Blogetan! Lehiaketa

Euskal blogari onenaren bila, 12 finalista

Iparraldeko neskaBerbaratzaIkusi makusi…zer ikusi?Etzi pm blogaBaloreak baloratzenHitzak aireanTaxoareko HitzaGame ErauntsiaKaixomaitia, ​IparraSareanNaturzalia dira Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren bigarren edizioko blog finalistak.

Azkue Fundazioak, Argia aldizkariaren laguntzarekin, bigarrenez antolatu du lehiaketa hau eta blogak bozkatzeko epea bukatuta, epai-mahaiak eta publikoak (Twitter eta lehiaketa webgunearen bidez bozkatu dute ia hilabetez) edizio honetako finalistak aukeratu dituzte.

Irabazleak martxoaren 30ean Euskararen Etxean ospatuko den Euskal blogarien topaketa jardunaldian emango dira jakitera, euskarazko blogen inguruko gaiak jorratuko direla ekintza horren baitan.

Hauek dira edizio honetako hamabi blog finalistak, kategoriaka:

Kultura kategoria

  • Iparraldeko neska: Castillo Suarezen bloga Berria egunkariaren sarean. Blog honetan Castillo Suarezek hainbat idazleren (gehienak emakumeak) testu hautatuak jartzen ditu, zaharrak zein berriak, gertukoak zein urrunekoak, jatorrizkoak zein itzulpenak, baina guztiak ere bihotzeraino iristen diren horietakoak.
  • Berbaratza: lau neska gaztek sortu duten egitasmoa da eta euren helburua euskararen mundua euren ekarpenekin aberastea da.
  • Ikusi makusi…zer ikusi? Zinema da autorearen pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, bere adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, beregan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea eta blog honen bitartez partekatzen du.

Gizarte eta politika kategoria

  • Etzi pm bloga: Talaios Kooperatibaren proiektua da eta eztabaida eta hausnarketa egiteko plataforma da.
  • Baloreak baloratzen: Maisu-andereñoak kudeatuta dago eta hemen, eskolan baloreak lantzeko hainbat tresna aurki daitezke: bideoak, irudiak, testuak, albisteak, hausnarketarako gaiak…
  • Hitzak airean: Egilearen inplosio guztien explosioa. 2014tik egilearen gizartearen inguruko gogetak plazaratzen ditudan txokoa. Prosa zein bertsoz pentsarazteko idatzitakoak.

Aisia kategoria

  • Taxoareko Hitza: Osasuna futbol taldearen gaurkotasuna euskara hutsean jorratzen duen blog bat da. 2014an sortu zuten Iñaki Berastegi eta Eñaut Agirrebengoa kazetari gazteek, eta geroztik bere tokia egin du zale gorritxo euskaldunen artean.
  • Game Erauntsia: Bideo jokoak gustuko duen erabiltzaile talde batetik komunitate bat sortu da. Web guneko atal bat bloga da, bideo jokoen inguruan sortzen diren albiste eta berrikuntzak zabaltzeko.
  • Kaixomaitia: Kaixo maitia euskaldunon harremanetarako gunea da eta blogean gai hauei buruzko albiste, proposamen, idazki, narrazio eta abarrekoak partekatzen dira. 2016ko bukaeratik bloga komunitarioa da, edozeinek har dezake parte.

Zientzia eta teknologia kategoria

  • Iparra: Xabier Martinen bloga da. Euskaraz sortzen diren baliabide teknologikoen berri ematen du, baliabide teknologikoak euskaraz izateko aldarrikapen kanpainak martxan jartzen ditu.
  • Sarean: PuntuEus Fundazioak martxan jarri duen internet eta teknologiari buruzko agerkari digitala.
  • Naturzalia: Ander Izagirre Egañaren bloga da eta bertan natura arloko gaiak jorratzen ditu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *