Monthly Archives: December 2010

San Tomas, filmak euskaraz eta bertsoak

Egun on guztioi!

Aste ederra igaro duzuela espero dugu! Aste hau ekimen garrantzitsuz betea egon baita, San Tomas eguna, loteria, eta orain Olentzero dator. Denok familian egoteko egunak dira eta etxe giroan poztazunez euskara bultzatzekoak ere bai. Aste honetan ere facebookeko horman utzi diguzuena laburbildu dugu.

Beñat Mendietak Donostiako eta Bilboko San Tomasen (eta ez Santo Tomas) inguruan informazioa utzi zigun horman, donostiako eta bilboko ferietan norbait egon al zen? Seguruenik txistorra, talo eta sagardo goxo asko edan duzuela!

Arrate Muruak euskararen inguruan wikipediatik hau atera du : “Es preciso reseñar que el territorio que ha abarcado el euskera, lengua anterior a la incorporación de los lenguajes indoeuropeos sobre el año 4000 a. C.,” Arrigarria da. gure zuztraiak noiztikan datozen… eta gaur egun zapaldu nahian daude.”

“Euskal Herria, euskararen herria da” dio Ainere Agirrek eta honen inguruko notizia bat utzi digu, Beñi Agirrek idatzitakoa.

Maite Lasak gabonak familian ospatzeko bertso batzuk gomendatu dizkigu, horrela gabon bazkari eta afariak entretenigarriagoak egiteko.

Eta ez dezagun ahaztu aurten internet bidez 30 euskarazko film ikusi ahal izango ditugula. Ordenagailua telebistara konektatu ezkero oso ongi ikusten direla esan digute. Beraz filmeak euskaraz ikusi nahi badituzue gabon hauetan, hemen duzue link-a.

Hau da guztia aste honetan. Gabon gaba zoriontsua izan dezazuela eta ea Olentzerok gauza asko ekartzen dizkizuen.

Derbia, Xabier Lete, buber sariak, Olentzerori gutuna

Kaixo guztioi!!

Asteari bukaera ongi emateko gaituzue hemen! Astea laburra izan da baina notizia ugari bildu ditugu hala ere, Euskaldunok Euskaraz facebookeko orrialdearen horman. Ia 5000 pertsona gara jada eta eskertzekoa da zuen parte artesa, jendeak komentario ugari uzten baititu horman, esaterako aste honetan Mexikotik eta Italiatik idatzi digute Miren Elene Aguirrek eta Pietro Urpik. 

Hasteko, zorionak errealzaleoi joan den igandeko derbiarengatik!! Donostian ikaragarrizko giroa egon zen. Hurbildu al zineten? Nahiz eta batak bestearen aurka egin igandean, euskararen aldeko mezua argia zen: bideo hunkigarria: Derbiaren bezperan eta euskararen Nazioarteko egunean, Reala eta Athletic, euskararekin bat … Igandean, emaitza edozein izanda ere, euskara garaile 😉 Hona hemen horren inguruan egin duten bideo polit bat!

Baina joan den asteko notizia guztiak ez ziren positiboak izan, guztiok jada jakingo duzuen bezala,  Xavier Lete euskal idazle eta abeslaria hil egin zen 66 urte zituela.

Bestalde gabonak gainean ditugu eta beraz Olentzerori gutuna idatzi beharko diogu. Horretarako Facebooken Olentzerori orrialdea egin diogu Gutuna idazteko hona hemen aukera. Hau bezalako beste webguneak ezagutzen badituzu, mesedez, partekatu euskaldunon Facebookeko orrialde honetan. Horra. horra, gure Olentzero … ;-))

Amaitzeko, Ander Garciak aipatzen duen bezala, buber sariak banatu ziren “Zeintzuk dira euskal webgune onenak zuretzat? Hona aurtengo Buber Saria jaso dutenak!!”

Astebukaera ona izan dezazuela!! Datorren asterarte!

Euskararen Nazioarteko Eguna Ekitaldiak, Kontzertuak

Kaixo guztioi!!

Guztiok dakizuenez gaur, Euskararen Nazioarteko eguna da! Betiko lez, gure Facebookeko orrialdean horman jaso ditugun ekitaldien berri emango dizuegu. Euskararen egunerako, gure helburua, Facebookeko Euskaldunok Euskaraz orrialdean 10.000 pertsona biltzea zen, nahiz eta orrialdean  4000 pertsona bildu diren, ekitaldian 9000 pertsona bildu ditugu, beraz esan genezake jende askok erakutsi duela euskararekiko atxikimendua. Hala ere, badakigu, euskaraz ez da soilik gaur hitz egin behar, egunero erabiltzen saiatu behar dugu, eta horregatik gure orrialdeak martxan jarraituko du Euskararen inguruan informazioa, ekitaldiak etab. denon artean banatzeko, beraz,  guztion partehartzea beharrezkoa da komunitate indartsu bat sortzeko.

Begira dezagun bada, zer daukagun facebookeko horman! Hasteko, Beñat Mendietak esan digu: “Leioan ekitaldiak euskararen alde: abenduak 1, arratsaldeko 19.00etan Jon Urrazaren “bestela ondo….ezta?” antzezlana izango dugu ikusgai Mastitxu udal Euskaltegian.” Nahi duenak anima daiteke!

Deban ere badago ekitaldirik! Maite Etxeberriak esan digun bezala “Ostiralean Abenduak 3, arratsaldeko 6etan, ALDATS PILOTALEKUAN , LipDub herrikoia, pirritx eta porrotxen “irrien lagunak” abestiarekin. ANIMA ZAITEZTE!
kamixeta koloretsu bat jantzi eta abestera…
“irrien lagunak gara gu,
haur, gazte ta heldu
mundu berri bat helburu
…euskaraz bizi nahi
ta euskaraz kantatu nahi dugu
irri egin dezagun, etor zaitez gurekin, bildu gure festara
!”

Bilbon ere goza genezake, bertan edukiko baitugu ekitaldi berritzaileena, abenduaren 5ean, arratsaldeko 20etan Bilboko Plaza Barrian kontzertu interaktiboa izango da GOSE, UNE eta BETAGARRI musika talde euskaldunekin.

Gasteiz ere ez da atzean geratzen eta kontzertu ugari egongo dira, 4 euroren truk: Opium, Herrikada, Garraxika, Bronze, Gose, Betagarri , Dr. Deseo (euskaraz) , Su ta gar eta DJ-A . Kontzertuak ,  Mendizorrotzeko kiroldegian izango dira. 17:00etan hasiko dira baina berandurarte iraungo dute

Azkenik, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Eusko Ikaskuntzak antolatutako “Euskararen Hitz Politena” kanpainaren irabazlea ‘pinpilinpauxa’ izan da, ‘bihotz’ bigarren postuan geratuz.

Hauxe da guztia gaurkoz, espero dugu egun polita igarotzea eta euskara asko erabiltzea. Gaur egindakoak ere blogean eskegi ditzakezue! Datorren asterarte!!