Zein da sekula bota dizuten lorerik politena?

Uda iristearekin batera bihotza dantzan jartzen da. Jaiak han eta hemen, eguraldi ona, eta noski, gauza jakina da gure gorputzeko tenperatura ere kanpokoa bezain altua izaten dela, eta egun hauetan denok hartzen ditugula gustora ondokoak esandako mezu polit eta beroak. Sekula bota al diozu norbaiti piroporik? Batzuk ederrak izaten dira, beste batzuk goxoak, badira originalak direnak ere, eta zenbaitetan piropo gaziak ere entzun izan ditugu; hori bai, piropo guztiak aproposak izaten dira euskaraz ligatzeko. Zein da sekula jaso duzun piroporik onena? ๐Ÿ™‚

piropo

“Zure izenaren izeonondoa izan nahi dut singularrean pluralean eta mugagabean”

“Munduari buelta emango nioke helmuga zeu izango bazina”

“Udaberria bera baino ederrago zatoz!”

“Haritz zaharren modura sustrai sendoak dituzu nere bihotzean”

“Zure aita lapurra izan beharko da begietan dituzun bi diamanteak osteko”

“Egunsenti guztiak zu bezain ederrak balira, goiz esnatuko nitzateke egunero”

“Udaberriko lehen eguzki izpiak bezala aztoratzen nauzu”

“Irla bakarti batean zure muxuez bakarrik elikatuko nintzateke”

“Atzo baino gehiago maite zaitut baina bihar baino gutxiago”

“Zure bihotzaren taupada, nire bizitzaren musika”

Bartzelonako Euskal Etxean euskara ikasten ari diren ikasleen artean piropo lehiaketa egin zuten eta hauxe izan zen emaitza. GOZATU!

Jarri zure irudimena martxan eta bota piropo bat! ๐Ÿ™‚ Guk gaurkoz agur esango dizuegu, baina dotore dotore piro eder bat zuei luzatuz. Ondo izan eta MAITATU EUSKARA!

Ni naiz eguzkia, zu zara izpia ni naiz zelaia, zu zara lorea: zer egingo zuen eguzkiak izpirik gabe?? eta zelaiak lorerik gabe?? eta nik zu gabe??

2 thoughts on “Zein da sekula bota dizuten lorerik politena?

  1. Peru Azkarate

    …zu bazara loria eta ni erlia, ingo dou bixok goxo goxo estixa…

    LORETXUNTZAKO
    Bergaran, 2012ko uztailaren 23an

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude