Osatu bertsoa eta irabazi ‘Pankreas’ antzezlana ikusteko sarrerak!

Jolas batekin gatoz gaurkoan… hortaz, jarri zuen irudimena martxan!! Datorren urriaren 23an eta 24an “PANKREAS” bertsoz idatzitako tragikomedia Bilboko Campos Eliseos antzokira helduko da eta bertara DOAN joateko aukera duzue, baina aurretik, jolas egin beharko duzue. Bertso baten hasiera eman eta zuek bertsoa amaitu beharko duzue. Urriaren 21eko goizera arte duzue zeuen iruzkinak Euskararen blogean uzteko aukera. Egun horretan bertan, eguerdian zozketa egingo dugu eta bi sarrera bikoitzak norentzat izango diren jakitera emango dugu. Animatu!!! Patxo Telleriak berak bidali digu bertsoa eta hemen duzue pista bat: erromantze bat da, lehen puntua rima librea da eta, bigarrena berriz, asonantea.

Hauxe da amaitu beharreko bertsoa:

“Bildurra sobera daukat
edo ausardia motza,
Prest egon behar nuke
baina adorea falta zait.
Garbi neukala uste nuen,
eta oker nintzen nonbait.
Ezin duzu imajinatu
….

Oraingoan ere muga guztiak gainditu ditu Patxo Telleria aktore eta antzerkigile bilbotarrak, eta bertsoak idazteari ekin dio. Jokin Oregik zuzenduriko lan honetan Patxo Telleria berak, Mikel Martinezek eta Joseba Apaolak egiten dituzte aktore lanak.

Foto: eitbcom

Foto: eitbcom

Bertso idatziriko lehenengo tragikomedia da TARTEAN antzerki taldeak ekoitzi duen hau, eta hiru lagunen istoria kontatzen du. Lehenak pankreas transplante baten premia larria du. Bigarrenak, suizidatu egin nahi du Alzheimerrari izkin egiteko eta, hirugarrenak, proposamen bat egingo dio bigarrenari: suizidioaren epea aurreratzea, lehenengoari bere pankreasa emateko.
Hortik aurrera ezustekoak izango dira, baina ez dugu gehiago aurreratuko.

Parte hartu eta ikusi doan antzezlana!!!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *