Zein da euskararen jatorria? Galdera hau maiz entzun badugu ere, erantzun zehatzik gabeko galdera da. Badakigu euskara, euskaldunon hizkuntza dela, bere sustraiak, ordea, ezezagunak dira, ez baitago hizkuntza hau barne hartzen duen talde semantikorik ezta ezaugarri komunik ere. Hori bai, historian zehar teoria ugari egon dira euskararen jatorriaren inguruan, eta gaur, horiei begirada bat emango diegu, elkar argitaletxearen argitalpen batean oinarrituta.

Euskaraz aurkituriko lehendabiziko hitzak. Foto: elkarargitaletxea.com
EUSKAL IBERIAR TEORIA
Teoria honen arabera, euskara da Iberiar Penintsulan mintzatzen ziren hizkuntzek utzi duten aztarna bakarra. Hipotesi honen arabera, euskara eta iberiarra hizkuntza bera ziren. Antzekotasunak ez dira handiak, baina hainbat hizkuntzalarik eta idazlek bat egin dute urteetan zehar teoria honekin.
Hemen adibide batzuk:
Iberiera Euskara
Bios Bihotza
Bizcar Bizkar
HIZKUNTZA AFRIKARRAREN TEORIA
Afrikako hizkuntza batzuek euskararekin harremana? Schuchardt eta Mukarovskyren ustez, bai. Hala ere, eta berberearen eta euskararen artean antzekotasun lexikoak badaude ere, ez dira nahikoa bi hizkuntza horien arteko jatorria bera izan dela frogatzeko. Duela gutxi, Maliko Dogon hizkuntza euskararekin konparatu zuten.
Hemen adibide batzuk:
Berbenerea Euskara
Akir Aker
Nekk Ni, nik
Adar Adar (Berberez belaun edo oin esan nahi du)
MEDITERRANEOKO HIZKUNTZA PRE-INDOEUROPARREN TEORIA
Teoria hau hizkuntza pre-indoeuroparrek erro berbera zutela dioen ideian oinarritzen da, eta euskara, berriz, Mediterraneo arroko hizkuntza batzuen artetik bizirik iraun duen azkena dela diote. Francesco Ribezzo hizkuntzalaria izan da teoria honen bultzatzailea, eta honen aburuz, hizkuntza indoeuroparrak baino lehen, hizkuntza nagusi bat zegoen. Hizkuntza horretatik beste hizkuntza batzuk sortu ziren, tartean, euskara. Gerora esan izan da, ordea, hurbiltasun geografikoak ahalbidetzen dituen antzekotasun xumeak direla.
KAUKASOKO HIZKUNTZEN TEORIA
Errusiarrak eta georgiarrak izan ziren, batez ere, teoria honen aldekoak. René Lafonek euskararen eta kaukasoren hizkuntzen artean 35 korrespondentzia topatu zituen. Geroago Mitxelenak egiaztatu zuen bazegoela antzekotasunik, adibidez, kasu ergatiboaren (nork) erabileran, aditzen pertsonaren pluraltasunean eta nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin loturiko zenbait hitzetan. Batez ere, georgierarekin du antzekotasun handiena.
Hemen adibide batzuk:
Georgiera Euskara
Zari Zara
Gw Gu
Ezer Eder
Zuk, entzun al duzu beste teoriarik? 🙂 Horrela bada, euskaldunok gustora hartuko ditugu zure ekarpena. Jatorriak jatorri, euskaldunok euskaraz egiten jarraituko dugu, gaur bihar eta beti!! GORA GURE HIZKUNTZA!!!