Tag Archives: txantxiku

Gipuzkoako herrien ezizenak: zapoak sakelari, kuku!

Bikingoak, akerrak, zapoak… ez dira pelikula bateko protagonistak, ez. Gipuzkoarrak dira. Gipuzkoako herrietan bizirik jarraitzen dute garai batean herritarrek eta inguruko bizilagunek jarritako euskarazko ezizenak, zenbaitetan, gainera zirikatzeko edo iseka egiteko erabiliak. Asmo txarrak albo batera utziz eta umorea ardatz hartuta, Gipuzkoako herrietako ezizenak errepasatuko ditugu; animalia izenak, lanbideak, landareenak, izenondoak… denetarik topatu dugu. Goazen, nola ez, ñoñostiarrekin hastea! 🙂

Gipuzkoako-herrien-ezizenak

DONOSTIA

Garai batean, Santa Maria elizaren inguruan bizi zirenak: JOSEMARITARRAK eta alde zaharrean zegoen beste elizako bizilagunei, berriz, KOXKERO esaten zitzaien.Alde Zaharrekoak ez zirenak, berriz, KASKARIÑAK ziren. Hala ere, gehien zabalduta dagoena, batez ere, inguruko herrietan, ÑOÑOSTIAR ezizena da.

OARSOALDEA-BURUNTZALDEA

LEZO: TRAPUJALIAK (Garai batean, antza, oso pobreak zirelako deitzen zitzaien horrela)
ERRENTERIA: GAILETEROAK (Errenteriako industria garrantzitsuenetako bat Olibet gaileta fabrika zen, eta hortik sortu zen errenteriarren gaileteroak goitizena)

TOLOSALDEA

Aipatzekoa da Tolosaldeko herri gehienetan landareekin eta animaliekin zerikusia duten izengoitiak dituztela.

TOLOSA: ZURIAK EDO ZURIJAK
ANOETA: KUKUAK
ALEGIA: TXINTXARRIK (Diotenez, garai batean burdinola asko zeuden eta txintxarriak egiten ziren bertan. Horren adibide garbia da bertako abesbatzak edo Kultur Elkarteak Txintxarri izena duela)
ASTEASU: TRANPAZULOAK
AMEZKETA: ELBIK
ALTZO: TIPULEK
IKAZTEGIETA: MADRIL TXIKIK (dotore ustekoak zirelako omen dator)
ALKIZA: OILOAK (Oilategitik izena du Alkizako herri aldizkariak)
ABALTZISKETA: TXALBURUAK
ORENDAIN: ELTXOAK
BALIARRAIN: ZARTAGIAK EDO ZARTAGI ZAHARRAK

GOIERRI ETA UROLA GARAIA

ALTZAGA: ZAKURREK
ARAMA: IDIEZIZALEK EDO FRUTEROZALEK
ATAUN: OTSOAK

BEASAIN: BAREK (burla kutsurik gabe, bagoigile ere esaten diete beasaindarrei)

LEGORRETA: PIKUAK
ZAGAMA: BELEK
ZERAIN: XAGUK
EZKIO-ITSASO: OTAMOTZAK (ota landare izenetik eta motz izendontik sortua)
GABIRIA: MAKILAK (Makilari: Gabiriako herri aldizkaria)
IDIAZABAL: AXERIK (Axariaren jaitsiera: Idiazabalgo jaien hasiera iragartzeko ekitaldia)
ITSASONDO: IJITOAK
LAZKAO: ANTZARRAK (Antzar Gazteak musika eskola, Antzar Kirolaria atletismoa taldea…)
LEGAZPI: ILINTXAK
ORDIZIA: AZAK
ORMAIZTEGI: HARRIKALARIK
SEGURA: ZOPAJALEAK
ZALDIBI: ARKAKUXOK
ZUMARRAGA ETA URRETXU: OTAMOTZAK

UROLA ERDIA ETA KOSTA

Aipatzekoa da Azpeiti eta Azkoitiaren arteko lehia izengoitietan. Azpeitiarrentzat bizilagunak sakelak dira eta azkoitiarrentzat ondokoak zapoak.
AZPEITIA: XAPUEK
AZKOITIA: XAKELAK
ERREZIL: AKERRAK
ZARAUTZ: HAIZEAK
ORIO: IJITOK

DEBAGOIENA ETA DEBABARRENA

Labideei loturiko izengoitiek hartzen dute protagonismoa inguru honetan
ARRASATE: ZERRAJEROAK
BERGARA: MOKOLOAK
OÑATI: TXANTXIKU
EIBAR: XAPU-HERRIKUAK EDO TXAPUTXEROAK
DEBA: TARINAK
MUTRIKU: LEPAZORRIXAK

Jon Balerdi erabiltzaileak gehitu dituenak:

BEDAIOMAKILAK

GETARIALAPAJALIAK



Oñatiera, txantxikuen hizkera: petriña, mallukiak…

Trena baino, gaurkoan autobusa hartuko dugu txantxikuen herrira iristeko, trenbidea ez baita Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen zonalde eder honetara heltzen.  Oñatiarrek kalean darabilten euskara, oñatiera, izango dugu hizpide gure euskararen blog honetan, hauxe baita Oñatiko jatorrizko euskalkia. Txantxikuen hizkera ezagutu nahi? 🙂

OÑATIKO-HIZKETA

Oñati aldeko hiztegia


LATXORRIXA: Kirkila

PETRIÑA: Gerrikoa

MATXINGORRINGUA: amona mantangorria

MATXINSALKALAIXA: matxinsaltoa

MARAIXA: udarea

MALLUKIXAK: marrubiak

TXINTXIÑA: itokina

EBAIKOTZA: ostirala

ARRANA: zintzarria

OKANA: arana

KIRIKIXUA: trikua

OTZARA: saskia

ETXAFLERUA: zuziria

IZUZKIXA: erratza

ITXI: utzi

IXUTUTA: piztuta

ATXILIPURDI: zilipurdi egin

LOKARRAZA: zurrunka

TXARRANTXIA: sega

Erbailtzaile bate:

TXANTXIKUAK: Igelak

ILBATZA-Urtarrilla

TRIKITXIN IÑ– topo egin

JARE: utzi

JOTA=oso (gaztiek erabiltten daue geixenbat)

ITXUNGITTA : itzalita

BIALEKUA: buruhaustea

Horiek guk bildutakoak. Oñatiarra bazara, edo oñatiera ezagutzen baduzu, badakizu izugarri gustuko ditugula zuen ekarpen txikiak, txikiak handi bihurtzen baitira euskararen inguruan mintzatzen garenean. EGIN EUSKARAZ :-), txantxikuen erara, Lekeitioko berbak erabiliz, Goierriko edo Azkoitiako euskaraz, ondarrutarrez edo Arratia inguruko euskara erabiliz,  euskara maitatzeko modurik ederrena hizkuntza erabiltzea baita. GORA GURE HIZKUNTZA! GORA EUSKARA!