Monthly Archives: March 2011

Koldo Mitxelenaren lan guztiak, bilduma batean

Laster 25 urte beteko dira Koldo Mitxelena hil zenetik. Euskara batuaren aita, Euskal Herriko Unibertsitateko sortzailea eta euskal filologo guztien erreferentea izan zen. Bere ondarea ez galtzeko, Donostian aurkeztu dute bere lan guztiak era antolatu eta argigarrian batzen dituen bilduma.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatea-ren ekimenez, eta Eusko Jaurlaritza-ren laguntzarekin, Joseba Lakarra eta Iñigo Ruiz Arzalluz irakasleak zortzi urte eta erdiz aritu dira lanean, Koldo Mitxelenak utzitako ondarea, liburuak eta denetariko argitalpenak, biltzen eta antolatzen.

15 liburu hauetan Mitxelenaren idatziei hainbat ohar, erreferentzia eta aurkibide erantsi dizkiete lagungarri gisa, maisuaren lana eskuragarriago egon dadin.