Rith jaialdia: ezagutu Irlandako ‘Korrika’!

Ba al zenekien? Euskal Herrian gure euskararen alde bi urtero ospatzen dugun Korrikak badu anai iralandarra!!! Rith du izena, eta hau da ekimenaren webgunea. Horren helburua, zein izan den? Bada, bertako jendea irlanderaz hitz egitera animatzea!!! :-). Euskararen blog honetan Rith jaialdiaren xehetasunak nahi ditugu bildu!!

rith-irlanda

Zer da Rith jaialdia? Bada, Irlandan egin duten ekimen ederra; horrekin irlanderaren erabilera nahi izan dute bultzatu, eta kultura irlandarra ospatu (eurek webgunean bertan esaten dutenez). Korrika bezalakoa da, azken finean; Irlandan zehar 1.000 kilometro egin dituzte, iparraldetik hegoaldera, batez ere ekialdeko kostaldetik, asmo horrekin!!

Zergatik deitzen da horrela, “Rith”? Oso erraz!! Hitz horrek “korrika egin” esan nahi duelako!

Non egon dira Ritheko parte-hartzaileak? Baile Bhuirnetik abiatu ziren (Corketik) eta Béal Feirstera heldu ziren, larunbatean (Belfastera, hor amaitu zen jaialdia).

Zer egin ahal izan du jendeak laguntza emateko? Korrikan egiten dugun bezala, kilometro bat erosteko aukera izan dute. Hiru aukera izan dute: kilometro gehienek 100 euro balio izan dute; herrietako eta hirietako kalerik garrantzitsuenetako kilometroek, ordea, 250 euroko prezioa izan dute. Eta kilometro birtualak erosteko abagunea ere eskaini dute, webgunean; horiek 10 euroko balioa zuten.

Noiztik ari dira egiten Rith jaialdia? 2010ean egin zuten lehen aldiz; eta Korrikarekin guk egiten dugun bezala, bi urtero antolatzen dute. Hau da, Korrika ez dagoeneko urteetan, Rith dago :-).

Begira zer esaten duten Rithen webgunean!!rith-korrikaArgi dago, erlazio handia dago gure Korrika eta Rith jaialdiaren artean!!!

Amaitzeko, irlandar guztiak zoriondu nahi ditugu!! Zergatik? Astelehenean bertan, martxoak 17, San Patrizio Eguna izan zelako!! Irlandar guztien egun handia!! Aupa Irlanda, eta gora irlandera!! :-).

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *