Jatetxe eta tabernetako menua euskaraz ikusteak poztu egiten gaitu. Zenbaitetan ulertzeko arazoak izaten ditugu, ordea. Zer dira txitxirioak? Haragi-bolak eskatuz gero, zer jango ote dut? Zalantza horren aurrean, gutariko askok, ondoko zutabera jotzen dugu, gaztelerara, hain zuzen ere. Hori dela eta, menuak euskaraz ulertzeko gida proposatzen dizuegu gaurkoan, eta horretarako, geure menu propioa sortu dugu. ON EGIN! 🙂
LEHEN PLATERA
BARAKAZKIAK ETA ORTUARIAK
1. Orburuak ozpin-oliotan – Alcachofas a la vinagreta
2. Ziazerbak bexamelarekin eta gaztarekin – Espinacas con bechamel y queso
3. Orri-mamiak urdaiazpiko eta gaztaz beteta – Pencas rellenas de jamón y queso
4. Berakatz fresko eta otarrainxken nahaskia – Revuelto de ajetes y langostinos
Kukuluak. Egilea: Bego Arizmendi
5. Kuia – Calabaza
6. Kukulua – Cogollo
7. Txitxirioak – Garbanzos
8. Zerbak urdaiazpiko salteatuarekin – Acelgas salteadas con jamón
9. Zainzuriak Tuterako Erara – Espárragos a la tudelana
ENTSALADAK
10. Ortuko entsalada-Campera
11. Keztatuen entsalada- De ahumados
12. Kukulu entsalada hegaluzearekin eta piperrekin – De cogollos con bonito y pimientos
13. Entsalada gulekin eta izokinarekin – De gulas y salmón
ARROZAK eta PASTAK
14. Arroza ortuko osagaiekin – Arroz a la campesina
15. Arroza itsasoko osagaiekin- Â Arroz a la marinera
16. Hiru gutiziako arroza- -Arroz tres delicias
17. Espagetiak esne-gainarekin– Espaguetis carbonara
18. Espagetiak berakatzekin eta ganbekin – Espaguetis al ajillo con gambas
BIGARREN PLATERA
ARRAINAK
19. Abadira saltsa verdean – Abadejo en salsa verde
20. Hegaluzea plantxan – Bonito a la plancha
21. Zapo eta otarrainxken burruntzia – Brocheta de rape y langostinos
Arraina. Iturria: eitb.com
22. Txokoak– Chopitos
23. Urraburua – Â Dorada
24. Mihi-arraina meuniere Saltsan – Lenguado a la meuniere
25. Lupia – Lubina
26. Erreboiloia–Rodaballo
27. Muskuiluak tomatearekin – Tigres con tomate
HARAGIAK
28. Haragi-bolak etxeko erara- Albóndigas caseras
29. Bildots-besoa erreta – Asado de paletilla de cordero
30. Eskalope txikiak piperbeltzarekin – Escalopines a la pimienta
31. Indioilar-gisatua- Guisado de pavo
32. Ahate-paparra masusta saltsan – Magret de pato en salsa de moras
33. Txerri-azpizun hostoretua – Solomillo de cerdo hojaldrado
34. Biribilkia saltsan – Redondo en salsa
AZKEN BURUKOAK
Fruta ezberdinak. Iturria: eitb.com
35. Gatzatua – Cuajada
36. Irasagarra – Membrillo
37. Mertxika – Melocotón
38. Abrikota – Albaricoque
39. Mugurdia – Frambuesa
40. Anana – Piña
Erabaki al duzu zer jango duzun? Ez ahaztu, edonora zoazela, gure gidatxoa patrikan eramatea. Pozik bizi eta taberna eta jatetxeetan ere, egin euskaraz! Eseri lasai mahaian eta ON EGIN!:-)
Euskara da nire ama hizkuntza. Euskaraz ikasi dut eskolan. Euskaraz hitz egin dut etxean.
Eta euskaraz aritzen naiz nire egunerokoan. Baina arrotz sentiarazten nau nire hizkuntzak.
Gorroto dut euskarazko menu ulertezinak dituzten jatetxeetan bazkaltzea. Gorroto dut
jatekoa euskaraz erostea.
Egunero egunero erabiltzen ditugun hitzak ordezkatzeko termino berriak sortzen dituzte.
Jaten ere ez digute uzten. Arrotz bihurtzen dute hizkuntza.
Garbizalekeriek hizkuntza elikatu beharrean, hizkuntza bete besterik ez dute egiten.
Goizetan tostada erreak gosaltzearen parekoa da asmatu beharrean tematzen direnen
egitekoa. Ez du irizpide funtzionalik. Ez da ekarpen onuragarria. Ez da erabilgarria.
Erabilera da hizkuntza ororen pultsua. Erabiltzen bada biziraungo du. Eta erabilgarria
ez bada, beste hainbat eta hainbatekin gertatu bezala, euskara ere galdu egingo da.
Ez dezagun gure hizkuntzaren erritmoa arau zentzugabeekin oztopatu. Ez dezagun
euskararen bizia asmakeriaz tirokatu. Egokitzapenak beharrezkoak eta ezinbestekoak
dira, baina gogoan hartu, helburua erabileraren pultsua irabaztea da!
Txiste bat, gazteleraz:
¿Qué le dice una lenteja a otra lenteja? No vayas dilista!