Tag Archives: twitter

Euskarak ze paper du interneten?

Euskarak interneten, munduko sarerik handienean, duen presentzia aztertzeari ekin dio aste honetan ETB1eko “Tribuaren Berbak” saioak. Kike Amonarriz gidari duela, interneteko alor ezberdinak ikertzen eta eragile ezberdinekin hizketan aritu da taldea.

Kike Amonarriz, Tribuaren Berbak

Kike Amonarriz, Tribuaren Berbak

Pixka bat kokatzeko, interneteko sareetan begira jarrita, euskara ze lekutan dagoen ikusiko dugu: Wikipedia, adibidez, 287 hizkuntzatan dago idatzita eta, horien artean, euskara 35. lekuan dago: 181.000 artikulu daude gure hizkuntzan idatzita. Twitter, bestalde, 33 hizkuntzatan erabili daiteke, horietako bat euskara eta 200.000 txio inguru bidaltzen dira hilero gure hizkuntzan.  Horrez gainera, Google, Facebook, Youtube edota Tuentiren euskarazko bertsioak ere erabili ditzakegu.

Iratxe Esnaola, .eus

Iratxe Esnaola, .eus proiektuaren koordinatzailea

Baina aro digital honetan ondo finkatzeko, domeinu propio bat edukitzea aurrerapauso handia da eta gurea, .eus, errealitate bihurtzear dago.Iratxe Esnaolak, .eus domeinuaren koordinatzaileak azaldu digunez, “euskara eta euskal kulturaren gainean jarduten duten webguneentzat” sortutako domeinua izango da eta jendea euskarara gerturatzea izango du helburu. Une honetan, hasiera fasean dago, domeinu hau erabiltzen hasiko diren webguneen lehen zerrenda aurkeztuko dute laster; baina 2014ko abenduaren 3an, Euskararen Egunean, publikoari zabalduko zaio eta hedatzen hasiko da.

Xabier Armendaritz eta Kike Amonarriz

Xabier Armendaritz eta Kike Amonarriz

Lehen esan dugunez, Wikipedia da euskaraz erabili daiteken erremintetako bat. 181.000 artikulutik gora daude gure hizkuntzan eta edozein gaiei buruzko artikuluak dira. Printzipioz edonork argitaratu edo osatu dezake artikulu bat. Baina gure hizkuntzari dagokionez, dozena bat boluntario aritzen dira hilero artikuluak euskaratzen. Xabier Armendaritz itzultzailea da horietako bat eta gairen batean aditua den edonori gai horri buruz idazteko gonbidapena luzatu dio “Tribuaren Berbak” saioaren bidez.

Maite Goñi

Maite Goñi, IKT aditua

Eta beste alor askotan bezala, hezkuntzak ere paper garrantzitsua jokatzen du interneten erabileran. Maite Goñi irakaslearen eta IKT-ko adituaren hitzetan, internetek irakaskuntza errotik aldatzeko aukera ematen du, baina oraindik ez zaio behar adinako etekinik atera. Hala ere, txiki txikitatik haurrak interneten heztea garrantzitsua dela dio, bertako erremintek ikasketetarako aukera ugari ematen dituztelako, eta horiek zuzen kudeatzen jakitearen garrantzia aipatu du. Eduki gehienak ingelesez edo hizkuntza handietan idatzita badaude ere, Maiteren esanetan “euskal komunitatea txikia baino ekimentsua da” eta mundu honetan gero eta presentzia handiagoa duena.

Horrek euskararen iraupenean asko lagunduko du; izan ere, gaur egungo gizartea ikusita, mundu digitalean ez dagoen hizkuntzak desagertzeko arrisku handiagoa izango duela ematen du. Eta egiazki, alde batetik, digitalizazioak aukera berriak zabaldu dizkie hizkuntza txikiei eta hainbat argitalpen egiteko kostuak txikitu ditu; gaur egun, edonork igo baitezake bideo bat edo idatzi dezake edozer gairi buruz. Baina bestetik konpetentzia ere asko hazi da. Horixe aipatu dute “Tribuaren Berbak” saioan Garazi Goiak, BBCko hedapenerako arduradunak, etorkizuneko telebistari buruz hitz egiterakoan eta Javier Etxebestek, interneteko ekintzaileak, enpresek eta hizkuntzek interneten duten paperari buruz hitz egitean.

Saio osoa ikusi:

Euskal esaerak sarean: “Bat eman eta bi hartu, gure etxean ez sartu”!

Ezbairik gabe euskaldunok baditugu lagunartean hitz egiteko hainbat esamolde eta euskarazko esaera. Sarean kuskusean ibili gara beste behin, eta hara zer topatuko eta euskal esaerak ardatz dituen Twitter kontu bat. Mundiala iruditu zaigu, eta Euskararen blog honetan euskararen inguruko albisteak zuokin partekatzea izugarri atsegin dugunez, hemen duzue euskarazko esaeren zerrendatxo bat.

Bat eman eta bi hartu, gure etxean ez sartu
Egia egi, ogia ogi, ardaua ardau, bi ta bi lau
Aski ez duena, deusik ez duena
Sasi txikitik atera eta handian sartu
Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua
Zeure osasunerako eta neure onerako
Osasuna, paregabeko ondasuna
Zer ikusi, hura ikasi
Dagoenean bonbon, ez dagoenean egon
On egin dizuela janak eta kalterik ez edanak
Alferkeria, askoren ondamendia
Alferrik da, ura joan eta gero, presa egite
Astoak mandoari belarri luze

Asko dira euskarazko esaerak, beraz, hemen duzue, nahi izatera, aipatutako Twitter kontuan ageri diren esaera guztiak. Zuek ere animatuko zaretelakoan, besarkada handi bana, eta ez ahaztu, EGIN EUSKARAZ, BIZI EUSKARAZ!!! 🙂


#umetakoberbak traola, gaur euskal tuiterlarion ahotan

“Kartapazio”, “gometxak”, “axota”, “sokasaltoa”, “kanikak”, “txikerra”, “xorroskiloa”, “berebila”, “xiba”, “kromoak”, “andereño”, “ta zu beti bat gehiago”… Atzera begiratu eta Euskal Herriko haurren lekuan jarri gara gaur euskal tuitlariak. #umetakoberbak traola goizean goizetik joera izan da Twitter sare sozialean, pil pilean egon den gaia izan baita 680 txio baino gehiagorekin, eta honen aurrean harro sentitzeko moduan gaude, beste behin, euskarak eta euskaldunok lezioa baitugu sarean.

Argazkia: eitb.com

Argazkia: eitb.com

“Andereño, komunera joan al naiteke?”, ez esan sekula esan ez duzunik!!! 🙂  “Azkena ipurdi gizena!!”, esaldi hau jolas garaitik bueltan, maiz esaten genuen. Eta… “Soinketa, Ingurune…” zenbat buruhauste!!! Hainbat kanta ere ez ditugu berehalakoan ahaztuko: “Don, don, belandron, belandroko elizan,zazpi gizon dantzan.. .” edo “saaardiña baaat”.

Eta zuk, zein esaldi edo hitz oroitzen dituzu??? Zurea pensatu bitartea, hemen gaur Twitterren #umetakoberbak traolarekin jasotako txioak. 🙂

Euskara darabilten Twitter kontu jendetsuenen top zerrenda

Handitzen ari da euskaldunon presentzia Twitterren. Duela hilabete batzuk euskaraz gehien tuiteatzen dutenen zerrenda egin genuen eta, gaur, euskara hutsean aritzen diren Twitter konturik jendetsuenen top zerrenda propioa osatu dugu. Ezagutzen al duzu hauek baino jarraitzaile gehiago dituzten eta euskaraz soilik txiokatzen duten Twitter konturik? Lagundu gure zerrendatxoa osatzen! 🙂

Twitterren ere euskaraz. Argazkia: Twitter

Twitterren ere euskaraz. Argazkia: eskola20.euskadi.net

Zeintzuk dira euskaraz soilik txiokatzen duten eta jarraitzaile gehien dituzten Twitter kontuak?


1go postuan

Athletic_eus 14.722 jarraitzaile

Azken txioa:

“Besarkada handi bat bidali nahi diogu @ruizdegal8 (Íñigo Ruiz de Galarretari) ebakuntzatik lehenbailehen osatu dadin. Animo!!”

2. postuan

Berria 13.123 jarraitzaile

Azken txioa:

Irujo: “Igandean jokatuko dut eta gripea ez da aitzakia izango” http://bit.ly/QcTGCD

3. postuan

Gaztea 12.494 jarraitzaile

Azken txioa:

#GAZTEA Dena prest Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokari hasiera emateko http://ow.ly/fv6gG

4. postuan

Argia: 6.011 jarraitzaile

Azken txioa:

Denbora http://bit.ly/10zrgET Herrira mugimenduak urtarrilaren 12ko manifestazioari begira sareratu duen film laburra

5. postuan

EsaldiakEuskara 5.167 jarraitzaile

Azken txioa:

Mundu honek ez malkoren beharrik…

6. postuan

Sustatu: 4.187 jarraitzaile

Azken txioa:

Zuzenean une honetan streaming bidez. “Nagore Guarretxena (Akting) bosgarren Betor hitzaldian” http://www.codesyntax.com/eu/bloga/nagore-guarretxena-bosgarren-betor-hitzaldian … #codesyntax

7. postuan

Euskal Herrian Euskaraz:  3.556 jarraitzaile

Azken txioa:

Euskaraz bizi gaitezen, aska ditzagun kateak!, Arrasateko EHEren oharra http://ow.ly/fuNn3

8. postuan

Euskadi_irratia 3.524 jarraitzaile

Azken txioa:

Musikatea, azaroaren 22ko kantak http://dlvr.it/2WnrSV #irratia

9. postuan

eitbcomBerriak: 3.096 jarraitzaile

Azken txioa:

Emakumea eta 50 urte baino gehiagokoa, EAEko boluntarioen profila http://bit.ly/UMcZiO

10. postuan

Bai euskarari: 2532 jarraitzaile

Azken txioa:

Hilaren 28an, @ARTIUMVitoria museoan, mintzodromoak http://ow.ly/fsMsZ #UrratsBiziak #Gasteiz -en

Iñaki erabiltzaileak jakinarazi digunez:  ZuZeu kontuak  3.522 jarraitzaile ditu eta euskara hutsean txiokatzen du.

Badira beste asko, euskaljakintza edo Euskalherrian, besteak beste, euren txioen gehiengoa euskarazkoak direnak. Guk, ordea, dena euskaraz egiten dutenen zerrenda egin nahi izan dugu, eta ziur gaude badirela beste zenbait kontu, zerrendan sartu ez ditugunak. Animatu eta utzi iruzkina Euskararen blogean edo Euskaldunok Euskaraz Facebook orrian. Mila esker eta twitterren ere egin euskaraz!