Category Archives: salaketa

Videopuzzle, twitter euskaraz, euskalporn

Aste berri on guztioi!!

Badakizue poliki-poliki gero eta gehiago garela euskararen alde ekiten dugunok orrialde honetan? Jada 5200 gara, eta badakizu zure partehartzearen zain gaude!!!Eskerrik asko!!

Aste honetan euskaldunok euskaraz facebookeko orrialdean destakatuenak hauexek izan dira:

Hasteko, aipatu beharra arrakasta handia izan zuela joan den asteburuan Euskalporn’ hitz gakoaren auziak. Entzun bestela zer nolako jokoa eman duen Euskadi Irratia Amarauna saioan!!!

Bestalde ikus ditzagun Ane Zabalak utzi dizkigun euskarazko hankasarzteak “Baliarraingo herrigunearen sarreran jarri duten kartela ondo idatzita dago gaztelaniaz, baina euskaraz akats larri samarrak ditu. “

Beñat Mendietak ere ekarpen interesgarria egin digu, «  ‘VideoPuzzle!’, iPhonean jokatzeko euskal bideojoko berria. Bideojokoak irudi estatikoak mugimenduan daudenekin ordezkatzea proposatzen du. Horrela, “jokalariak ikusteko trebetasuna erakutsi beharko du”, sortzaileek adierazi dutenez. »

iphone

Azkenik, Maite Lasak, deialdi garrantzitsua utzi digu horman, «  Twitter euskarara itzultzea nahi dugu. Sinatu eskaera http://act.ly/35s ondoren, mesedez RT #twittereuskaraz @biz @dickc #Basque » http://act.ly/35s

twitter

Ba hau da guztia oraingoz, espero dugu orrian interesgarriak diren edukiak eskegitzen jarrai dezazuela!!

Aste on izan!!

Boiseko Ikastola, esamoldeak, emakumearen berdintasuna

Egun on guztioi! Ostirala da eta ematen du oso eguraldi eguzkitsua egingo duela bai gaur eta baita astebukaeran ere!

Hasteko zuen partehartzea eskertzea gustatuko litzaiguke, ia 5000 pertsona baikara Euskaldunok euskaraz facebookeko orrialdean. Guztion artean, komunitate indartsu bat sortu dugu euskararen inguruan, beraz badakizue euskaldunon gainean edo euskararen inguruko ekitaldi, informazio edo notizien berri baduzue, badakizue, hemen publika dezakezue nahi bezainbeste!

Bihotzetik Mundura, From the heart to the world, abestia, Boiseko Ikastolak idatzi du, Ikastola hau da bertan euskaraz egiten den  ikastola .Testua ingelesez dago, baina abestia ta bideoa euskara ederrean, baina, mezua ez da nolanahikoa. Beraz pozik egon gaitezke notizia honengatik!

Maite Lasak emakumeentzat notizia on bat idatzi digu:  “Begiratu nolako notizia ona emakumeentzat: Teresa del Valle antropologoak Emakunderen Berdintasun Saria irabazi du.” Zorionak Teresa!

Beñat Mendietak bestalde,  Euskal Presoen eskubideen aldeko manifestazioaren inguruan hitz egin digu. “antolatzaileen arabera, “aspaldiko handiena” izan da manifestazioa, eta ez du ibilbide osoa hartu metro gutxigatik.”

N kitto Gonzalezek deialdia egin du euskal esamoldeak biltzeko dagoen facebookeko orrialde baterako “ea jendeak parte hartzen duen eta dakizkien esamoldeak sartzen dituen!”

Azkenik, Itxaso Apraizek, erreflexioa bideratzen duen comentario bat utzi digu: “Twitterren irakurri dut hau eta deialdi bat da gauza gehiago euskaraz egin ditzagun. “Euskaldunon aukerak TDTn: Nik 45 kate ditut etxean. 3 baino ez euskaraz 🙁 Eta oraindik gauza batzuk entzun eta irakurri beharra. Ai ene !” benetan zerbait egin beharra dugu denon artean!”

Hauxe da guztia beraz, astebukaera polita izan dezazuela!

Euskaldunok euskaraz, euskararen inguruan informatzeko tresna

Egun on guztioi!!Hasteko, guztiok zoriondu behar zaituztegu, orrialde honek izan duen harrera onagatik. Euskaldunok euskaraz funtzionatzen dabilen lehenengoko astean atxikimendu handia izan duelako, 1000 lagun baino gehiago garelako jada. Honez gain ikusi dugu jendeak euskararen inguruko informazioa eskegitzeko ere erabili duela.

Jende askok euskararen alde esandakoak irakurrigai izan dira orrialdean, horrela aberastasuna eman eta informazioa banatzeko. Esaterako, Bai Esan Santurtzin Euskaraz-ek salatu zuen udal-euskaltegietako langile murrizketaEuskara ikastea ez al da eskubidea? Nork bermatu behar du eskubide hori? Irakaslerik ez kontratatzeak euskararen ikaskuntzan “numerus clausus” ezartzea dakar“.

Lontzo Sainz-ek bestalde, bi informazio garrantzitsu eskaini dizkigu joan den astean izandako Nafarroa Oinez ekitaldiaren ingurukoa, eta Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren XXI. Astean euskaraz azpidatzitako film gehiago emango dituztela alegia.

Itsaso Apraizek ere gehitu digu Gazteaukeran bildutako artikulu interesgarri bat, Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen mintzalaguna programarena.

Beñat Mendietak, ere informazio interesgarria eskaini digu, Enpresa eta euskara, sareak sortzen’ jardunaldia Gasteizen izango da Azaroaren 11an. Norbait animatzen da?” esanez.

Olatz Torrealdaik esandakoarekin amaituko dugu, gaurkoz, Irlandan euskaraz egiten baitu; Olatzek, hauxe esan zuen hesian: “Nik neuk etxean egiten dut euskeraren alde. Irlandan bizi naiz ta nire bi semeek Euskeraz hitzegiten dute euskaldun peto petoen bezala….” Horrela ikusi daigun euskara ez dela soilik Euskal Herrian egiten eta nonahi irakur gaitzaketela.

Horrela esango dizuegu agur; orrialdeko hesian egongo gara zuen zain, ondorengo egunetan, eta laster itzuliko gara hona, berriro ere, nobedade guztiak zuekin komentatzeko. Ordura arte, mila esker eta ondo izan!!!