo zuten:

GIPUZKOA

Egian, Egia Euskaraz Egunean, maiatzaren 12an grabatu zuten:

IPARRALDEA

Kanaldude telebistaren laguntzarekin egina, Ortzaizen, ikastolak 25 urte betetzen zituela ospatzeko lipdub hau egin zuten 2011ko ekainean:

Ortzaizeko ikastolako haur eta gurasoen lipduba.

Bideoa ikusteko, sakatu irudian.

NAFARROA

Bidankotzen, Erronkarin, maiatzaren 16an, Uskararen Egunean egin zuten bideo polit hau:

Zuenean egin duzue halakorik? Egiteko asmorik? Bada, hala bada, zabaldu gurean ere: blog honetan edo Euskararen Facebookeko orrialdean… eta Gora euskara!