Bertsomovieda 2014: Bozkatu euskarazko bertso onenaren alde!

Bertsoa eta euskara beti izan dira elkarren lagun, eta hori abiapuntutzat hartuta, aurten ere Beasaingo Arrano kultur elkarteak Bertsomovieda 2014 lehiaketa antolatu du, euskaltzaileei zuzenduriko lehiaketa, hain zuzen ere. Parte hartzeko ez dago zertan bertsotan trebea izan beharrik, umorea eta euskara erabiltzearekin nahikoa da!!  Dagoeneko amaitu da lanak bidaltzeko epea eta bozketa fasean sartu da lehiaketa. Euskararen blog honetako kideok dagoeneko ikusi ditugu bideoak eta eman dugu gure epaia.

Bertsomovieda 2014. Iturria: www.bertsomovieda.com/

Bertsomovieda 2014. Iturria: www.bertsomovieda.com/

Bideoak bertsomovieda.com webgunean daude ikusgai eta oraingoz “Sar dadila kalabazan” bideoak jaso ditu ditu boto gehien. Giroa berotzen joateko, lehenengo postuan dagoen bideoa partekatu nahi izan dugu. Ia zuen gustukoa den!

Mundu osora zabaldutako lehiaketa da, eta ikusiko duzuenez, mota guztietako lanak bidali dituzte parte hartzaileek. Bozketa fasea martxoaren 30ean amaituko da! Barre egin nahi baduzu, bisitatu Bertsomovieda lehiaketaren webgunea, eta bozkatu 2014ko Bertsomovieda onenaren alde! 🙂

Zein sari jasoko dute irabazleek?

• Gazteentzat:
o 300€ bertsmovie onenari
o 100€ko aipamen berezia
• Helduentzat:
o 1000€ko lehen saria
o 350€ko aipamen berezia
• Ikusleen saria 500€
• Bertsorik onenak dituen bertsomovieari 250€

Badakizue, orain zuen txanda da. Zeren zain zaudete? Bozkatu zuen bideo gustukoena eta ondo pasa! 🙂

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude