Category Archives: ekimenak

Lipdub erraldoia, Tolosan. Argazkia: Galtzaundi

Euskararen aldeko festa handia eta lipdub erraldoia, Tolosan

Galtzaundi euskara taldeak euskararen inguruko festa handia antolatu zuen iragan larunbatean, Tolosan (Gipuzkoa).

Ehunka euskaltzalek bete zuten Tolosako Alde Zaharra Tolosaldean euskararen erabilera elikatu eta zaintzeko.

Gainera, “Arnastu Euskara” lelopean euskara bultzatzeko lipdub erraldoi bat antolatu zuten.

Zigor Sagarnak sortu zuen egitasmorako doinua, eta kalez kale zabaldu zuten euskaltzaleek, Plaza Zaharrean guztiak elkartu arte. Hauxe da egin duten bideoa.

Sorgina Txirulina. Irudia: http://www.unrelatoparacadarato.com/es/aprender-euskera-cuentos/

Sorgina Txirulina, euskara ikasteko

Sorgina Txirulina (Erica Liquete) ekimenak euskaldunak ez diren pertsonek seme-alaben eta ipuinen laguntzaz euskara ikastea du helburu.

Guraso askok eskolara bidaltzen dituela seme-alabak, baina euren neska-mutikoek eskolatik kanpo ez dute euskararik erabiltzen.

Horregatik, egitasmo bitxi honek ipuinak prestatu ditu, haurrak motibatzeko eta gurasoek euren ikasteko gogoa erakusteko asmoarekin.

Sorgina Txirulina pertsonaiak jatorrizko ipuinak Sarera igotzen ditu. Ipuin bakoitzak testuaren itzulpena, unitate didaktikoa, entzuteko ipuina, eta ekintza baten proposamena dakar.

Horrela, gurasoek istorioa aldez aurretik prestatu, eta horren ostean, familiek ipuinaz gozatzeko aukera dute.

Ekin euskarari Getxoko Berbodromoan

Berbodromoa euskaldunen topagunea izango da ostegun honetan (maiatzak 5) Getxon. Ekimen berezi honen helburuak honako hauek dira: euskara kaleratzea eta euskararen erabilera indartzea. Azken finean, euskaraz hitz egiteko gunea irekiko dute; euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzeko eta, euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi duenari praktikatzeko parada eskaintzeko, besteak beste. Hori guztia, jai-giro paregabean. Euskararen blog honetan kontatuko dizkizuegu xehetasunak.

Egitarauari dagokionez, 09:15ean eta 11:00etan Areetako Eskoletako plazan egingo dituzte jarduerak; 19:00etan, berriz, Romoko poteo gunean. Aulkiak egongo dira taldeak egiteko eta zenbakiekin zehaztuko dituzte taldeak. Talde bakoitzean bost pertsona egongo dira, dinamizatzailea eta lau lagun, berriketa lasaian. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dugu eta interes orokorreko hiru gairi buruz berba egingo dugu.

Getxoko Berbodromoa 2016

Getxoko Berbodromoa 2016

Hiru gai izango ditu jendeak mintzagai ordubeteko tartean. Gai bakoitzarentzat 15 minutu izango dira eta gai baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak mahaiz mugituko dira, mintzakidez ere aldatuz.

Ekimen paregabea, ezta? Badakizue, hortaz, ekin euskarari Getxoko Berbodromoan eta ondo pasa!

Lingolang egitasmoa: hizkuntza aniztasuna ikastetxean

Euskaltzaleen Topaguneak urteak daramatza euskararen mundutik hizkuntza aniztasuna lantzen. Zeregin horren baitan, Lingolang egitasmoa ipini dute martxan, aniztasuna hori garatzeko prestatutako programazio didaktikoa sortu du erakundeak. Ikusi, adibidez, Tolosako Hirukide ikastetxeko Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako haurrekin egindako saioak BIDEO polit honetan. Lan ederra! šŸ˜‰

Euskararen transmisioari buruzko V. Mintegia

Eibarko Portalea Kultur Etxeak euskararen transmisioari buruzko V. Mintegia hartuko du maiatzaren 25ean. ā€˜Eta Kitto!ā€™ euskara elkarteak antolatutako ekimenak hizkuntzaren transmisioak erabileran guen garrantzia azpimarratu nahi du.

Pello Jauregi, Malores Etxeberria, Nekane Jauregi, Maider Aranberri, Naroa Cuesta, Gaizka Garitano, Miren Artetxe eta Jaime Altuna izango dira hizlariak. Gonbitea irekia da; beraz, nahi duen orok parte hartu ahal izango du.

Euskararen transmisioari buruzko V. Mintegia. Argazkia: eta Kitto! Elkartea

Euskararen transmisioari buruzko V. Mintegia. Argazkia: eta Kitto! Elkartea

 

 

 

 

 

 

 

 

09:00etan hasi eta 14:45 arte arituko dira solasean. Ondoren, bazkaria ere antolatu dute. Maiatzaren 21era arte izena eman daiteke normalizazioa@etakitto helbide elektronikora idatzita edo 943 20 09 18 telefonora deituta.

-Mintegian parte hartzea, 15 euro

-Mintegia + bazkaria, 25 euro

 

 

 

Euskaraz bizi diren establezimenduen mapa

Euskaraz bizi nahi al duzu? Euskaraz bizitzen lagunduko diguten establezimenduen mapa interaktiboa ipini dute martxan egunon.info web atarian. Horrez gain, Android mugikorretarako aplikazioa ere sortu dute: Egun on!

Elkarlanean egindako proiektua da, erabiltzaileok jarritako tokiekin osatutakoa, hain zuzen ere. Beraz, herri edo auzoko denda, taberna, jatetxe edo enpresaren bat falta bada, e-mailez adierazi daiteke, apurka-apurka osatzen joateko. Maparen helburua norbanakoen esperientzietatik betetzea da.

Euskarazko mapa interaktiboa

Euskarazko mapa interaktiboa

Zer-nolako establezimenduak jarri daitezke?

Euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna duten establezimenduak sartuko dira. Bezeroei arreta eskaintzen ari diren langileen erdiek edo gehiagok euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna eduki beharko dute.

Egun on euskarazko mapa interaktiboa

Egun on euskarazko mapa interaktiboa

Hortaz, animatu eta bidali zuen ‘egun on lekuak’, ahalik eta mapa interaktibo osatuena prestatzeko!

ā€œKorrika badator!ā€: ā€˜Tribuaren Berbakā€™ ere, Korrika

korrika-lekuko

Remigio Mendibururen lekukoa San Telmon

19. Korrika abiatzear den honetan, euskararen aldeko ekimen erraldoia hartu du abiapuntu ā€œTribuaren Berbakā€ saioak. 40.000 kilometro eskas egin ditu orain arte Euskal Herrian herriz herri, munduaren zirkunferentziari bira emateko lain! Aurten, beste 2.500 kilometro egingo ditu Urepeletik Bilbora.

Hasieratik hasteko, Donostiako San Telmo museora jo du Kike Amonarrizek, bertan baitute, ondo gordeta, Remigio Mendiburuk egindako lehen lekukoa. AEk-k dohaintzan utzi zion museoari 1999an, eta 2011z geroztik dago ikusgai museo ezagun horretako erakusketa iraunkorrean. Tenperatura, hezetasuna eta argia ongi kontrolatuta dauzkate, onddorik eta antzerakorik ager ez dadin, eta, beraz, zaharberritzera irits ez dadin.

gorriti

Juan Gorriti

Mendiburuk egindako lekuko haren ideia Juan Gorriti artistak eman zion: motrailu baten makilaren itxura ematekoa, alegia. Oraingo lekukoa Gorritik egina da, aurrekoaren ereduari jarraiki. Artistak Amonarrizi esan dio ā€œgure herriaren historia plasmatzenā€ duela lekukoak, eta, horregatik, ez du nahi hori garbitzerik, bertan bildutako malkoak, izerdia, euria, izotza eta abar mantendu egin behar direlako. Mendibururen lekukoa, esan bezala, San Telmon dago; Gorritiri, ordea, berea beti jendearen esku artean egotea gustatuko litzaioke.

amets

Amets Arzallus

18. Korrikaren lekukoa eraman zuen azken persona izan zen Amets Arzallus bertsolaria. Hark idatzi zuen lekukoak barruan zeraman mezua, eta Baionako plazan hura irakurtzea ohore handia izan zen beretzat. ā€œKorrikak badu zerbait magikoa, euskaldunon bizipoza sentiarazten eta zabaltzen duelakoā€. Horregatik, egun hartan bizipoz hori guztia bere gorputzean kontzentratuta sentitu zuen bertsolariak. ā€œEuskaldun bati egin dakiokeen opari politenetakoa daā€, adierazi du.

brouard

Kike Amonarriz eta Edurne Brouard

Amonarriz, Lekeitiora joan da Edurne Brouardekin hitz egitera. Orain arte Korrikaren koordinatzaile izandakoak OƱatitik Bilbora joan zen lehen Korrika gogoratu du, 1980. urtean. Elurpean eta euripean aritu ziren, baina hala ere, jende andana bildu zuten, eta, beraz, mantendu beharra zegoela erabaki zuten.

amondo

Kike Amonarriz eta Asier Amondo

Izan ere, euskararen aldeko ekintza nagusietakoa da, baina helburu ekonomikoa ere badu. Asier Amondo egungo koordinatzaileak azpimarratu du oraindik euskaltegiak ez daudela normalizatuta, eta Korrikak biltzen duen dirua beharrezkoa zaiela, bereziki Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian. Dena den, aipatu du beretzat helburu polita litzatekeela aurtengorako ā€œeuskahaldun kontzeptu gisa gelditzeaā€, ahalduntzeak ekarriko bailuke indarrak metatzea euskararen inguruan, auzolanean eta elkarlanean.

amuriza

Xabier Amuriza eta Kike Amonarriz

Akelarre, Egan, Gozategi, Oskorri, Esne Beltza, Gose, Tapia eta Leturia, Fermin Muguruzaā€¦ Musikari ugarik izan dute Korrikako kanta egitearen ardura, baina lehena, lehen abestiaren egilea, Xabier Amuriza izan zen. ā€œZuek ere esan bai euskarariā€ zuen izena, eta ā€œarrapaladanā€ egin behar izan zuen. Egun batetik bestera egiteko ardura eman zioten, eta Lopategiren doinua, bertso pare bat eta lelo bat egokitu zituen horretarako. Amurizaren hitzetan, kanta garrantzitsua da, ā€œidentifikazio handia eta nortasuna ematen diolako kanpainariā€.

furgonetak

Kike Amonarriz eta Andoni Seijo

Bi urtean behin izaten da, eta hamar eguneko iraupena izaten du, baina azpiegitura lan izugarria behar du Korrikak. Andoni Seijo ā€œIbilbideā€ taldeko kidea elkarrizketatu du Amonarrizek. 16 pertsona ibiltzen dira egunero lanean 2 furgonetatan. Ibilgailuak gasolina hartzeko baino ez dira geratzen, baina lan-taldeko kideek araututa daukate egunean otordu bero bat eserita egitea, erritmoari ongi eutsi ahal izateko.
Lekuetara puntual iristeko, aldez aurretik lan handia egiten dute, eta batez besteko bat dute ezarrita: kilometroko 6 minutu. Seijok aipatu du barru-poz izugarria eragiten diela toki batera iritsi eta jende andana zain dutela ikusteak, baina are gehiago hunkitzen dira zenbait lekutan, persona gutxiago badira ere, horiek ahalegin osoa egiten ikusita.

erribera

Itziar Elejalde, Alizia Iribarren eta Kike Amonarriz

Hori gertatzen da, esaterako, Nafarroako Erriberan. 1.715. kilometroan, Tuteran, topatu ditu Kikek Alizia Iribarren Nafarroako AEK-ren koordinatzailea eta Itziar Elejalde Korrikaren batzordeko kidea. Euren hitzetan, Korrikak laguntza handia ematen dio inguru hartako euskarari, ā€œilusio handia pizten duelako euskaltzale eta euskaldunen arteanā€. Gainera, orain arte euskarara hurbildu ez den jendeak ikusten du euskaraz ongi pasa daitekeela jai-giroan. Bestalde, dirua ekartzen du, baina, batez ere, euskara ikusarazi egiten du, eta horrek ā€œhurrengo 2 urtetarako pilak kargatzenā€ laguntzen die.

19. Korrika Urepelen abiatuko da, eta bertan, sorburuan, amaitu nahi izan dute ā€œTribuaren berbakā€ saioa. Adur euskara taldeko Xan Airerekin eta Karine Etxeberrirekin elkartu da Kike bertako plazan, 0 kilometroa egongo den lekuan. 320 biztanle inguru dira, eta lan handia izaten ari da guztia antolatzea, baina ā€œemozio handizā€ egin dute. Korrika ez da bertatik sekula igaro, eta, beraz, lorpen handia izan da abiapuntu izatea.

urepele

Karine Etxeberri eta Xan Aire

Eskuz esku igaroko da Korrikaren lekukoa datozen egunetan, eta esku horiek lotuko dituzte kate trinkoz Urepel eta Bilbo. Etenik ez duen katea izango da, eta ā€œTribuaren Berbakā€ saioak ere izan nahi izan du kate horretako begi.
Hemen duzue, osorik, ā€œKorrika badatorā€ saioa, EITB Nahieranen.

Tribial Feminista, doan eta euskaraz

Emakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruan Smarthphone eta tabletetarako Tribial Feminista aurkeztu dute, doakoa eta euskaraz. Aplikazioak Trivial jokoaren formatua dauka, eta bere helburua da genero-parekidetasuna sustatzea, emakumeak historia zehar betetako paperari ikusgarritasuna ematen dioten galderen bitartez.

App-Tribial-Feminista-Irontec

 

Gailu mugikorretarako elkarlanean garatutako aplikazio didaktikoaren proiektua hau, IRONTEC Bilboko software libre enpresa; Arrasateko, Basauriko, Ermuako, Ondarroako eta Zierbenako udalek; eta Uribe Kostako Mankomunitateak aurkeztu dute.

Aplikazioa adin guztietako jendeari zuzenduta dago: historia beste ikuspuntu batetik ikasi nahi duen ororentzako da. Gainera, doakoa da, eta Android eta iOS smartphoneetarako zein tabletetarako dago eskuragarri. Android gailuetarako, dagoeneko eskuragarri dago Google Play-n, eta egun batzuk barru Apple Store-n ere egongo da, iPhohe, iPad eta iPod Touch-etarako.

Galderak euskaraz dira, eta zenbait kategoriatan sailkatzen dira: historia; kirolak; artea eta literatura; geografia; ikuskizunak; eta natura. Horien guztien bidez, feminismoak egindako ekarpenen garrantzia aldarrikatu, parekidetasun eza salatu, eta aditzera ematen da sistema hori ez dela bidezkoa eta, gainera, kaltegarria dela, bai emakumeentzat, bai gizonentzat.

Otsailak 21, Ama-hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

Ospatzeko eguna, inolako zalantzarik gabe. Zergatik? Ama-hizkuntzak babestu eta indartzeko eguna delako. Izan ere, ezinbestekoak ditugu aniztasun kulturala eta hezkuntza eleanitza bermatzeko. Azken finean, aberastasun iturri direlako.

Ama-hizkuntzei buruz hitz egiterakoan, ez da erraza definizioa zehaztea, interpretazio bat baino gehiago izan ditzakeelako edo eman diezaiokegulako. Zer da, hortaz, ama-hizkuntza? Amarengandik ikasitakoa, ikasitako lehena, gure burua identifikatzen duena, sarrien erabiltzen dugunaā€¦ Konnotazioak ez dira gutxi, ez.

Askoren kasuan, euskarak betetzen ditu ama-hizkuntzaren aldaera horiek guztiak. Ba al zenekiten milioi bat euskal hiztun garela munduan? Dena den, hizkuntza hain ā€œtxikiaā€ ez dugun arren, arriskuan daudenen artean sailkatu du UNESCO erakundeak. Munduan, beste 2.470 hizkuntza daude egoera berean.

Ama-hizkuntzaren nazioarteko egunaren helburuetako bat hizkuntza gutxituak indartu eta horien iraupena tinkotzea da. Horretarako, dantzak, poesiak, abestiak, antzerkia, ipuinak eta bestelako adierazpen kultural ugari antolatzen dituzte munduan barrena.

Egun batekin, ordea, ez da nahikoa, eta ezinbestekoa da egunero lanean jarraitzea. Gurean, esaterako, abenduaren 3an ospatzen dugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Eusko Ikaskuntzak 1949an sortu zuenez gero, euskararen aldeko festa handiak izaten dira Euskal Herriko txoko askotan.

Pertsonaia bereziak ere baditugu. Nork ez du ā€˜Argitxoā€™ ezagutzen? Haurrek hainbeste maite duten iratxo txikiak ere lan aparta egiten du euskararen alde. Euskara dibertigarri egiten du, eta umeek maite dezaten lortzen du.

Atera dezagun Argitxoren kriseilua eta egin dezagun magia apur bat Euskararen alde!

Argazkia: Txomin Rezola

Argazkia: Txomin Rezola

Euskara eredu ere badelako!

Euskara bere txikitasunean handia da, eta beste hizkuntza gutxitu batzuentzat eredu dela erakustera etorri zaigu ā€˜Tribuaren berbakā€™ saioaren azken atala.

ā€œEredu ere bagarelakoā€ izenburupean emititu du ETB1ek aste honetako saioa. Euskara zenbait alorretan, eta zenbait lurralderentzat, erreferente dela erakutsi du, eta, horretarako, hainbat pertsonaren esperientziak eta iritzia bildu ditu Kike Amonarrizek.
tribu-garabide_1024x576

Garabide hizkuntza lankidetza egiten duen garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Maddi IƱarrak eta Ander Bolibarrek azaldu dute hizkuntza biziberritzeko planak egiten dituztela, batik bat, Hego Amerikan. Euren ustez, hizkuntza berreskurapena da Euskal Herriak munduarekin elkarbanatzeko duen esperientzia interesgarrienetako bat. Kolonbiarekin, Guatemalarekin, Ekuadorrekin eta Mexikorekin harreman iraunkorra dute, eta herrialde horietako hainbat komunitatek eredu hartzen dute Euskal Herria hezkuntza-ereduari, herrigintzari eta komunikabideei dagokionean.
tribu-egana_1024x576
Bertsolaritza oso gurea dugu, eta, garai batean hala pentsatzen bazen ere, ez da kantu inprobisatuen adibide bakarra munduan. Portugalen, Galizian, Kanaria Uharteetan, Bretainian eta Iberoamerikan, besteak beste, topa ditzakegu horren adibideak. Gainera, azken urteotan asko zabaldu eta indartu dira bertsolaritzak kantu inprobisatua lantzen duten beste herrialdeekin dituen harremanak. Andoni EgaƱa bertsolariaren hitzetan, ezagutu dituzten munduko beste kultura guztietan, hemen bezala, amaieratik hasten dira bertsoa eraikitzen. Aldiz, kultura gehienetan musika-tresnen laguntzaz inprobisatzen dutenez, bitxia egiten zaie gure bertsolariek ā€œa capellaā€ kantatzea. Alabaina, atzerrian, bertsogintzak berak baino gehiago, hemengo auto-antolatzeko moduak harritu du jendea gehien; hau da, Bertsolari Elkartea sortzeak, eta hark ikerketak, zabalpenean eta transmisioan egindako lanak.
tribu-korrika_1024x576
Korrika ere erreferente da euskararen sustapenean. Lau urtean behin Euskal Herria kilometroz kilometro zeharkatzen duen lasterketa herrikoia 19.enez abiatuko da martxoaren 19an. Asier Amondo arduradunak adierazi du Korrika badela “auzolanaren eta elkarlanaren adibide”, eta ā€œhorrek laguntzen gaitu ahalduntzen, alde batetik, eta, bestetik, euskahalduntzenā€. Bestalde, nabarmendu du kanpoko beste hizkuntza gutxitu batzuentzat erreferentzia ere badela, eta munduan dituen beste ā€œanai-arrebaā€ txiki batzuk aipatu ditu: Correlingua (Galizia), Correllengua (Katalunia), Corsa per la lenga (Val Dā€™Aran), Ar Redadeg (Bretainia), Ray yr laith (Gales) eta Rith (Irlanda).

AEK-ko koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak, Korrikaz beharrean, helduen euskalduntze-alfabetatzeaz hitz egin dio Kike Amonarrizi. Haren hitzetan, hemen daukatribu-mertxemugika_1024x576n dimentsioa ez dauka beste inon. Dena den, adierazi du Kataluniari ā€œinbidiazā€ begiratzen diola. Izan ere, bertan, heldu batek katalana ikastea erabakitzen duenean, lehen eta bigarren mailak doan dauzka; hori ez da gertatzen, aldiz, euskarara ekarrita. Instituzio nagusiek laguntzen badute ere, (ā€œeta eskerrak!ā€), ez dago Kataluniaren pareko ā€œdoakotasunikā€.

Saioaren amaieran, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao elkarrizketatu ditu, elkarrekin, Amonarrizek.

Euskararen indarguneei dagokionez, Baztarrikak hezkuntza eta helduen euskalduntzea aipatu ditu, eta esan du ā€œerreferente garela hizkuntza politika integralak ditugulako (hedabideetan, zerbitzu publikoetan, administrazioan, IKTetan, unibertsitateanā€¦)ā€. Aitzitik, Bilbaok azpimarratu du euskalgintzatik zenbat proiektu sortu den, zenbat ekarpen egin zaion bai norbanakoak, bai espazioak euskalduntzeari. Nonbait, ez da ohikoa kanpoan eragileak, enpresak eta abar gai izatea komunean jartzeko euren printzipioak, eta ahots bakar batez hitz egitea.

tribu-baztarrika-bilbao_1024x576Ahulguneei buruz ere hitz egin dute. Kontseiluko idazkari nagusiak herritarrak aktibatzeko beharra aipatu du, eta azpimarratu du ā€œeuskaraz biziko den komunitate trinkoaā€ behar dugula, eta ā€œnorberak horren kontzientzia hartuā€ behar duela.
Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailari dagokionez, onartu du asko dagoela hobetzeko eta egiteko euskara biziberritzeko, baina gakoa dela ā€œeuskara erabiltzeko gai denak euskara erabiltzeko gogoa izatea, eta euskara erabiltzeko hautua egitea; azken batean, euskara euskaldunentzat erakargarri gertatzeaā€.

Horretarako, beharrezkoak dira gizartearen inplikazio aktiboa eta adostasun eta sozial zabala. Baztarrikak azpimarratu du ā€œpolitika euskararen zerbitzuraā€ behar dugula, eta ez ā€œeuskara politikaren zerbitzuraā€.

Amaitzeko, biek ahala biek aitortu dute bidea luzea dela. Eta horretarako, jakina, beharrezkoa da erakundeek eta eragileek norabide berean lan egitea.