Zein da euskararen egoera Ezkerraldean eta Meatzaldean?

Tribuaren Berbak‘ saioko denboraldi berriko hirugarren atalean, Bizkaiko Ezkerraldean ibili da Kike Amonarriz. Ezkerraldeak erdaldun fama du. Euskarak bultzada handia izan zuen urte batzuetan, ondoren galdu egin zen, baina, zein da gaur egungo egoera?

Barakaldo da biztanle euskaldun gutxien duen Ezkerraldeko herria, %18,3ko portzentajearekin. Sestaon datuak ez dira Barakaldon baino askoz hobeak, baina biztanleriaren %18,6ak daki euskaraz. Portzentajeek gora egiten dute Santurtzin, biztanleriaren %19,8a euskalduna delarik, eta Portugalete da Ezkerraldeko herririk euskaldunena, %20ko portzentajearekin.

Mikel Gorrotxategi

Mikel Gorrotxategi

XX. mendearen hasieran Barakaldon euskara egiten zela azaldu digu Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiako onomastikako batzordeko idazkariak. Eta galera aspalditik badator ere, bertako eguneroko hizkuntza izan zela euskara. Ezkerraldea izenez ezagutzen dugu Bizkaiko zonalde hau gaur egun, baina Mikelek adierazi digunez, XIX. mendean, Somorrostro Arana izenez ezagutzen zen.

Euskal filologian doktorea den Beatriz Fernandezek, 60ko hamarkadako Santurtziko euskararen berri eman digu. Inguru erdaldun batean ikastolako lehen haur haiek osatzen zuten ‘mikrokosmos euskalduna’ren bizipenak azaldu dizkigu.

Mertxe Andres Barakaldoko euskara teknikaria

Mertxe Andres Barakaldoko euskara teknikaria

Mertxe Andres euskara teknikariak Barakaldon euskaldun batek egin behar duen esfortzu bikoitzaren inguruan hitz egin digu. Mertxek jakinarazi digunez, Barakaldon gero eta euskara gehiago entzuten da kalean, nahiz eta oraindik, egiteko lan asko dagoen.

Euskararen erabilera eta bilakaera askoz hobea da Meatzaldean. Trapagaranen Kimetz Arana, Ion Barrokal eta beste gazte batzuk herrian euskara erabiltzeko espazioak sortzearen beharraz aritu zaizkigu. Izan ere, gazteek hartu dute Meatzaldean euskara aurrera ateratzeko erronka.

Maisha MC eta Endika Lahain

Maisha MC eta Endika Lahain

Musikak beti izan du eragina euskararen erabileran eta ikaskuntzan. Rock tradizionalak indar handia izan zuen Ezkerraldean Parabellum edo Eskorbuto bezalako taldeekin, baina gaur egun bada indarra hartzen ari den beste musika estilo bat eta hori euskal rapa da. Maisha MC eta Endika Lahain euskal raperoak ezagutu ditugu, eta euskal rapak Ezkerraldean duen indarraz hitz egin digute. Harrigarria dirudien arren, euskal rapa toki erdaldunetan ari da indar gehien hartzen.

Ikusi saio osoa EiTB Nahieran atarian:

Ikusi saio osoa Nahieran-en.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *