40 urte, 40 ikastaro: UEUren 40. Udako Ikastaroak, martxan

Abian da Udako Ikastaroen edizio berri bat. Aurtengoa, gainera, berezia izango da, 40. urteurrena ospatuko baitute. ‘Lau hamarkada euskara eta unibertsitatearen alde lanean‘ lelopean, sekula baino eskaintza zabalagoa eskainiko dute. ZORIONAK!:-)

40. Udako Ikastaroak

Dagoeneko zabalik dago Udako Ikastaroetan izena emateko epea. Artea eta musika, ingeniaritza eta teknologia, osasuna, zientziak, giza eta gizarte zientziak… eta beste hamaika alor jorratuko dituzte ikastaro hauetan, eta ohikoa den moduan, Eibar, Baiona eta Iruñean eskainiko dira, uztaileko lau asteetan zehar.

Parte hartu nahi izatera, hemen duzue Ikastaroen zerrenda

Aurtengo erronkak:

1- UEUren egoera ekonomikoa hobetu
2- Ikastaro arrakastatsuak antolatu
3- UEUren errekonozimendua landu

Eta horiek betzeko, hainbat ekimen antolatu dira:

Oparitu UEU erosteko aukera!

–  Bizipenen bloga: Urteurrenari lotutako berrikuntza bat da ‘Bizipenen bloga’. Bertan azken urteetan Udako Ikastaroetan parte hartu duten milaka lagunen gertakari, pasadizo eta bizipenak jaso nahi dituzte. Informazio zabalagoa: ueu.org.

Ikastaroen inguruan gehiago jakin nahi izatera, sare sozialetan duzu aukera; Facebookean eta Twitterren.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *