‘Euskañola’: “Va y dice berak ez duela egiten”

Ez da gauza berria euskararen kalitateari buruzko kezka. Eta ez da euskaldunona soilik, bi hizkuntza elkarrekin eta aldamenean bizi direnenean, ohikoa omen da joera hori, alegia inguruan ditugun bi kodeak nahastea. Honen aurreran, arriskua, eragin hori gehiegizkoa izatea da, bai eta, sistematikoki euskararen baliabideak baztertu eta gaztelerara jotzen badugu. Kike Amonarriz tolosarrak behin baino gehiagotan izan ditu hizpide gazteak eta euskañola, eta betiere hizkuntzari zor zaion errespetuarekin, nola bestela, guk ere adibide batzuk biltzeari ekin diogu.

euskañola

Euskañola: euskara eta gaztelania nahasten dituen kodea

“Nola joango naiz oinez ikastolara si euria egiten du”

“Es que kriston beroa egiten du”

“Hori da la típica edozein tokitara joan eta beti gelditzen dena de guay”

“A saco denbora daramat zu ikusi gabe”

“Flipatuta nago gertatu denarekin”

“Rallau egiten dit horrek”

“La movida es que joan behar gara, porque bestela ez gara helduko”

“Sin mas, ez daukat hitz egiteko gogorik”

“Tope hotz egiten du hemen eh”

“Va y dice berak ez duela hori egin”.

“Minimo , amari bisita egingo diot”

“Jo, tia, mugitu, berandu gabiltzala”

“Es que este tío da la leche”

“Bueno pues hurrengora arte”

“Bua chaval, tipo hau jota dago”

“Hori la hostia da”

“Kriston cola zegoen en el super”

“Aber, hori ez da kuestioa, tia”

“Hau da peña chungoa”

Euskañola, alegia, euskararen eta gazteleraren arteko kodea ez da guztiz negatiboa, betiere, neurrian egiten bada. Hori bai, maitatu dezagun euskara, eta ahal den neurrian, erabili dezagun kalitatezko euskara, gure hizkuntzak hori eta gehiago merezi du eta. Eta zuek, euskañola egiten al duzue? 🙂 Aipaturikoez gain, beste adibiderik ezagutzen al duzue? Ba animatu eta kontatu bai Euskaldunok Euskaraz Facebook orrian, baita Euskararen blog honetan ere, guztiak ongietorriak izango dira eta. GORA EUSKARA! 🙂

One thought on “‘Euskañola’: “Va y dice berak ez duela egiten”

  1. Alberto Angos

    “Euskañola, alegia, euskararen eta gazteleraren arteko kodea ez da guztiz negatiboa, betiere, neurrian egiten bada”.

    Nola esan liteke holakorik! Zerikusirik ez daukaten bi hizkuntzen nahaste hau oso kaltegarria izan daiteke, batez be geure hizkuntzarentzat. Europako hizkuntzarik zaharrenak berau desitxuratzera daraman bidea hartuko ote du? Satrustegi bere garaian esan zuen euskarari ehun urteko biziraupena ematen ziola. Erdarak kaleak lapurtu egin dizkigu, gero eta gehiago entzuten baitugu geure kaleotan. Bai, baten batek esan dezake, “baina gaur egungo hezkuntza euskara hutsean da”. Bai, Eta zer nolako kalitatea dauka hezkuntza horrek? Euskarari buruz ari naiz. Ari dago hizkuntza guztiek hitzak hartzen dituztela mailegutan. baina guk galtzen ditugu geureak euskaraz pentsatzeari uzten ari gatzaizkiolako. Euskara batua lortu egin genuen, batzuen ahaleginei esker, baina gaur egungoa ez da ezta euskara batua ere (behintzat zenbait kasutan). Zer esanik ez, gaurko batzuen euskara ulertzeko erdaraz ere jakin beharra dagoela. Zer esango lukete geure arbasoek darabilgun euskara mordoilo hau entzutean?

    Euskaraz dakigun guztiok eguneroko bizimoduan euskaraz egingo bagenu, Euskal Herria askoz euskaldunagoa izango litzateke eta euskara batzuentzat ez litzateke folklore mota bat, bizirik dirauen hizkuntza baino.

    Zain dezagun geure hizkuntza zaharra!!

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude