Tag Archives: euskal taldeak

Euskal taldeak WhatsApp-en: oraingoan zenbat asmatzeko gai zarete?

Aurreko asteetan euskal abestiak nahiz euskal esaera zaharrak WhatsApp-eko irudien bidez ikusi ditugu, eta hauek izan duten arrakasta ikusita, oraingoan euskal taldeen inguruan arituko gara. Hementxe ikus ditzakezue. Ea oraingoan zenbat asmatzen dituzuen!

Euskara taldeak WhatsApp

Orain arte bezala, bidal iezaizkiguzue zuen iruzkinak. Gogoan izan ere, zuen ekarpenak egin ditzakezuela mota honetako proposamen berriak eginez. Hain zuzen ere, proposamen hau Iban Bilbao erabiltzaileak gomendatu digu. Eskerrik asko Iban! Zalantzarik gabe, gauza ederra da teknologia berriak eta euskara jolasaren bidez uztartzea, ezta?