Lekeitioko berbak. DROGAN EIN, PAPARROIAK, KAKALAMUX…

Euskal Herriko azpieuskalkiekin solasean gabiltza azken aldian. Goierriko euskara atzean utzi eta Bizkaiko kostaldera egingo dugu bidaia, Lekeitiora, hain zuzen ere. Arrantzale herri honetako kaleetan euskara da nagusi, baina bertakoak ez garenontzat zenbaitetan deigarriak egiten zaizkigu Lekeitioko berbak.

Lekeitio. Egilea: Txosan Martin Hernandez

Lekeitio. Egilea: Txosan Martin Hernandez


PAPARROIAK: gizonezkoen bainujantzia

ZINGAN JUAN: popatik hartzera joan

PANTALOIAK: kuleroak

KAKOTA: mozkorra

TORTOLIA: alua

KAKALAMUX: itzulipurdi

OTSUA: hartza

BURRUNDADIA: zarata

DROGAN EIN: borrokan egin

KAKAPIRRIJA: beherakoa (diarrea)

TXOTXINJUTA: tontotua

BEKEREKIA: ardia

TXITXIN EGUNA: egun tontoa

TANTOBAIE: sorbalda gainean (umeak eramatea)

TANGIA: Antzarretan erabiltzen duten “katilua”

EUNEKO AMEN TANGIA: “Zer diñozu!” edo “Bai zera!””

LARRIJA EMON: nazka eman

TANGARRUA: trago handia

MUTXUNENEKO KABRIA: azken azeituna (la de la verguenza)

ERREKAIXIA: hego haizea

BAGIA: hondoko-itsasoa

GALARRENA: galerna

TATARREZ: arrastaka

LABAN EIN: irristatu

DZANGA EIN: uretara salto egin

ATESUAN: estu, tentsioan

KABANA: arrain fabrika

ARRELEPO: lepo gainian

LEPO: bizkarra

KOKOTA: lepoa

SAMIA: eztarria

Ainhoa Rodriguezen proposamenak:
ASUBILA: sagarraren barruko hazia
LANBASA: fregona
URRUTIZKINA: telefonoa
GANGARUSAINA: barregura

Ezagutzen al dituzu Lekeitioko berba gehiago? Horrela bada, animatu eta partekatu gu guztioikin bai Facebookean baita blog honetan ere. Amek askotan erabiltzen duten esaldi batekin uzten zaituztet: “GABAZ GERRAKO BAPORA ETA GOIZIAN POTINA BEZ” , alegia, “noches alegres mañanas tristes”. MAITATU EUSKARA eta EUSKARAZ BIZI! Aio!!!!!

4 thoughts on “Lekeitioko berbak. DROGAN EIN, PAPARROIAK, KAKALAMUX…

  1. jon

    Oso onak! Ni bermiotarra nai eta hor agertuten dizen berbatako asko berbion be esaten diez. Uan amaitsu bijarrien Uen baie. 🙂
    Kurioxidade moduen esan bermion la de la verguenzakueri. Lekitxarra esaten dotsagu. 🙂
    Jabon biharreko berbak. Lan ona, ederto segi.

    Reply
  2. Esther

    EUNEKO AMEN TANGIA: “Egon adi hortan!”

    Ni lekeitiarra naiz eta ez dut uste itzulpena zuzena denik, nik ez dut zentzu horretan erabiltzen.
    “Bai zer!”, “Zer diñozu!”, “Bai hori!”……..Gazteleraz….”Y una mierda!”, “A la mierda!”

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude