Euskararen Eguna: #eusgara-z mundu zabalean

Euskal Herriko txoko guztietan, baita hemendik kanpo ere, ekitaldi ugari antolatu dira gaur, izan ere, beste behin, Euskararen Eguna ospatzen ari gara. Han eta hemen, etxean eta kalean, gaur eta bihar, egin dezagun euskaraz eta zain dezagun geure hizkuntza.

Herrietako enparantza eta kaleetan ez ezik, sarean ere bolo-bolo dabil Euskararen Nazioarteko Eguna. #eusgara etiketarekin egindako txioak munduko mapa baten ikus daitezke gailuak geolokalizatu eta GPSa aktibatuz gero. Mapan ikus dezakezuen moduan, munduko toki askotatik bidali dituzte txioak:

Gainera, 1.292 webgunek .eus domeinua dute dagoeneko. BEJONDEIZUELA. Eta hori ospatzeko, Euskararen Nazioarteko Eguna den honetan, Puntueus Fundazioak EiTBko egoitzan ekitaldia egin du goizean. Lehen fase honetan, enpresek, elkarteek eta erakunde publikoek aldatu dute domeinua, eta abenduaren 3 honetatik aurrera, nahi duen orok egin ahalko du erregistroa. Eta Josu Waliño Puntueus egitasmoaren zuzendariak arratsaldean bidalitako txio baten arabera gora doa, nabarmen, kopurua!!! MUNDIALA!!

Euskal Herritik kanpo zenbait txio ikusi ditugu #eusgara traolarekin, New Yorketik (Gari Udabe eta Mikel Reparaz), Ekialde Hurbitik (Ane Irazabal), edo Kolonbiatik (Arantxi Padilla), eta horietako batzuk bildu ditugu. GOZATU!

Amaitzeko ez ahaztu, gaur bai, baina datorren 365 egunetan ere euskaraz koloreztatu behar ditugula kaleak, ikastetxeak, eta nola ez, sare sozialak. Urretxu-Zumarragako ikastolako haurrek Euskararen Nazioarteko Egunean egindako batukada erraldoiaren bideo eder honekin uzten zaiztuztegu.

 

EUSKARAZ HAZI, HEZI ETA BIZI!!!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *