Tag Archives: bertsoa

Ez dakizula azterketan zer erantzun? Bota bertsoa!

Beti ematen digu lotsa azterketa zuri uztea. Ikasle askori gertatzen zaion arazoa da hori, baina horren aurrean badira euren irudimena martxan jartzen duten ikasleak. Horietako batekin egin dugu topo egunotan sarean. Hain zuzen ere, matematikako azterketa bateko galdera bati zer erantzun jakin ez, eta bertso batekin harritu du gazteak irakaslea. Mundiala!!!

Gaindituko ote zuen azterketa?

Osatu bertsoa eta irabazi ‘Pankreas’ antzezlana ikusteko sarrerak!

Jolas batekin gatoz gaurkoan… hortaz, jarri zuen irudimena martxan!! Datorren urriaren 23an eta 24an “PANKREAS” bertsoz idatzitako tragikomedia Bilboko Campos Eliseos antzokira helduko da eta bertara DOAN joateko aukera duzue, baina aurretik, jolas egin beharko duzue. Bertso baten hasiera eman eta zuek bertsoa amaitu beharko duzue. Urriaren 21eko goizera arte duzue zeuen iruzkinak Euskararen blogean uzteko aukera. Egun horretan bertan, eguerdian zozketa egingo dugu eta bi sarrera bikoitzak norentzat izango diren jakitera emango dugu. Animatu!!! Patxo Telleriak berak bidali digu bertsoa eta hemen duzue pista bat: erromantze bat da, lehen puntua rima librea da eta, bigarrena berriz, asonantea.

Hauxe da amaitu beharreko bertsoa:

“Bildurra sobera daukat
edo ausardia motza,
Prest egon behar nuke
baina adorea falta zait.
Garbi neukala uste nuen,
eta oker nintzen nonbait.
Ezin duzu imajinatu
….

Oraingoan ere muga guztiak gainditu ditu Patxo Telleria aktore eta antzerkigile bilbotarrak, eta bertsoak idazteari ekin dio. Jokin Oregik zuzenduriko lan honetan Patxo Telleria berak, Mikel Martinezek eta Joseba Apaolak egiten dituzte aktore lanak.

Foto: eitbcom

Foto: eitbcom

Bertso idatziriko lehenengo tragikomedia da TARTEAN antzerki taldeak ekoitzi duen hau, eta hiru lagunen istoria kontatzen du. Lehenak pankreas transplante baten premia larria du. Bigarrenak, suizidatu egin nahi du Alzheimerrari izkin egiteko eta, hirugarrenak, proposamen bat egingo dio bigarrenari: suizidioaren epea aurreratzea, lehenengoari bere pankreasa emateko.
Hortik aurrera ezustekoak izango dira, baina ez dugu gehiago aurreratuko.

Parte hartu eta ikusi doan antzezlana!!!

Bertsomovieda 2014: Bozkatu euskarazko bertso onenaren alde!

Bertsoa eta euskara beti izan dira elkarren lagun, eta hori abiapuntutzat hartuta, aurten ere Beasaingo Arrano kultur elkarteak Bertsomovieda 2014 lehiaketa antolatu du, euskaltzaileei zuzenduriko lehiaketa, hain zuzen ere. Parte hartzeko ez dago zertan bertsotan trebea izan beharrik, umorea eta euskara erabiltzearekin nahikoa da!!  Dagoeneko amaitu da lanak bidaltzeko epea eta bozketa fasean sartu da lehiaketa. Euskararen blog honetako kideok dagoeneko ikusi ditugu bideoak eta eman dugu gure epaia.

Bertsomovieda 2014. Iturria: www.bertsomovieda.com/

Bertsomovieda 2014. Iturria: www.bertsomovieda.com/

Bideoak bertsomovieda.com webgunean daude ikusgai eta oraingoz “Sar dadila kalabazan” bideoak jaso ditu ditu boto gehien. Giroa berotzen joateko, lehenengo postuan dagoen bideoa partekatu nahi izan dugu. Ia zuen gustukoa den!

Mundu osora zabaldutako lehiaketa da, eta ikusiko duzuenez, mota guztietako lanak bidali dituzte parte hartzaileek. Bozketa fasea martxoaren 30ean amaituko da! Barre egin nahi baduzu, bisitatu Bertsomovieda lehiaketaren webgunea, eta bozkatu 2014ko Bertsomovieda onenaren alde! 🙂

Zein sari jasoko dute irabazleek?

• Gazteentzat:
o 300€ bertsmovie onenari
o 100€ko aipamen berezia
• Helduentzat:
o 1000€ko lehen saria
o 350€ko aipamen berezia
• Ikusleen saria 500€
• Bertsorik onenak dituen bertsomovieari 250€

Badakizue, orain zuen txanda da. Zeren zain zaudete? Bozkatu zuen bideo gustukoena eta ondo pasa! 🙂