Euskaldunak eta euskarakadak; “me he cogido daño”

Makina bat euskarakada egiten ditugu euskara ama hizkuntza dugunok. Bai! gaztelaniazko hitzen erabilera desegokiaz ari gara, alegia, “he cogido daño” edo zoriontzerako orduan “cumpleaños” bezalakoak botatzea.

Iragan astean potikoak euskaraz entzun genituen, eta gaur euskaldunok gazteleraz hitz egiterako garaian egiten ditugun nahasketak aztertuko ditugu. Euskadi Irratiko Faktoria saioan euskarakadak izan dituzte mintzagai duela gutxi, “Ai Ama” ETB-1eko saiotik harturikoak: “Para poner en marcha hay que sacar el botón rojo” edo “la ensalada lleva azenario” bezalako euskarakadak entzun ditugu.

Sare sozialetan begira aritu gara eta hara zer topatu, eta euskarakaden talde bat! Barre egin nahi izatera, euskarakada mordoa dituzue bertan irakurtzeko, baina guk horietako batzuk bildu ditugu.

Ainhoa Gil Ugartemendia: “Hoy iba a pintar el balcón, pero no era cosa“. (Ez nintzen gauza) edo “Me ha pasado una cosa célebre“. Xelebrekeria pasa zitzaiola esateko.

Asier Errazti: “tú luzatuaz el brazo y te txintxilikaz de la soka!!!

Olatz Bilbao: “No le gusta el zuringo, le gusta el gorringo”.

Xabier Larrañaga Gisasola: “Conmigo tienes fiesta!” (“Nirekin jai duzu!)

Iñigo Perona: Taberna batean bi lagun bi kafesne eskatzen:
hi! nola’ek kastellanoz “2 cafes con leche” eo “2 cafe con leches”
-Utziak nei, nik bazekit eta!
-Un cafe con leche por favor….. que sean dos!
(Erraza irtenbidea)

Samara Velte: Gaztelerako klasean: “Qué tienen en común…?” “Pues, en el komun tienes: la bañera, el lavabo, el bidet…

Asier Urrutibeaskoa: “arraskame la espalda“.

ETB-1eko Mihiluze saioan zazpikiak izeneko atal bat dute, eta erabiltzaileek bidalitako hainbat xelebrekeria ikusi izan ditugu irudien bidez. Hemen horietako bi:

Mihiluzeko zazpikiak

Mihiluzeko zazpikiak

Mihiluzeko zazpikiak

Mihiluzeko zazpikiak

Kerman Finlandiako laguna ere “artista” da euskarakadak botatzen. Larrialdietan izan da eta begira begira zertzuk esan dituen. Eneeeeeee! “Hacer el de las once” hamaiketakoa egin esateko!! Begira begira..

Iraskale askori ere entzun izan diegu lanak izaten dituztela gaztelaniazko diskurtsotik euskarakadak garbitzeko. “Hacer una ariketa”, “Toda esta culpa”, “andar con más pequeños“, “son las unas” bezalakoak maiz entzuten dituzte, baita artikuluekin loturiko nahasmenak ere: “la misma problema”, “ la pijama”…. zerrenda luzea da!

Eta zuk, euskaldun, esan al duzu sekula halakorik? Animatu eta partekatu zure “euskarakadak” gure blog honetan edo Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdean. Neuk ere euskaradak sartzen ditut maiz, eta txikia nintzela pasatu zitzaidan pasarte batekin agurtuko naiz. Etxean nuen arrainari jana erostera joan eta dendariari… “Me das comida pal pescau”? Oraindik gogoan dut emakumearen aurpegia. Besterik ez, lagunok, izan zoriontsu, eta ez ahaztu! MAITATU EUSKARA! 🙂

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *