Euskaraz bizi diren establezimenduen mapa

Euskaraz bizi nahi al duzu? Euskaraz bizitzen lagunduko diguten establezimenduen mapa interaktiboa ipini dute martxan egunon.info web atarian. Horrez gain, Android mugikorretarako aplikazioa ere sortu dute: Egun on!

Elkarlanean egindako proiektua da, erabiltzaileok jarritako tokiekin osatutakoa, hain zuzen ere. Beraz, herri edo auzoko denda, taberna, jatetxe edo enpresaren bat falta bada, e-mailez adierazi daiteke, apurka-apurka osatzen joateko. Maparen helburua norbanakoen esperientzietatik betetzea da.

Euskarazko mapa interaktiboa

Euskarazko mapa interaktiboa

Zer-nolako establezimenduak jarri daitezke?

Euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna duten establezimenduak sartuko dira. Bezeroei arreta eskaintzen ari diren langileen erdiek edo gehiagok euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna eduki beharko dute.

Egun on euskarazko mapa interaktiboa

Egun on euskarazko mapa interaktiboa

Hortaz, animatu eta bidali zuen ‘egun on lekuak’, ahalik eta mapa interaktibo osatuena prestatzeko!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *