Monthly Archives: July 2012

Zein da sekula bota dizuten lorerik politena?

Uda iristearekin batera bihotza dantzan jartzen da. Jaiak han eta hemen, eguraldi ona, eta noski, gauza jakina da gure gorputzeko tenperatura ere kanpokoa bezain altua izaten dela, eta egun hauetan denok hartzen ditugula gustora ondokoak esandako mezu polit eta beroak. Sekula bota al diozu norbaiti piroporik? Batzuk ederrak izaten dira, beste batzuk goxoak, badira originalak direnak ere, eta zenbaitetan piropo gaziak ere entzun izan ditugu; hori bai, piropo guztiak aproposak izaten dira euskaraz ligatzeko. Zein da sekula jaso duzun piroporik onena? 🙂

piropo

“Zure izenaren izeonondoa izan nahi dut singularrean pluralean eta mugagabean”

“Munduari buelta emango nioke helmuga zeu izango bazina”

“Udaberria bera baino ederrago zatoz!”

“Haritz zaharren modura sustrai sendoak dituzu nere bihotzean”

“Zure aita lapurra izan beharko da begietan dituzun bi diamanteak osteko”

“Egunsenti guztiak zu bezain ederrak balira, goiz esnatuko nitzateke egunero”

“Udaberriko lehen eguzki izpiak bezala aztoratzen nauzu”

“Irla bakarti batean zure muxuez bakarrik elikatuko nintzateke”

“Atzo baino gehiago maite zaitut baina bihar baino gutxiago”

“Zure bihotzaren taupada, nire bizitzaren musika”

Bartzelonako Euskal Etxean euskara ikasten ari diren ikasleen artean piropo lehiaketa egin zuten eta hauxe izan zen emaitza. GOZATU!

Jarri zure irudimena martxan eta bota piropo bat! 🙂 Guk gaurkoz agur esango dizuegu, baina dotore dotore piro eder bat zuei luzatuz. Ondo izan eta MAITATU EUSKARA!

Ni naiz eguzkia, zu zara izpia ni naiz zelaia, zu zara lorea: zer egingo zuen eguzkiak izpirik gabe?? eta zelaiak lorerik gabe?? eta nik zu gabe??

Euskaldunok txiokalari: egin txio Twitterren!

Euskaldunok burugogor fama daukagu, eta ez da ospe hutsa… topikotik baino errealitateik gehiago duen etiketa da. Oraingoan sarean nahastuta egin dugu topo. Duela hilabete batzuk abiatu zen Twitter euskaraz! Kanpaina eta aste batzuk badira, sareko txorioaren habia euskaratzen hasi zela. Albistea ezagutu bezain pronto, dozenaka euskalakarik Twitter sare soziala euskaratzeari ekin zion eta dagoeneko; orraztea besterik ez zaio falta.

Baina dema latza izan da sarean. Twitter sare soziala itzultzerako orduan ere ez gara adostasun batetara heldu. Eztabaida luzea eragin du itzulpenak, gatazka iturri, tweet hitza. 🙂

Nola itzuli beharko litzateke tweet hitza: tuit, txio edo bere horretan utzi? Ezadostasunaren korapiloa askatzeko bozketa sistema jarri zen martxan pasa den astean eta sareko plazan erabaki da itzulpena > Tweet = Txio Gustatzen?🙂

Hauek dira Txio eta Tuit terminoei buruz egindako galdeketan ateratako estadistikak.

tweet-euskaraz