Bideoa: “Xelebritiak” tabernak eta dendak euskalduntzearen alde

Oihana Maritorena aktoreak, Xabi Prieto futbol jokalariak, Bretxako barazki saltzaileak, Ainhoa Aierbe aktore eta abeslariak edo Beñat Gaztelumendi bertsolariak, donostiarrak eta aurpegi ezagunak guztiak ere, euskararen aldeko BIDEO eder batean parte hartu dute. Izan ere, Donostiako Udalak denda eta tabernetan euskara sustatzeko kanpaina interesgarria abiatu du. Baina, zer da ekimen hau?

Duela hilabete jarri zen martxan “Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz” kanpaina Donostian, eta jakin, badakigu, benetan harrera ona izan duela ekimenak. Guztira 318 denda eta tabernek egin dute bat kanpainarekin. BEJONDEIZUELA!!!

Hala, bezeroei arreta eskaintzen ari diren langileen erdiek edo gehiagok euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna eta hori jakinarazteko eranskailu bat jarri dute. Horrela, bezeroak hori ikustean, badaki bertan euskaraz egin dezaketela.

Eta… zeintzuk dira establezimendu horiek? dendak , arrandegiak, harategiak, tabernak, jatetxeak, bidai agentziak, botikak, ile-apaindegiak, optikak, okindegiak, eta abar. Baina lasai, mapa interaktibo baten bidez identifikatu daitezke.

ZORIONAK, DONOSTIA, ETA JARRAITU EUSKARAREN ALDE LANEAN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude