Tag Archives: whatsapp

Euskal taldeak WhatsApp-en: oraingoan zenbat asmatzeko gai zarete?

Aurreko asteetan euskal abestiak nahiz euskal esaera zaharrak WhatsApp-eko irudien bidez ikusi ditugu, eta hauek izan duten arrakasta ikusita, oraingoan euskal taldeen inguruan arituko gara. Hementxe ikus ditzakezue. Ea oraingoan zenbat asmatzen dituzuen!

Euskara taldeak WhatsApp

Orain arte bezala, bidal iezaizkiguzue zuen iruzkinak. Gogoan izan ere, zuen ekarpenak egin ditzakezuela mota honetako proposamen berriak eginez. Hain zuzen ere, proposamen hau Iban Bilbao erabiltzaileak gomendatu digu. Eskerrik asko Iban! Zalantzarik gabe, gauza ederra da teknologia berriak eta euskara jolasaren bidez uztartzea, ezta?

Euskal esaera zaharrak, Whatsappen: baditugu erantzunak!

Whatsappeko euskal esaera zaharrak izan genituen protagonista euskararen blog honetan duela aste pare bat. Asmakizun erraza zela uste bagenuen ere, askok zaila dela esan duzue, eta gu zuen esanetara gaudenez eta zuen eskaerak guretzat agindu direnez, whatsappeko emotikonoen bitartez irudikatutako euskal esaera zahar horien erantzunak ekarri ditugu gurera. 🙂

“Zozoak beleari ipurbeltz”

emotikono1

 

 

“Kaka aipatu eta usaie azaldu”

emotikono2

 

 

“Txapela buruan eta ibili munduan”

emotikono3

 

 

“Gustoko lekuan aldaparik ez”

emotikono4

 

 

“Urak dakarrena urak daroa”

emotikono5

 

 

“A ze parea karakola eta barea”

emotikono6

 

 

“Egon adi lo ta jangoek mehe”

emotikono7

 

 

“Eguzkia eta zubia, erromako zubia”

emotikono8

 

 

 “Eroriz ikasten da ibiltzen”

emotikono9

 

 

“Jan da lo beti potolo”

emotikonoak10

 

 

“Etxean uso etxean otso”

emotikono11

 

Zein da zure whatsapp egoera? “Egun on Jainkoak dizuela!”

Whatsapp sistema, sms mezuak doan bidaltzeko aplikazioa, modan dago. Milaka gara telefono inteligenteekin aplikazio hori erabiltzen dugun euskaldunak, eta gaur, ondo pasatu nahian, mugikorretan kuxkuxean aritu gara. Izatez kontaktuei momentuan zer egiten ari zaren azaltzeko balio du “egoera” delako honetak, baina askok burura etorritako lehenego hori idazten du; kantu baten hitzak, esaldi  bitxiak…  eta bada egoera jakitera emateko whatsappeko ikonoak erabiltzen dituenik ere. Oraindik “whatsapp egoerarik” ez duzula? 🙂 Hemen adibide batzuk!!!
whatsapp-egoera

ZEINTZUK DIRA EUSKALDUNON WHATSAPP EGOERA ONENAK?


“Lanen atsaldeko txandan”

“Irrintziak bota ta bota”

“Lo”

“Parrandan”

“Gure katua pitxitxi”

“Zarautzeko zumaitar bat”

“Wifikin bakarrik”

“Ni Julen ta zu?”

“Egun on Jainkoak dizuela”

“Bizitza bizitzeko gogoz”

“Konten demonio”

“Ni ontxe hemen”

“Probatan”

“Pozik”

“Earki”

“Biiziik”

“Bai esan…”

“Kaosa ta poza”

“Prest?”

“Iepaaaaaa”

“Bai esan…”

“Hementxe gatxik”

“Kuku”

“Aupa hi”

“Kaixo Iruñeatik”

“Ezaren guda baietza sortuz”

“Egunsentian”

“Oraindik ere bagara”

“Mundo sozialean”

“Kuku”

“Estadoik gabe”

Bihotza du eskuinean, inorena uki dezan”

“Lizentziatua”

“Beti aintzina”

“Bota bertsoa”

“Bai esan…”

“Ze esatek/n”

😉

Zein da zure whatsapp egoera? 🙂 Mugikor guztietara ezin garenez heldu eta zerrenda hau luzatzea nahi dugunez, animatu eta kontatu euskararen blog honetan edo Euskaldunok Euskaraz Facebook orrian zuk idatzita duzun hori.