Monthly Archives: December 2012

Mundua bukatu bada, ez irakurri mezu hau! Bestela… Zorionak!

Hasi da atzerako kontaketa. Badator 2013a. 13 zenbakia zenbaki madarikatua dela sinetsi izan da. Lehendabiziko oztopoa, ordea, gainditu dugula dirudi, munduaren amaiera ez baita errealitate bilakatu. Kontuak kontu, Euskararen blog honetan datorren urteari irribarre egin nahi diogu, eta, horregatik, euskarazko zorion mezuak biltzeari ekin diogu, eta nola bestela, guk ere geure zorion mezu propioa egin dugu zuontzat guztiontzat, bihotzez eta betiko legez, euskara maitatuz. 🙂

gabonetako-zorion-mezuak

Zorion mezuen inguruko lehiaketa ugari egiten diren Gabonak hurbildu ahala. Horietan bat aipatzekotan, Azkue Fundazioak egiten duena. Sare Sozialen bitartez egin ohi dute ekimena, eta euskal erabiltzaile asko dira euren zorion mezuak bidaltzen dituztenak. Horietako batzuk aukeratu ditugu:

Ange Elorriaga

Nahiz eta aste honetan Maiek mundua bukatuko zela uste, abenduaren 21etik aurrera onena etortzeko dala uste dot eta hori opa dizuet!

Rafael Conde Martin

Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri Ona Opa Deutsuet Denori. Euskal Herritik mundura zabaltzen den irrintzia. Aiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiijijiji!

Ivan Ivan P. OftheRiver-ek, berriz, gutun ederra partekatu du:

23764_10151321041719185_1696393918_n

Urtero errepikatzen diren euskarazko zorion mezuak, berriz, ondorengoak dira:

Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On!

Urte Berri On eta Zorionak!

2013 urte zoriontsua opa dizut!

Zorionak eta Eguberri on!

Eta besteik ez, lagunok. Besarkada handi bat guztiontzat, eta badakizue, Gabonetan ere EGIN EUSKARAZ!!!! 🙂

“Marilerda halakoa”!: euskal irainak, euskaldunon ahotan

Jendeak egunero erabili ohi dituen hitzetako asko irainak dira. Irainak beti izan dira, eta izango dira, baina euskaldunok askotan gaztelerara jotzen dugu norbait iraindu nahi dugunean. Gogoan izango duzue Kevin Iturriaga Goenkaleko pertsonaia “makarrak” famatu egin zuen “Ze putalarru” esamoldea. Betiko legez, umorea ardatz hartuta, euskarazko irainen zerrenda prestatu dugu; irain batzuk adimenarekin loturikoak, beste batzuk sexuarekin edo jendearen itxurarekin, eta badira gaizki ikusitako gizakien ingurukoak edo irain sexistak eta arrazistak ere. Denetarik topatu dugu. 🙂

irainak-euskaraz-1

Iraindu euskaraz: euskal irainen zerrenda

Putalarru

Potroximel

Tentel

Memelo

Mozolo

Ustel

Babo

Txoro

Gizajo

Sasikume

Ergel

Kirten

Lerdo

Lelo

Alproja

Kaka troko
Alu

Zakil

Kaiku

Potroso

Xoxoburu

Txoriburu

Oilarbuztan

Harroputz

Kakati

Marilerda

Sasigizon

Sudurtalo

Segapoto

Txorimalo

Kankailu

Putakume

Horiek gure proposamenak. Jakin badakigu zuek ere euskaraz iraintzeko gai zaretela, beraz, etxean, kalean.. entzun dituzuen irain ezberdinak partekatu gu guztiokin Euskararen Blogean edo Euskaldunok Euskaraz Facebook orrian. Eta gurekin partekatu nahi ez baduzu…. “Joan antzarrak perratzera”. Vaya Semanitako lagunek honen inguruan egindako paradia eder honekin uzten zaituztegu. ZORIONTSU IZAN! 🙂

#euskarazbizinahidugu TT izatea lortu dugu!

Abenduaren 3a da gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna. Munduko txoko guztietan entzuten ari gara euskara, eta sare sozialak ere sutan esnatu dira goizean goizetik. Egun onak ematearekin batera hasi gara euskaltzaleok Twitter bidez Euskara goraipatzen eta gure hizkuntzaren inguruko txioak bidaltzen. Horren adibide garbia da goizeko 08:50etik 09:10era #euskarazbizinahidugu hasthag-a TT izan dela. Egun guztian zehar etengabea izan da jarioa eta edozein ordutan sartu den erabiltzaile oro konturatuko zen gaurkoa egun berezia dela euskaltzaleontzat. Goazen egunak eman duena errepasatzea! 🙂

Euskararen Nazioarteko Eguna. Iturria: euskaraz.net

Euskararen Nazioarteko Eguna. Iturria: euskaraz.net

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna Twitterren

Ba al dakizue zein izan den gaur #euskarazbizinahidugu traolarekin gehien bertxiotu den txioa? EsaldiakEuskaraz kontuak txiokatu duena. 193 bider izan da bertxiotua eta ondorengoa dio:

“Euskaraz hitzegitea da egunero leku guztietan euskaldun egiten nauena, horregatik #EuskarazBiziNahiDugu ! ”

Euskal tuitlariok Euskararen Nazioarteko Egun hau nola bizi dugun ikusi nahi al duzue? Modu askotako esaldi eta txioak ikusi ditugu. Batzuk esaera zahar eta esamoldeak erabili dituzte, beste askok, euskal kanta eta bideoen bidez nahi izan dute euskararen erabilera aldarrikatu, eta izan dira zorion esaldien bidez ospatu dutenak ere.  Hemen dituzue horietariko batzuk:

ʟєɪʀє ‏@addiictedtoyou

Euskal Herrian euskara hitz egiterik ez bada, bota dezagun demokrazia zerri askara. #EuskarazBiziNahiDugu.

lide ‏@zuazo_lide

euskara da euskaldun egiten gaituena! #EuskarazBiziNahiDugu

kukooo. ‏@kuko_16

Gau ta egun eskeraz bizi nahi dut da gauza bera egin dezakezu zuk!! #euskarazbizinahidugu

Mikel Erbiti ‏@erbitiPackman

Izan zirelako gara, garelako izango zarete #EuskarazBiziNahiDugu

Aitor Madrid ‏@munduariso

Euskarak 365 egun https://www.youtube.com/watch?v=jji–SOOUuw&feature=em-uploademail … #Euskarazbizinahidugu

Maitane Weizap ‏@maitane_idame

Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik, ez da amets bat nire nahia da baizik. #EuskarazBiziNahiDugu

gorka urtaran ‏@gorka__urtaran

♫♫ Ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena? ♫♫… #EuskararenEguna #euskarazbizinahidugu https://www.youtube.com/watch?v=Ej2XLHbfF-s&feature=youtube_gdata_player …

Julen ‏@JulenGudari

“…gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak…” #EuskarazBiziNahiDugu

Hemen #euskarazbizinahidugu traola erabiliz une honetan Twiterren dagoen jarioa

Katalanez ere zorion mezu ugari heldu zaizkigu, baita hemendik urrun dauden euskaldunen txioak ere, eta euskal komunikabideek eta euskalgintzako hainbat ordezkarik ere Twitter erabili dute #euskarazbizinahidugu-la aldarrikatzeko.

XabierEuzkitze

Euskara da nire aberria. #EuskarazBiziNahiDut #EuskararenEguna

Urtzi Urkizu ‏@urtziurkizu

Txinatarrak txineraz, yankiak ingelesez eta alemanak alemanieraz bizi diren bezala euskaldunok #euskarazbizinahidugu

joseba permach ‏@jpermach

Euskarak ez luke egunik izan behar. Egunero-egun osoan zehar euskaraz aritzea beharko luke izan normaltasunik normalena #EuskarazBiziNahiDugu

GAZTEA ‏@GAZTEA

#euskarazbizinahidugu Euskaren Eguna dela eta @GAZTEA-n euskal musika dugu gaur nagusi http://ow.ly/fLMq3 http://ow.ly/fLMq5

zuzeu ‏@zuzeu

Guk ere Euskaraz bizi nahi dugu, eta horretarako gure alea jarriko dugu. https://www.youtube.com/watch?v=-1FxKvg5hvs … #EuskarazBiziNahiDut

Independència ‏@LaIndepe

Ajudem als companys d’Euskal Herria a fer TT #EuskarazBiziNahiDugu

Ikusi duzuen moduan, euskarari buruzko aldarrikapenak lau haizetara zabaldu dira Twitterren, baina ekitaldiak asteburu osoan izan dira, esaterako, Donostian. Gipuzkoako hiriburuko kaleetan “Euskaraz bizi nahi dut” lelopean egindako manifestazioan bi aurpegi ezagun ikusi genituen, “gure atsuak”, eta eurekin uzten zaituztegu. Baina aurrez, honatx gure mezua: Atzo, gaur eta bihar #euskarazbizinahidugu. Gora gure hizkuntza, gora euskara!