Tag Archives: festa

Lipdub erraldoia, Tolosan. Argazkia: Galtzaundi

Euskararen aldeko festa handia eta lipdub erraldoia, Tolosan

Galtzaundi euskara taldeak euskararen inguruko festa handia antolatu zuen iragan larunbatean, Tolosan (Gipuzkoa).

Ehunka euskaltzalek bete zuten Tolosako Alde Zaharra Tolosaldean euskararen erabilera elikatu eta zaintzeko.

Gainera, “Arnastu Euskara” lelopean euskara bultzatzeko lipdub erraldoi bat antolatu zuten.

Zigor Sagarnak sortu zuen egitasmorako doinua, eta kalez kale zabaldu zuten euskaltzaleek, Plaza Zaharrean guztiak elkartu arte. Hauxe da egin duten bideoa.

Milaka lagun, Araba Euskarazen

Laudion Araba Euskaraz 2011 ospatu dute igande honetan, “Izan zirelako gara, garelako izango dira” lelopean.
Lau kilometroko ibilbidea, lau gunetan banatuta, ekitaldiz josita egon zen. Arabarren esparrua Laudioko plazan, Bagare izenpean, gipuzkoarrek Bagera izenekoa parkean, Zuberotarrek Bagire Ugarten eta bizkaitarrek Bagara Ellakurin.

Laugarren aldiz hartu du Laudiok Araba Euskaraz jaia, eta, aurten, herriko ikastoletako sortzaileei omenaldia egin zaie.