Ikasi euskaraz Pinterest sare soziala erabiltzen!

2010ean sortu bazen ere, Pinterest sare soziala ezezaguna da askorentzat. Hori dela eta, euskal erabiltzaileei laguntzeko asmoz, Azkue Fundazioak Pinterest erabiltzeko eskuliburua euskaratu du. Hitzen mundua apur bat alde batera utzi eta argazki eta bideotan dago espezializatua sare sozial hau.

Pinteres euskaraz

Baina zertan datza Pinterest sare soziala?

ZER DA: sare sozial bat

HELBURUA: irudiak eta bideoak erabiliz interes berdinak dituzten kideak lortzea

PINTEREST ERABILTZEKO JAKIN BEHARREKO HITZAK

  • PIN: elementu bakoitza (argazkiak edo bideoak)
  • PIN IT BUTTON: irudi edo bideo berriak partekatzeko
  • REPIN: beste batzuk sortutako edo argitaratutako pinak gure hormetan jarri
  • FOLLOW: beste jarraitzaile batzuen profilak eta hormak jarraitzeko
  • BOARD: arbelak, kortxozko iragarki-taulen antzera (Pinterest-ek arbelen izenen proposamena botatzen du, baina norberak nahi dituenak sortzeko aukera du)

Pinterest sare sozialaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, prest duzu Pinteres tutoriala euskaraz. Ez ahaztu… Euskara teknologia berrietan ere! 🙂 Ondo izan, pozik bizi eta asteburu on, euskaldun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude