Euskal esaerak sarean: “Bat eman eta bi hartu, gure etxean ez sartu”!

Ezbairik gabe euskaldunok baditugu lagunartean hitz egiteko hainbat esamolde eta euskarazko esaera. Sarean kuskusean ibili gara beste behin, eta hara zer topatuko eta euskal esaerak ardatz dituen Twitter kontu bat. Mundiala iruditu zaigu, eta Euskararen blog honetan euskararen inguruko albisteak zuokin partekatzea izugarri atsegin dugunez, hemen duzue euskarazko esaeren zerrendatxo bat.

Bat eman eta bi hartu, gure etxean ez sartu
Egia egi, ogia ogi, ardaua ardau, bi ta bi lau
Aski ez duena, deusik ez duena
Sasi txikitik atera eta handian sartu
Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua
Zeure osasunerako eta neure onerako
Osasuna, paregabeko ondasuna
Zer ikusi, hura ikasi
Dagoenean bonbon, ez dagoenean egon
On egin dizuela janak eta kalterik ez edanak
Alferkeria, askoren ondamendia
Alferrik da, ura joan eta gero, presa egite
Astoak mandoari belarri luze

Asko dira euskarazko esaerak, beraz, hemen duzue, nahi izatera, aipatutako Twitter kontuan ageri diren esaera guztiak. Zuek ere animatuko zaretelakoan, besarkada handi bana, eta ez ahaztu, EGIN EUSKARAZ, BIZI EUSKARAZ!!! 🙂


Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *