Monthly Archives: November 2010

Euskararen nazioarteko eguna, D eredua EGA, .eus domeinua

Arratsaldeon!

Astearen erdialdean gaude eta notizia oso onak dakarzkizuegu, jada 3.000 lagun batu gara Euskaldunok Euskaraz facebookeko orrialdean. Abenduaren 3a euskararen nazioarteko eguna denez, atxikimendua lortzeko sortu genuen ebentoan bestalde 6.000 pertsonek eman dute baiezkoa. Harrigarria denon artean lortzen ari garena, eskerrik asko guztioi! Ea abenduaren 3rako 10.000 lagun biltzen garen!

Orrialdean jasotako gauzen artean, oso interesgarria iruditu zaigu. EGAren inguruan Urgellek egin zituen adierazpenen inguruan sorturiko eztabaida.  Urgellek adierazi zuen D ereduan ikasitakoek, EGA izango zutela. 2012tik aurrera abian jarriko duela prozesu hori Eusko Jaurlaritzak, eta bi homologazio maila aurreikusten dituztela, dbh bukatzen duenentzako bat, eta Unibertsitatea bukatzen dutenentzako beste bat.  Ikuspegi oso desberdinak egon dira honen inguruan eta eztabaida polita sortu da.

Beste behin ere Beñat Mendietak zerbait utzi digu gure horman,” XV. Jagon Jardunaldian “Gazteak, aisialdia eta euskara” gaia landuko dute azaroaren 19n, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Animatu! Izena emateko azken eguna hilaren 18a izango da eta!” Norbait egon al da? 

Ainere Agirrek ere notizia onak ekarri dizkigu, “.eus” domeinua 2011kako ekainetik aurrera existi liteke. A zer nolako aurrerapausua!!”

Azkenik, Idatz & Mintz aldizkariak 50 urte bete ditu, Derioko Labayru Ikastegiaren eskutik jaio zen aldizkariak 50 ale plazaratu ditu 1981. urtetik. Zorionak eta eskerrik asko urteotan egin duzuen lanagatik !!!

Hauxe da guztia aste honetan, berriz ere eskerrak eman nahi dizkizuegu izan duzuen parte hartzeagatik, jarraitu horrela ea Abenduaren 3rako 10.000 euskaldun biltzen garen!

Ondo bukatu astea!

Tolosaldeko euskararen telefonoa, Shakiraren kontzertua, 111 akademia eta Videgain euskaltzain berria izan dira hizpide

Kaixo guztioi!

Aste berria eta baita laburpen berria ere.  Zubia igaro dugu eta Athletic zaleak pozik egoteko moduan daude. Hala ere, aste batetik bestera, ez bakarrik jai egun kopuruaren arabera baizik eta bestelakoak ondo badoaz, beharra eta gainerakoak ere ondo joaten dira, baita gure orrialde eta blogean ere. Euskaldunok Euskaraz” orrialdeko hesian jasotakoekin laburbilduma prestatzen dugu astero eta honetan ere horrela egiteko prest gara.

Hasteko, 111 akademiaren inguruko informazioa gehitu digu Lontzo Sainz-ek , berak desiratzen du “Honelako gehiago bagenu …” Horrela guztiongana zabaldu du akademia honen inguruan.

Bestalde, Gazteaukeraren eskutik, badaukagu zozketa interesgarririk, honako honetan, Shakiraren kontzertura joateko 4 gonbidapen lor ditzakegu musutruk! Animatu zaitezte zu eta zure lagunak! l

“Ezagutzen duzue Tolosaldeko Euskararen Semaforoa? ” .Informazioa eskegi digu Tolosaldeko Euskararen Semaforoak ere beraien  iniziatibaren inguruan, Euskaraz mintzatzen den beste blog bat da, euskarari indarra emateko egina “Eman argi berdea euskarari!”

Bukatzen Tais Sjb-ren ekarpena daukagu: “Euskararen beste ordezkari bat dekogu Euskaltzaindian, ongietorri Videgain!” Beraz badakizue, euskaltzain berria daukagu!

Aste honetan hauek izan dira blogean utzi dizkiguzuen notiziarik nabarmenenak, animatu parte hartzen eta informazioa blog honen bitartez zabaltzen!