Monthly Archives: November 2015

Abian da Xuxen zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria

Xuxen 5 zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria aurkeztu dute. Hogei urteko ibilbidea du euskarazko lehen zuzentzaile ortografikoak. Urteen poderioz, bertsio berriak aurkeztu dituzte, eta, ortografia-akatsak antzemateaz gain, proposamen gramatikalak egiten ere ikasi du Xuxenek.

Xuxen 5 zuzentzaile ortografikoa

Xuxen 5 zuzentzaile ortografikoa

Dena den, badakigu teknologiak aurrera azkar egiten duela. Halaber, euskararen inguruko arauak ere berrituz joan dira. Hortaz, Xuxen ere ez da atzean geratu, eta egokitzen joan da. Orain, Ixa Taldeak eta Elhuyarrek Xuxen 5 jarri dute sarean, doan deskargatzeko aukerarekin (xuxen.eus/bertsioak). Datu-basea eguneratzeaz gain, arau gramatikalak ere egokitu dituzte.

Prozedura betikoa da: hau da, Xuxen 5-ek, idazten ari garen heinean, gorriz azpimarratzen ditu akats ortografikoak. Ondoren, egindako hanka-sartzeak nola zuzendu proposatzen digu. Horrez gain, berdez edo urdinez azpimarratzen ditu hitzak, zuzenak izan arren Euskaltzaindiak beste forma bat hobesten duen kasuetan.

Azkenik, zenbait akats gramatikal ere berdez edo urdinez azpimarratu eta zuzentzeko proposamena egiten du. Microsoft Office berrienetan erabiltzeko prest dago Xuxen 5. Beraz, gure ordenagailura deskargatzen badugu, aipatutako hizkuntza-zuzenketa eta -proposamen guztiak balia ditzakegu Word-en testu bat idazten ari garenean.

Ez ahaztu sistema hauetan guztietan txertatzeko pluginak berritu ditugu, zuzenketa ortografiko eguneratuak egin ditzaten:

– Openoffice/Libreoffice
– Web-nabigatzaileak (Firefox, Chrome eta Internet Explorer)
– InDesign CS6 MAC

Xuxen 5 zure ordenagailura deskargatu nahi baduzu, hemen aurkituko dituzu zuzentzailearen bertsio guztiak: xuxen.eus/bertsioak.

Euskarazko hiztegi erotikoa

Tamalez, bizitzako zenbait arlotan kosta egiten da oraindik euskaraz jardutea: sexuaz eta erotismoaz ari garenean, esaterako. Beraz, bada garaia kontu horietan ere euskaraz komunikatzeko! Askoz ere xarmangarriagoa izango da guztia, ziur gaude 😉 . Lehen urratsak errazagoak izan daitezen, asko lagunduko diguten zenbait hitz eta kontzeptu bildu euskararen blog honetan. Hona hemen, euskarazko hiztegi erotikoa. Eta, noski! Zuen proposamenak ere gustura entzungo genituzke! Laster etorriko gara hiztegiaren bigarren zatiarekin! 😉

sexua

Arkera egon: Bero-bero egotea

Afroi: Sexualki erakargarria dena

Apotan egin: Larrutan ordainduta egin

Astarraldia eduki: Berotu

Astindu: Masturbatu “

Aurreburua: Sexu kontuetan sutsua dena

Azak eman: Paso egin. “

Beltza jo: Larrua jo

Bibolinjole: Masturbatzeko gailua

Buztana, isipua: Zakila“

Enkargua egin: Neska-mutil bati berarekin ibili nahi duzula esatea “

Egitorgasmoa: Inorekin oheratzeko asmoa

Gainezka egin, txorrostaldia bota: Hazia bota

Odolostia: Biguna dagoen zakila “

Pikua, pottoliña: Alua “

Txapapera bota: Txortan gabiltzanean gainezka egin baino lehen zakila atera. “