Gabonak ate joka ditugu. Herriko kaleak argiztaturik ikustea besterik ez dago Olentzero menditik laster jaitsiko dela jakiteko. Zuen seme alabek ikazkinari gutuna idatzi aurretik, eta euskararen erabilera eta euskal kultura txikienen artean bultzatzeko asmoz, Euskal Herri osoan banatzeko haur eta gazteentzako jolas eta jostailuak bildu ditugu euskararen blog honetan. Hartu lapitza eta aukeratu opari gustukoena! 🙂

Olentzero. Iturria: eitb.com
Euskarazko jostailuak eta jolasak
Auskalo! Euskal Triviala
Triviala joko aproposa da helduok eta gazteok elkarrekin jolasteko. Gai ezberdinak euskaraz jorratuko ditu zure seme edo alabak.
Euskopoli
Finantza joko ezagunena da eta Euskal Herriko hiruburuetako kaleak salduz eta erosis jolas egin eta ondo pasatzeko aukera eskaintzen du.
Euskopoli. Irudia: katalogoa.org
3D puzzleak: Euskal inauteriak
Euskal Inauteriei loturiko bi puzzle dira, eta Miel Otxin, Marquitos, Atorrak… eta beste zenbait persona topatuko ditugu bertan, 3D betaurrekoen bidez.
3D puzzleak: Irudia: katalogoa.org
Aitor Berritsu
Mahaigaineko ordenadorea da, 0 eta 4 urte bitarteko haurrei zuzendua dago eta izenak dioen moduan, oso berritsua da eta euskaraz hitz egiten du.
Aitor Berritxu. Irudia: katalogoa.org
Animalien alfabetoa
Letrekin, hitzekin, esaldiekin, soinuen bidez, galderekin… euskara bultzatuki du txikiak jostailu interaktibo honekin.
Animalien alfabetoa. Irudia: katalogoa.org
Mainontzi bertsolaritza mahai jokoa
Txikiak bertsolaritza ezagutzeko baliabideak ez ezik, euskara lantzeko tresna bikaina da joko hau.
Mainontzi. Irudia: katalogoa.org
Matraka
Talde jokoa da;8 urtetik gorako neska-mutilentzat. Talde bakoitzak 30 segundo izango ditu proba zuzen gainditzeko
Matraka. Irudia: katalogoa.org
Jolas gutxi batzuk bildu ditugu, baina katalogoa.org webgunean edo ikaselkar.com-en sartuz gero, liburuak, ipuinak, komikiak eta beste zenbait produkturekin egingo duzu topo, guztiak euskaraz irakurri, entzun edo jolasteko. Badakizu, JOLAS EGIN EUSKARAZ! Besarkada bat guztoi! 🙂