Euskararen transmisioari buruzko V. Mintegia

Eibarko Portalea Kultur Etxeak euskararen transmisioari buruzko V. Mintegia hartuko du maiatzaren 25ean. ‘Eta Kitto!’ euskara elkarteak antolatutako ekimenak hizkuntzaren transmisioak erabileran guen garrantzia azpimarratu nahi du.

Pello Jauregi, Malores Etxeberria, Nekane Jauregi, Maider Aranberri, Naroa Cuesta, Gaizka Garitano, Miren Artetxe eta Jaime Altuna izango dira hizlariak. Gonbitea irekia da; beraz, nahi duen orok parte hartu ahal izango du.

Euskararen transmisioari buruzko V. Mintegia. Argazkia: eta Kitto! Elkartea

Euskararen transmisioari buruzko V. Mintegia. Argazkia: eta Kitto! Elkartea

 

 

 

 

 

 

 

 

09:00etan hasi eta 14:45 arte arituko dira solasean. Ondoren, bazkaria ere antolatu dute. Maiatzaren 21era arte izena eman daiteke normalizazioa@etakitto helbide elektronikora idatzita edo 943 20 09 18 telefonora deituta.

-Mintegian parte hartzea, 15 euro

-Mintegia + bazkaria, 25 euro

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude