Nork dio euskaldunok ez dugula umorerik?

Duela gutxi jakin dugu zozoa eta belea adiskidetu direla, eta, hori gutxi balitz, mundu osoan ezaguna egin den “Gangnam style” abestiaren dantzaria, Ipar Koreako mandatariaren anaia dela esan digute hor nonbait. Bai, txantxetan ari gara, baina kokoteraino gaude euskaldunok umorerik ez dugula diotenekin. Ez jakin horiek isiltzeko asmoz, eta euskara defentzatzeko helburuarekin, gaur euskaldunok umorea badugula frogatzen duen webgune baten berri emango dizuegu. Eta zuk, ba al duzu umorerik? : -)

Argazkia: Izparringia.net

Argazkia: Izparringia.net

Sarean kuxkuxean aritu gara, eta hara! Euskara eta umorea eskutik doazen webgune dibertigarri batekin egin dugu topo: Izparringia. Ziur asko zuetariko askok ezagutuko duzue orrialdea, baina Euskararen blog honetan, euskararekin zer ikusia duen guztia biltzea gustoko dugunez, euskal herritarroi wegune honen berri ematea otu zaigu. Izparringia.net umorea oinarri duen euskarazko orrialde digitala da. Hori bai, argitaratutako berri, albiste, artikulu, dokumentu, bideo edo dena delakoak ez du zertan bat etorri  behar errealitatearekin.

Hemen dituzue Izparrigia webguneko adibide gutxi batzuk:

Baionan esertzeagatik ordainduko da

Baionako udalak herriko parke batean txanponekin dabilen bankua instalatu zuen martxoan eta emaitzak ikusita, herri guztiko bankuak sistema honekin hornitzea erabaki du. Bankuak, 1 €ko txanpona sartu, eta 10 minutuz arantza metalikoak erretiratzen ditu. Denbora igarotakoan, arantza edo eztenak kolpe batez ateratzen dira, eta lehengo lekura itzuli. (irakurri artikulu osoa).

Euskara ez dator dogon hizkuntzatik, Venusetik dator

Rick Gómez eta Josheba La Carrá Euskal Herriko Unibertsitateko Guardiako Filologoen Saileko irakasleen arabera euskara ez dator dogon hizkuntzatik, Venus edo Artizar planetan du sorburua. Ikerlari biek IZPARRINGIAri adierazi diotenez, laster argitaratuko duten lan batek behin betiko argituko du gaur bertara arte mundua irrikitan izan duen misterioa: euskararen -eta euskaldunon- jatorria. (Irakurri artikulo osoa).

Ratzinger Euskal Herrira erretiratu da

“Vatikanotik hurbilegi” zegoelakoan, Joseph Ratzinger aita santu ohiak Castelgandolfoko egoitza utzi eta Euskal Herrian hartu du erretiroa, Izparringiak jakin ahal izan duenez. (Irakurri artikulu osoa ).

Argazkia: izparringia.net/

Argazkia: izparringia.net

Barcenas euskalduna?

Izparringiako ikerketa taldeak jakin duenez, Luis Fernandez (@Luistxo), euskal interneteko guru eta Codesyntaxeko kideak, zenbait euskal sarelarirengandik diruz betetako kartazalak jaso ditu, Umap-eko rankingeko postu gorenetan azaltzearen truke (twitterlari euskaldunen jarduna jaso eta filtratzen duen erreminta da Umap). (Irakurri artikulu osoa).

Baionan esertzeagatik ordainduko da

Baionako udalak herriko parke batean txanponekin dabilen bankua instalatu zuen martxoan eta emaitzak ikusita, herri guztiko bankuak sistema honekin hornitzea erabaki du. Bankuak, 1 €ko txanpona sartu, eta 10 minutuz arantza metalikoak erretiratzen ditu. (Irakurri artikulu osoa).

Hauek adibideak besterik ez dira. Albiste mundialak partekatzen dituzte aipatu webgunean, beraz, ondo pasatu nahi izatera, eta umorea euskaraz irakurri nahi izatera, badakizu. Beste toki edo webgunerik ezagutzen al duzu? Hala bada, Euskaren blog honetan edo Euskaldunok Euskaraz Facebook orrian aipa dezakezu. GORA EUSKAL UMOREA!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude