Euskal tuitlarien ametsa, egi bihurtu da!

Gaurkoa egun handia da euskararentzat! Batetik gaur jakin dugu Azkue Fundazioak Pinterest sare sozialaren tutoriala euskaraz osatu duela. Bestalde, Twitter euskaraz erabili ahal izateko prest dago dagoeneko, egun bakarrean erabiltzaileek menuaren ia 100%a itzuli baitute! ZORIONAK!!:-)

Twitter Euskaraz

Twitter Euskaraz

Gaur goizean berehala zabaldu da albistea sare sozialetan, eta bereziki Twitterren, izan ere, azkenaldian asko eskatzen ari zen eskarietako bat egi bihurtu da. Teknologia berrietan beti gertatu ohi den bezala, Twitter denbora luzez ingelesez bakarrik izan zen. Beste hizkuntza batzuetara, ordea, azkar zabaldu zen. Hortik sortu zen grina. Euskaldunok bagenuen Twitter euskarara itzuliko zenaren esperantza. Hala, #twittereuskaraz etiketarekin mundu osoan zehar ibili da eskakizuna eta… Euskaldunon nahia egi bihurtu da azkenean!
Euskal tuitlariek oso gustora hartu dute berria:

Maite Goñi@euskaljakintzaBadugu Twitter euskaratzeko aukera
larbelaitz ‏@larbelaitz #twitereuskaraz kanpainek lortu dute beraz helburua!! Etxera iritsi ta irribarrez nago irakurri dudanetik #txorakeriak http://bit.ly/LcrEoR

Hortik aurrera burubelarri jarri dira itzulpen lanetan.

Maite Goñi ‏@euskaljakintza Guztiarekin ere, barneko kontraesanei aurre eginez, Twitter euskaratzen lagunduko dut: translate.twttr.com/welcome #twittereuskaraz #diot 2/2

TheklanEH@theklaneh Hasi naiz Twitter itzultzen… http://translate.twttr.com

Luis Fernandez @luistxo #twittereuskaraz Twitterren itzulpenak zenbat item ditu baina?

Laskorain K.E. @laskorainke Twitter euskaratzen… Luze doa baina merezi du. Animatu zuek ere! #twittereuskaraz hemen: translate.twttr.com/welcome

Hauxe ikusi dugun azken tuita. Twitter euskaraz!

Estitxu Garai @egarai Bukatu dut Twitter euskarara itzultzeko nire ekarpena, badirudi % 100 dagoela itzulita… edarto! #twittereuskaraz (1/3)

Berriz ere esango dugu, teknologia non euskaldunak han! Euskaldun askoren nahia egi bihurtu da. Beste behin burugogorrak garela erakutsi eta gure helburua lortu dugu. TWITTER EUSKARAZ, ORAIN ETA BETI!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *