10.000 lagun, Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrian. ZORIONAK!

2013ko otsailaren 26a gogoratzeko eguna izango da euskaldunontzat. 10.000 euskaldun bildu gara dagoeneko Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrian, eta hori ospatzeko berria da!! 🙂 Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuek gabe hau ez bailitzateke posible izango. Eta ondoren, euskaldun guztiak zoriondu nahi ditugu, euskaraz eta euskarari buruz hitz egiten duen orri honetako parte izateagatik. Benetan hunkigarria da hor zaudetela jakitea, beraz, aupa zuek eta jarraitu horrela!

522079_321297787924871_909667364_n copy

2010eko urtarrilaren 1ean sortu zen euskararen aldeko orrialde hau eta hiru urte geroago euskaldunon bizitzako parte bilakatu da. Guztion artean euskararen inguruko albisteak, bitxikeriak, deialdiak, eztabaidak… sortzea zuen helburu, eta erronka lortu dugu, euskararen inguruan gertatzen ari dena euskaldunon ahotatik kontatzen dugulako. Horregatik JARRAI DEZAGUN EUSKARA BULTZATZEN! 🙂

Euskal Herrian euskaraz

Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *