Monthly Archives: November 2012

Gabonetan oparitu euskaraz: haurrentzako jostailuen gida

Gabonak ate joka ditugu. Herriko kaleak argiztaturik ikustea besterik ez dago Olentzero menditik laster jaitsiko dela jakiteko. Zuen seme alabek ikazkinari gutuna idatzi aurretik, eta euskararen erabilera eta euskal kultura txikienen artean bultzatzeko asmoz, Euskal Herri osoan banatzeko haur eta gazteentzako jolas eta jostailuak bildu ditugu euskararen blog honetan. Hartu lapitza eta aukeratu opari gustukoena! 🙂

Olentzero. Iturria: eitb.com

Olentzero. Iturria: eitb.com

Euskarazko jostailuak eta jolasak

Auskalo! Euskal Triviala

Triviala joko aproposa da helduok eta gazteok elkarrekin jolasteko. Gai ezberdinak euskaraz jorratuko ditu zure seme edo alabak.

Triviala euskaraz. Irudia: katalogoa.org

Euskopoli

Finantza joko ezagunena da eta Euskal Herriko hiruburuetako kaleak salduz eta erosis jolas egin eta ondo pasatzeko aukera eskaintzen du.

Euskopoli. Irudia: katalogoa.org

Euskopoli. Irudia: katalogoa.org

3D puzzleak: Euskal inauteriak

Euskal Inauteriei loturiko bi puzzle dira, eta Miel Otxin, Marquitos, Atorrak… eta beste zenbait persona topatuko ditugu bertan, 3D betaurrekoen bidez.

3D puzzleak: Irudia: katalogoa.org

3D puzzleak: Irudia: katalogoa.org

Aitor Berritsu

Mahaigaineko ordenadorea da, 0 eta 4 urte bitarteko haurrei zuzendua dago eta izenak dioen moduan, oso berritsua da eta euskaraz hitz egiten du.

Aitor Berritxu. Irudia: katalogoa.org

Aitor Berritxu. Irudia: katalogoa.org

Animalien alfabetoa

Letrekin, hitzekin, esaldiekin, soinuen bidez, galderekin… euskara bultzatuki du txikiak jostailu interaktibo honekin.

Animalien alfabetoa. Irudia: katalogoa.org

Animalien alfabetoa. Irudia: katalogoa.org

Mainontzi bertsolaritza mahai jokoa

Txikiak bertsolaritza ezagutzeko baliabideak ez ezik, euskara lantzeko tresna bikaina da joko hau.

Mainontzi. Irudia: katalogoa.org

Mainontzi. Irudia: katalogoa.org

Matraka

Talde jokoa da;8 urtetik gorako neska-mutilentzat. Talde bakoitzak 30 segundo izango ditu proba zuzen gainditzeko

Matraka. Irudia: katalogoa.org

Matraka. Irudia: katalogoa.org

Jolas gutxi batzuk bildu ditugu, baina katalogoa.org webgunean edo ikaselkar.com-en sartuz gero, liburuak, ipuinak, komikiak eta beste zenbait produkturekin egingo duzu topo, guztiak euskaraz irakurri, entzun edo jolasteko. Badakizu, JOLAS EGIN EUSKARAZ! Besarkada bat guztoi! 🙂

Euskara darabilten Twitter kontu jendetsuenen top zerrenda

Handitzen ari da euskaldunon presentzia Twitterren. Duela hilabete batzuk euskaraz gehien tuiteatzen dutenen zerrenda egin genuen eta, gaur, euskara hutsean aritzen diren Twitter konturik jendetsuenen top zerrenda propioa osatu dugu. Ezagutzen al duzu hauek baino jarraitzaile gehiago dituzten eta euskaraz soilik txiokatzen duten Twitter konturik? Lagundu gure zerrendatxoa osatzen! 🙂

Twitterren ere euskaraz. Argazkia: Twitter

Twitterren ere euskaraz. Argazkia: eskola20.euskadi.net

Zeintzuk dira euskaraz soilik txiokatzen duten eta jarraitzaile gehien dituzten Twitter kontuak?


1go postuan

Athletic_eus 14.722 jarraitzaile

Azken txioa:

“Besarkada handi bat bidali nahi diogu @ruizdegal8 (Íñigo Ruiz de Galarretari) ebakuntzatik lehenbailehen osatu dadin. Animo!!”

2. postuan

Berria 13.123 jarraitzaile

Azken txioa:

Irujo: “Igandean jokatuko dut eta gripea ez da aitzakia izango” http://bit.ly/QcTGCD

3. postuan

Gaztea 12.494 jarraitzaile

Azken txioa:

#GAZTEA Dena prest Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokari hasiera emateko http://ow.ly/fv6gG

4. postuan

Argia: 6.011 jarraitzaile

Azken txioa:

Denbora http://bit.ly/10zrgET Herrira mugimenduak urtarrilaren 12ko manifestazioari begira sareratu duen film laburra

5. postuan

EsaldiakEuskara 5.167 jarraitzaile

Azken txioa:

Mundu honek ez malkoren beharrik…

6. postuan

Sustatu: 4.187 jarraitzaile

Azken txioa:

Zuzenean une honetan streaming bidez. “Nagore Guarretxena (Akting) bosgarren Betor hitzaldian” http://www.codesyntax.com/eu/bloga/nagore-guarretxena-bosgarren-betor-hitzaldian … #codesyntax

7. postuan

Euskal Herrian Euskaraz:  3.556 jarraitzaile

Azken txioa:

Euskaraz bizi gaitezen, aska ditzagun kateak!, Arrasateko EHEren oharra http://ow.ly/fuNn3

8. postuan

Euskadi_irratia 3.524 jarraitzaile

Azken txioa:

Musikatea, azaroaren 22ko kantak http://dlvr.it/2WnrSV #irratia

9. postuan

eitbcomBerriak: 3.096 jarraitzaile

Azken txioa:

Emakumea eta 50 urte baino gehiagokoa, EAEko boluntarioen profila http://bit.ly/UMcZiO

10. postuan

Bai euskarari: 2532 jarraitzaile

Azken txioa:

Hilaren 28an, @ARTIUMVitoria museoan, mintzodromoak http://ow.ly/fsMsZ #UrratsBiziak #Gasteiz -en

Iñaki erabiltzaileak jakinarazi digunez:  ZuZeu kontuak  3.522 jarraitzaile ditu eta euskara hutsean txiokatzen du.

Badira beste asko, euskaljakintza edo Euskalherrian, besteak beste, euren txioen gehiengoa euskarazkoak direnak. Guk, ordea, dena euskaraz egiten dutenen zerrenda egin nahi izan dugu, eta ziur gaude badirela beste zenbait kontu, zerrendan sartu ez ditugunak. Animatu eta utzi iruzkina Euskararen blogean edo Euskaldunok Euskaraz Facebook orrian. Mila esker eta twitterren ere egin euskaraz!

Txitxirioak, haragi-bolak, eta, azkenburu gisa, irasagarra

Jatetxe eta tabernetako menua euskaraz ikusteak poztu egiten gaitu. Zenbaitetan ulertzeko arazoak izaten ditugu, ordea. Zer dira txitxirioak? Haragi-bolak eskatuz gero, zer jango ote dut? Zalantza horren aurrean, gutariko askok, ondoko zutabera jotzen dugu, gaztelerara, hain zuzen ere. Hori dela eta, menuak euskaraz ulertzeko gida proposatzen dizuegu gaurkoan, eta horretarako, geure menu propioa sortu dugu. ON EGIN! 🙂

LEHEN PLATERA


BARAKAZKIAK ETA ORTUARIAK

1. Orburuak ozpin-oliotanAlcachofas a la vinagreta

2. Ziazerbak bexamelarekin eta gaztarekinEspinacas con bechamel y queso

3. Orri-mamiak urdaiazpiko eta gaztaz beteta – Pencas rellenas de jamĂłn y queso

4. Berakatz fresko eta otarrainxken nahaskia – Revuelto de ajetes y langostinos

6766940273_c2a495665b_z

Kukuluak. Egilea: Bego Arizmendi

5. Kuia Calabaza

6. KukuluaCogollo

7. Txitxirioak Garbanzos

8. Zerbak urdaiazpiko salteatuarekin – Acelgas salteadas con jamón

9. Zainzuriak Tuterako Erara – Espárragos a la tudelana

ENTSALADAK

10. Ortuko entsalada-Campera

11. Keztatuen entsalada- De ahumados

12. Kukulu entsalada hegaluzearekin eta piperrekin – De cogollos con bonito y pimientos

13. Entsalada gulekin eta izokinarekin – De gulas y salmĂłn

ARROZAK eta PASTAK

14. Arroza ortuko osagaiekin – Arroz a la campesina

15. Arroza itsasoko osagaiekin-  Arroz a la marinera

16. Hiru gutiziako arroza- -Arroz tres delicias

17. Espagetiak esne-gainarekin– Espaguetis carbonara

18. Espagetiak berakatzekin eta ganbekin – Espaguetis al ajillo con gambas


BIGARREN PLATERA

ARRAINAK

19. Abadira saltsa verdeanAbadejo en salsa verde

20. Hegaluzea plantxanBonito a la plancha

21. Zapo eta otarrainxken burruntziaBrocheta de rape y langostinos

544439_pescado_photl_original_imagen.com

Arraina. Iturria: eitb.com

22. Txokoak– Chopitos

23. Urraburua –  Dorada

24. Mihi-arraina meuniere SaltsanLenguado a la meuniere

25. Lupia – Lubina

26. ErreboiloiaRodaballo

27. Muskuiluak tomatearekin – Tigres con tomate

HARAGIAK

28. Haragi-bolak etxeko erara- AlbĂłndigas caseras

29. Bildots-besoa erreta – Asado de paletilla de cordero

30. Eskalope txikiak piperbeltzarekin – Escalopines a la pimienta

31. Indioilar-gisatua- Guisado de pavo

32. Ahate-paparra masusta saltsan – Magret de pato en salsa de moras

33. Txerri-azpizun hostoretuaSolomillo de cerdo hojaldrado

34. Biribilkia saltsan – Redondo en salsa

AZKEN BURUKOAK

fruta-menua-euskaraz

Fruta ezberdinak. Iturria: eitb.com

35. Gatzatua Cuajada

36. IrasagarraMembrillo

37. MertxikaMelocotĂłn

38. AbrikotaAlbaricoque

39. Mugurdia – Frambuesa

40. AnanaPiña

Erabaki al duzu zer jango duzun? Ez ahaztu, edonora zoazela, gure gidatxoa patrikan eramatea. Pozik bizi eta taberna eta jatetxeetan ere, egin euskaraz! Eseri lasai mahaian eta ON EGIN!:-)