Tag Archives: whatsappa

Euskal abestiak, Whatsappen: denak asmatu ditu Endikak!!

Gogoratzen al duzue urtarrilaren 21ean Euskararen blog honetara ekarri genuen testua? Baietz! Post hartan, Euskal abestiak, Whatsappen: ia zenbat asmatzen dituzun izenburua zuen horretan, emotikono bidezko euskal kanta batzuk proposatu genituen, eta animatzen zintuztegun ea baten bat asmatzeko gai zineten. Bai, ezta? Hau zen posta:

Post honen inguruan dena daki Endikak!!

Post honen inguruan dena daki Endikak!!

Ba, hara!! Endikak den-denak asmatu ditu, bai jauna!!!!! πŸ™‚ Blogean bertan utzitako komentario batean, zerrenda oso-osoa jarri du!! Hona hemen irtenbidea!!!!

1- Negua joan da ta

2- Nire aitak amari

3- Kalian gora kalian behera

4- 4 teilatu

5- Ilargia

6- Boga boga

7- Pintxo pintxo

8- Aldapeko

9- Jo ta ke

10- Dragoi Bola

11- Txanpon baten truke

12- Eva Maria

13- Behin batian Loiolan

14- Txakur bat erosi dut

15- Katuen testamentue

 

Zer iruditzen? Handia zara, Endika, zorionak!!!!!!!! πŸ™‚ Eta jakina, eskerrik asko berari eta guztioi!!!!!!!!!!

Euskal abestiak, Whatsappen: ia zenbat asmatzen dituzun!

Sare sozialetan eta mugikorretan gero eta iruditxo gehiago erabiltzen ditugu geure emozioak adierazteko eta jolas egiteko. Duela hilabete batzuk whatsappeko euskal esaera zaharrak ikusi genituen euskararen blogean, eta, oraingoan ere, norbaitek pazientzia hartu eta emotikono bidezko Euskal kantak prestatu ditu guretzat. Oraindik ikusi ez badituzu hementxe dituzu! πŸ™‚ Batzuk zailak dira, bai, baina beste batzuk asmatzeko modukoak. Ia zenbat asmatzeko gai zaren!!!

emotikono1

emotikono2

emotikono3

emotikono4

emotikono5

emotikono6

emotikono7

emotikono8

emotikono9

emotikono10

emotikono11

emotikono12

emotikono13

emotikono14

emotikono15

Euskal esaera zaharrak, Whatsappen

Duela gutxi jakin dugu, milioi bat euskal hiztun garela munduan. Euskarak badu, beraz, tokia munduan, baita teknologia berrietan ere. Milaka euskaldun gara, esaterako, WhatsApp aplikazioa erabiltzen dugunak eta, ziur asko, azken egunotan jaso duzuela dagoeneko bolo-bolo dabilen mezua: bai, whatsappeko emotikoenen bitartez irudikatutako euskal esaera zaharren zerrenda. Bada, guk ere euskararen blog honetara ekarri nahi izan dugu, asmakizunak izugarri atsegin ditugulako eta zuen proposamen gehiago nahi ditugulako. Finean, euskararekin jolas egin nahi dugulako!

Euskal esaera zaharrak, Whatsappen

emo

Guztiak asmatu al dituzue? πŸ™‚ Ezetz?? Ba ondo begiratu, ohikoak eta etxean entzuten ditugun esaera zaharrak dira eta guztiak: β€œA ze parea, karakola eta barea”; β€œZozoak beleari, ipurbeltz”; β€œTxapela buruan eta ibili munduan”; β€œEgon adi lo ta jango dek mehe”… Saiatu guztiak asmatzen eta bota zuen iradokizunak, guztiak ongi etorriak izango dira eta! πŸ™‚

Zein da zure whatsapp egoera? “Egun on Jainkoak dizuela!”

Whatsapp sistema, sms mezuak doan bidaltzeko aplikazioa, modan dago. Milaka gara telefono inteligenteekin aplikazio hori erabiltzen dugun euskaldunak, eta gaur, ondo pasatu nahian, mugikorretan kuxkuxean aritu gara. Izatez kontaktuei momentuan zer egiten ari zaren azaltzeko balio du “egoera” delako honetak, baina askok burura etorritako lehenego hori idazten du; kantu baten hitzak, esaldiΒ  bitxiak…Β  eta bada egoera jakitera emateko whatsappeko ikonoak erabiltzen dituenik ere. Oraindik “whatsapp egoerarik” ez duzula? πŸ™‚ Hemen adibide batzuk!!!
whatsapp-egoera

ZEINTZUK DIRA EUSKALDUNON WHATSAPP EGOERA ONENAK?


“Lanen atsaldeko txandan”

“Irrintziak bota ta bota”

“Lo”

“Parrandan”

“Gure katua pitxitxi”

“Zarautzeko zumaitar bat”

“Wifikin bakarrik”

“Ni Julen ta zu?”

“Egun on Jainkoak dizuela”

“Bizitza bizitzeko gogoz”

“Konten demonio”

“Ni ontxe hemen”

“Probatan”

“Pozik”

“Earki”

“Biiziik”

“Bai esan…”

“Kaosa ta poza”

“Prest?”

“Iepaaaaaa”

“Bai esan…”

“Hementxe gatxik”

“Kuku”

“Aupa hi”

“Kaixo IruΓ±eatik”

“Ezaren guda baietza sortuz”

“Egunsentian”

“Oraindik ere bagara”

“Mundo sozialean”

“Kuku”

“Estadoik gabe”

Bihotza du eskuinean, inorena uki dezan”

“Lizentziatua”

“Beti aintzina”

“Bota bertsoa”

“Bai esan…”

“Ze esatek/n”

πŸ˜‰

Zein da zure whatsapp egoera? πŸ™‚ Mugikor guztietara ezin garenez heldu eta zerrenda hau luzatzea nahi dugunez, animatu eta kontatu euskararen blog honetan edo Euskaldunok Euskaraz Facebook orrian zuk idatzita duzun hori.