Arratiako hizkera eta Ondurratarren berbak jaso ostean, autobusa hartu eta Gipuzkoaldera egingo dugu bidaia, Goierrira, hain justu, eskualdea tradizioz, oso zonalde euskalduna baita. Azpieuskalki ugari topatu daitezke bertan, baina Karmele Etxabe eta Larraitz Garmendiak urteetan zehar egindako “ZALDIBIAKO EUSKARA” lana oinarri hartuta, Zaldibiko eta inguruko hitzak eta esapideak biltzeari ekin diogu.

Zaldibiko paisaiak. Iturria: Lazaro Gonzalez
Zaldibiko euskara
KUXIDADEA – txukuntasuna
LEPAZAMARREKOA – lepo gaineko kolpea
MUXAJEA – itxura kaskarra
BELARRIMOTXA – erdalduna
OIÑAZKARRA – tximista
MAIXIATU – kontuak nahastu
EMBAAZO IÑ – endredo egin
PIKOTSEN – makurturta
ZESUMA – zer egin ez dakigula egon, aspertuta
MATXARDEA – neska sorgiña, mihiluzea
BAZKAITTEA – bazkaltzera
ETXEKONAK – auzokoak, aldamenekoak
SOBRARE – dirudienez, nonbait
GIBELAUNDIE – arduragabea, lasaia
NARRATSA – txukuntasunik gabea
EBIE – euria
Zaldibiko esapideak
PORRU INDA EON – oso nekatuta egon; leher eginda egon.
OSKA AITTU– . hots egiten aritu, deitzen aritu.
BURUN JOTAKO SUGEA BEZALA – tontotuta, motelduta
ESAN IN BEAR DA OI E! – hori esatea ere!.
EZERREZ TA FESTA – ezerezetik zerbait handia egitea.
Ezagutzen al duzu Goierriko hitz edo esapiderik? Ziur gaude baietz. Animatu bai Facebookeko orrialdean edo blog honetan bertan zure proposamenak botatzen. Gure aldetik besterik EZ. EUSKARA MAITATU, ERABILI.. ETA POZIK BIZI! 🙂
Oso ongi. Barkatu: ze esaten nahi du: azitako?
Kaixo Santiago. H-rik gabe? Hazitako, handitutako esan nahi du. Barkatu baina ia gehiago zehazterik duzun. Eskerrik asko!
Eta demanda?
“Andrea ta biok demandan ibiltzen gea beti”. Esan nahien andrea ta bik eozein gauzatio beti burrukan ibilitzen diela.
“Aittek ikaarrizko demanda saioa bota zian!”. Aitak errieta egin dizula esateko.
Santiago, hazitako berriz, izan leike landarekin. “Baserrin guk beti hazitako uzten deu arbi ilara bat.”
Horrek esan nahi du arbia erein eta hazi ondoren, heldu bezain pronto jaso ordez, egun batzuk gehiagoan uzten dugula hazten. Era horretan, landarea helduago egiten da eta hazia ematen du.
Euskara batuan, Hazitarako izango litzateke.