Monthly Archives: March 2013

“Joan behar dugu” edo “Joan behar gara”? Kontsultatu testuen Corpusean

Azken aldian asko entzun dugu euskaraz egin den corpusik handiena argitaratu dutela baina… Zer da testuen Corpusa? Zertarako balio du? Eta garrantzitsuena.. Nola erabiltzen da? Esaldi batean, hitz eta egiturak ondo erabiltzen ikasteko balio du Egungo testuen Corpusa-k -k. Baina goazen gertutik ezagutzera! 🙂

euskarazko-corpusa

Zer da Corpus bat?

Corpusak era askotako testu masak dira. Hitz motak dira, testuetatik erauzi eta euskarri elektronikoan bildutako hitz multzoak, beti bere testuinguruarekin. Corpusak benetazko hizkuntza adibideak biltzen ditu. Duela egun gutxi euskaraz sekula egin den Corpusik handiena jarri dute sarean eskuragarri, eta noski, euskaldunak garen aldetik, guk ere froga egin nahi izan dugu!

Adibideekin lantzen…

Zer ote da egokiago? “joan behar dugu” edo “joan behar gara” esatea? Atzera begiratu eta andereñoari komunera joateko baimena eskatzeko orduan ere.. zenbat buruhauste! Zenbat bider galdetu ote diogu geure ondokoari: Nola esaten da? “Komunera joan dezaket” edo“komunera joan al naiteke”? Eta “jarraitu” hitzarekin, esaterako… “Bidea jarraitu” edo “bideari jarraitu”, nola esaten da?

Egitura baten aurrean zalantza izan dezakegu , eta zer den erabiliagoa, egokiagoa edo zuzenagoa jakin dezakegu, zein den eredugarriagoa azken batean. “Bidea jarraitu” esaldiaren aurrean, esaterako, aski izango da “jarraitu” hitza bilatzea corpusean, (edo “bidea jarraitu” eta “bideari jarraitu”). Bilaketa egitean “bidea jarraitu ” esaldia zenbat aldiz erabili den ikusiko dugu, non erabiltzen den, nork erabiltzen duen… Eta hortik aurrera, erabaki bat hartu.

Buruan darabilzkigun zalantza txiki baina aldi berean potolo horiei aurre egiteko balio du euskararen corpusak. Beraz, aurrerantzean Google bezalako bilatzaile handiak alde batera utzi eta edozein zalantza dugula, Interneten eskuragarri dugu Corpusa, ondo erabiliz gero, aski tresna baliagarria baita informazioa biltzeko eta egoki idazteko. MAITE EZAZU ZURE HIZKUNTZA!:-)

Bozkaizko, amultsu… Ezezagunak egiten zaizkigun euskarazko adjetiboak

Nork dio euskara ez dela aberatsa? Guk ere, gainerako hizkuntzak bezala, hamaika aukera eta ñabardura ditugu, kontua erabiltzea da! Hori dela eta, euskararen aberastasunaren onerako izango delakoan, euskarazko adjetibo bitxi baina erabilgarriak biltzeari ekin diogu. Ba al dakizu “gomutazkoa” zeren parekoa den? Eta zerbait “agorra” dela esatean, zertaz ari garen badakizu? Kutsu positiboko eta negatiboko hitzak bereiztu ditugu. 🙂

hitsa copy

POSITIBOAK

BORBORKARIA: Gaztelaniaz (pletĂłrica) ingelesez (ebulliet)
BOZKAIZKOA: Gaztelaniaz (festiva, alegre), ingelesez (joyous)
BURBUILATSUA: Gaztelaniaz (burbujeante), ingelesez (effervescent)
JOLASTIA: Gaztelaniaz (juguetona), ingelesez (playful)
AMULTSUA: Gaztelaniaz (afable), ingelesez (good-natured)
ERNAGARRIA: Gaztelaniaz (emocionante), ingelesez (thrill, thrilling)
KITZIKAGARRIA: Gaztelaniaz (excitante), ingelesez (titillating)
SUKARTSUA: Gaztelaniaz (febril), ingelesez (feverish)
AIROSA: Gaztelaniaz (graciosa), ingelesez (graceful)
TOLESGABE: Gaztelaniaz (franca, sincera), ingelesez (heartfelt)
GARTSUA: Gaztelaniaz (con garra), ingelesez (sprightly)
ZAINTSUA: Gaztelaniaz (brava), ingelesez (bravado)

NEGATIBOAK

ARTEGA: Gaztelaniaz (agitada), ingelesez (angustiosa)
LARRIMINEZKOA: Gaztelaniaz (angustiada), ingelesez (angst)
ZARPAILA: Gazteleraz (de baja calidad), ingelesez (trashy)
ERRABIATSUA: Gaztelaniaz (inestable), ingelesez (volatile)
EROSTARIA: Gaztelaniaz (fĂşnebre), ingelesez (funereal)
AGORRA: Gaztelaniaz (árida), ingelesez (arid)
GOGOILUNA: Gaztelaniaz (melancĂłlica), ingelesez (brooding)
GOMUTAZKOA: Gaztelaniaz (nostálgica), ingelesez (wistful)
HITSA: Gaztelaniaz (gris, plomiza), ingelesez (gloomy)
MELENGA: Gaztelaniaz (meloso), ingelesez (meloso)

Aurrerantzean, badakizu, euskarak hiztegi aberatsa du, beraz, bizi euskaraz, eta aberastu zure hizkuntza!! ZORIONTSUAK IZAN! 🙂