Gaztelaniaz erabiltzen diren euskarazko hitzak: txirrista edo goitibehera

gaztela-euskaraEguzkia bere kobazulotik ateratzearekin batera, umorea itzuli zaigu. Euskaldunok euskarakadak egiten ditugula gauza jakina da. Bada, ordea, oraindik aztertu ez dugun fenomeno bat, gaztelania erabiltzen dutenek ere euskarazko hitzak euren esaldietan sartzen baitituzte.

Euskarak badu beraz eragina beste hizkuntza batzuetan, gaztelania, kasu.  Ez al duzue sekula entzun… “¿Bajamos por la txirrista? edo ¡Vaya gaupasa ha hecho mi hijo!“ bezalako esamoldeak? Norbaitek badaki nola esaten den “gaupasa” hitza gaztelaniaz? 🙂

Gaztelaniaz erabiltzen diren euskarazko hitzen zerrenda

SIRIMIRI Adibidea: “Hace sirimiri, mejor que cojas un paraguas o un chubasquero”.

GOXO Adibidea: “Ponte ese jersey que es muy goxo “.

GAUPASA Adibidea: “Claro, después de la gaupasa que te has pegado, ahora sin ganas de comer. Ya espabilarás”.

MUGA Adibidea: “Hemos pasado por la muga a eso de las 20:45”.

ZURITO Adibidea: “¿Me sacas un zurito y unas aceitunas, por favor?”.

TXIRRISTA Adibidea: “Ama, vamos al parque que Aitor quiere bajar por la txirrista”.

LARRI Adibidea: “Estoy larri, creo que lo mejor va a ser irme a casa”.

GOTIBEHERA Adibidea: “En fiestas de Bilbao ya no hay bajada de gotibeheras”.

HAMAIKETAKO Adibidea: “Ya hemos andado bastante. Vamos a comer el hamaiketako y luego seguimos con el paseo”.

SAGARDOTEGI Adibidea: “Esta noche nos vamos de sagardotegi”.

XELEBRE Adibidea: “Si, ya sabes de quién hablo, ese que vimos en Donostia que era un poco xelebre”.

ATERPE Adibidea: “Ha empezado a llover, mejor que esperemos en este aterpe”.

JAIA Adibidea: “Esta noche vamos a hacer jaia”.

TXIKI Adibidea: “No puede comer eso, todavía es muy txiki”.

AFARIMERIENDA Adibidea: “Si queréis quedamos mañana para hacer una afarimerienda”.

Ziur gehiago ere badirela, beraz, betiko legez, zuen ekarpenak ongietorriak izango dira zerrenda hau osatzeko. Bitartean, pozik bizi, gozatu eguraldiaz eta bizi euskaraz!!! 🙂

3 thoughts on “Gaztelaniaz erabiltzen diren euskarazko hitzak: txirrista edo goitibehera

  1. Xabi

    Matigotxo, ogi-apurrak ( las apurras), … Eta ba al dakizue ” caerse de bruces” esamoldean “bruces” BURUZetik omen datorrela

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude