#umetakoberbak traola, gaur euskal tuiterlarion ahotan

“Kartapazio”, “gometxak”, “axota”, “sokasaltoa”, “kanikak”, “txikerra”, “xorroskiloa”, “berebila”, “xiba”, “kromoak”, “andereño”, “ta zu beti bat gehiago”… Atzera begiratu eta Euskal Herriko haurren lekuan jarri gara gaur euskal tuitlariak. #umetakoberbak traola goizean goizetik joera izan da Twitter sare sozialean, pil pilean egon den gaia izan baita 680 txio baino gehiagorekin, eta honen aurrean harro sentitzeko moduan gaude, beste behin, euskarak eta euskaldunok lezioa baitugu sarean.

Argazkia: eitb.com

Argazkia: eitb.com

“Andereño, komunera joan al naiteke?”, ez esan sekula esan ez duzunik!!! 🙂  “Azkena ipurdi gizena!!”, esaldi hau jolas garaitik bueltan, maiz esaten genuen. Eta… “Soinketa, Ingurune…” zenbat buruhauste!!! Hainbat kanta ere ez ditugu berehalakoan ahaztuko: “Don, don, belandron, belandroko elizan,zazpi gizon dantzan.. .” edo “saaardiña baaat”.

Eta zuk, zein esaldi edo hitz oroitzen dituzu??? Zurea pensatu bitartea, hemen gaur Twitterren #umetakoberbak traolarekin jasotako txioak. 🙂

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude