Eta birusa bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan! Euskal atsotitzekin jolasean

Sormena eta irudimena ez da falta egunotan gure inguruan. Etxean egon behar dugun honetan, ez dugu denbora alferrik galtzen. Kirola egin, errezeta berriak prestatu, pelikulak ikusi, etxeko txiki txapeldunekin jolas egin… eta atsotitzekin jolasean ere aritu gara egunotan euskaldunak!! Asko dira euskarazko atsotitzak baina, adi! Isolamendu garaian zabaldu diren euskarazko atsotitzen bertsio berriakbildu ditugu eta.

 

 

Hona hemen zerrenda. Baina gogoratu! Zuk ere jarri irudimena martxan eta bota zurea!

 

– Txapela buruan ta maskarila onduan.

– Urrutiko intxaurrak 14, leihotik ezin harrapau.

–  Etxean otso, kalean… Kale!

– Birus urte, krisi urte.

– Aze parea doministikua ta kalenturea.

– Xoxoak beleari esku beltz.

– Negua bero, birusa gero.

– Aurrian papera ta atzian paperik ez.

– Eztula in nun Getarin, laster zan polizia atarin.

– Birusa birus truk.

–  Gustuko bidean, koronabirusik ez.

–  Irten gabe defendatuko dut nire gurasoen etxea.

– Dagoenean bonbon, ez dagoenean balkon.

– Bost xentimoko birusa, 10 xentimoko kaosa.

–  Koronabirusa ala hil.

– Birusa joan, babesa heda.

– Egia, maskararen  ondoan begia.

– Eztula nora, birusa hara.

– Eguzkia edo euria, berdin zaigu zubia.

– Eztulen herrian doministikua alkate.

– Herri bakartuak kalea amets.

– Urruneko gaitza barrez, etxeratu orduko negarrez.

– Ez ezazu eztul egin, nahi ez baduzu huts egin.

– Goiz gorri arrats euri! Eta ze ajola! Etxean nago ni!

– Eztul gorri, arrats eri.

 

– Itxialdia ez da errenta.

 

– Urrutiko birusa 4, gerturatu eta 14

 

Eta birusa bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan!!

 

Bota zurea!!!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *