Mundua bukatu bada, ez irakurri mezu hau! Bestela… Zorionak!

Hasi da atzerako kontaketa. Badator 2013a. 13 zenbakia zenbaki madarikatua dela sinetsi izan da. Lehendabiziko oztopoa, ordea, gainditu dugula dirudi, munduaren amaiera ez baita errealitate bilakatu. Kontuak kontu, Euskararen blog honetan datorren urteari irribarre egin nahi diogu, eta, horregatik, euskarazko zorion mezuak biltzeari ekin diogu, eta nola bestela, guk ere geure zorion mezu propioa egin dugu zuontzat guztiontzat, bihotzez eta betiko legez, euskara maitatuz. 🙂

gabonetako-zorion-mezuak

Zorion mezuen inguruko lehiaketa ugari egiten diren Gabonak hurbildu ahala. Horietan bat aipatzekotan, Azkue Fundazioak egiten duena. Sare Sozialen bitartez egin ohi dute ekimena, eta euskal erabiltzaile asko dira euren zorion mezuak bidaltzen dituztenak. Horietako batzuk aukeratu ditugu:

Ange Elorriaga

Nahiz eta aste honetan Maiek mundua bukatuko zela uste, abenduaren 21etik aurrera onena etortzeko dala uste dot eta hori opa dizuet!

Rafael Conde Martin

Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri Ona Opa Deutsuet Denori. Euskal Herritik mundura zabaltzen den irrintzia. Aiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiijijiji!

Ivan Ivan P. OftheRiver-ek, berriz, gutun ederra partekatu du:

23764_10151321041719185_1696393918_n

Urtero errepikatzen diren euskarazko zorion mezuak, berriz, ondorengoak dira:

Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On!

Urte Berri On eta Zorionak!

2013 urte zoriontsua opa dizut!

Zorionak eta Eguberri on!

Eta besteik ez, lagunok. Besarkada handi bat guztiontzat, eta badakizue, Gabonetan ere EGIN EUSKARAZ!!!! 🙂

One thought on “Mundua bukatu bada, ez irakurri mezu hau! Bestela… Zorionak!

  1. irune

    Urtea bukatzen ari da
    zuhaitzak xuri-xuri
    mendira begiratu
    eta galdetu
    Olentzero noiz etorri

    Ez dirurik ez osasunik
    baina beti gabonetan
    familia zurekin

    Urte berri on !

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude