Tag Archives: gabonak euskaraz

Mundua bukatu bada, ez irakurri mezu hau! Bestela… Zorionak!

Hasi da atzerako kontaketa. Badator 2013a. 13 zenbakia zenbaki madarikatua dela sinetsi izan da. Lehendabiziko oztopoa, ordea, gainditu dugula dirudi, munduaren amaiera ez baita errealitate bilakatu. Kontuak kontu, Euskararen blog honetan datorren urteari irribarre egin nahi diogu, eta, horregatik, euskarazko zorion mezuak biltzeari ekin diogu, eta nola bestela, guk ere geure zorion mezu propioa egin dugu zuontzat guztiontzat, bihotzez eta betiko legez, euskara maitatuz. πŸ™‚

gabonetako-zorion-mezuak

Zorion mezuen inguruko lehiaketa ugari egiten diren Gabonak hurbildu ahala. Horietan bat aipatzekotan, Azkue Fundazioak egiten duena. Sare Sozialen bitartez egin ohi dute ekimena, eta euskal erabiltzaile asko dira euren zorion mezuak bidaltzen dituztenak. Horietako batzuk aukeratu ditugu:

Ange Elorriaga

Nahiz eta aste honetan Maiek mundua bukatuko zela uste, abenduaren 21etik aurrera onena etortzeko dala uste dot eta hori opa dizuet!

Rafael Conde Martin

Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri Ona Opa Deutsuet Denori. Euskal Herritik mundura zabaltzen den irrintzia. Aiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiijijiji!

Ivan Ivan P. OftheRiver-ek, berriz, gutun ederra partekatu du:

23764_10151321041719185_1696393918_n

Urtero errepikatzen diren euskarazko zorion mezuak, berriz, ondorengoak dira:

Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On!

Urte Berri On eta Zorionak!

2013 urte zoriontsua opa dizut!

Zorionak eta Eguberri on!

Eta besteik ez, lagunok. Besarkada handi bat guztiontzat, eta badakizue, Gabonetan ere EGIN EUSKARAZ!!!! πŸ™‚

Euskarak eta ilargiak Gales argitu dute urte berria hastearekin batera

Euskara protagonista izan da egunotan non eta Galesen! Bertako ikasle batzuk Ken Zazpi taldearen β€œilargia” kantua abestu dute, eta nola ez, Euskal Herri osoan izan du ohiartzuna, baita Euskaldunok Euskaraz orrialdean arrakasta izan du. Ekimen honen nondik norakoak aztertuko ditugu, eta euskal internauta #sexyenak nortzuk diren errepasatuko dugu zuekin guztiokin. Baina aurretik… URTE BERRI ON EUSKALDUN! πŸ™‚

Maiz entzun ditugu etxean, kalean, parrandan…β€œZuretzat, ilargia, lapurtuko nuke gauero…”? EΓ±aut Elorrietaren hitzak. Ba oraingoan Euskal Herritik haratago joan dira hitz horiek, eta Galesko hainbat ikasle Ken Zazpiren β€œIlargia” kantua abesten ikusi ditugu aste honetan. Zazpi urte igaro dira kanta hau lehenengoz entzun zenetik, eta orain, IΓ±aki Pierolari esker, kantua Galeseko gazteen artean entzuten da. β€œGezurra ematen du”, esaten zigun Mitte Galdeanok. Endika Cerezak, berriz, β€œGexei ga euskaldunak!”, zihoen. Guztiok ere harrituta geratu gara ikusitakoarekin. Euskaldunon ilargiak Gales argitu du; Ainere Ortegak esaten zuen bezala…. “Zelako pasada!”. Hunkigarria, benetan, IΓ±akik egindako lana. Zorionak!

Euskaldunok ez dugu ospe onik izan ligatzeko orduan, sexy hitza entzuten dugun bakoitzean, ordea, gure bihotzak piztu egiten dira. Euskal Internauta sexyena ezagutzeko asmoz, #sesisesi ekimena aurkeztu genizuen horman. Aurretik Joxe Rojasek sarean inkesta bat abiatu zuen eta bolo-bolo zabaldu zen Twitter bidez.

Hizkuntzarekin jolas egiteko helburuarekin, berriz, Euskarazko Palindromo Lehiaketan parte hartzera gonbidatzen genizuen esteka honekin. Oraindik garaiz zabiltzate, otsailaren 15ean izango baita lanak bidaltzeko azken eguna. Badakizue, euskararekin eta euskaraz ondo pasa nahi izatera, ez galdu aukera!

Eta honekin batera, beste ekimen interesgarri baten berri eman nahi dizuegu. Izan ere, aste honetan Ni Euskalduna-k euskaldunon txokoan parte hartu du eta euren bideobloga eta Facebooka partekatzeaz gainera, gure herrien historia eta sentimenduak konpartitzeko gonbitea luzatzen zigun. Bideo honetan β€œgure aiton-amonek kontaturikoa ikus dezakezu”, esaten zigun, eta laster β€œgure aiton-amonen kanten bideo bat ikusi ahal izango duzue πŸ˜‰β€. Irrikaz gaude ikusteko.Esker mila!

Gabonak euskaraz!

Gabonak egun ederra izaten dira plan ezberdinak egiteko izan lagunekin edo familiarekin. Hori dela eta, eguberriak gerturatzen ari zirela eta hainbat kontu ekarri genituen Euskaldunok Euskaraz orrialdera. Batetik gabon gauean Euskal Kantuen Gaua 2011 ikustea animatzen genizuen, euskal kantuak entzunez, gau ederra pasatzeko.

Bestetik, eta egun hotz eta euritsuetarako, euskarazko filmak online eta doan ikusteko aukera zegoela jakinarazten genizuen. Josune Arestik pozik irakurri zuen albiste hau. β€œEskerrikasko informazioagatik. Orokorrean nire ustez Euskarazko filmak oso ondo eginak daude eta nik behintzat gustuko ditut”, esaten zuen. β€œIzarren Argia”, β€œAupa Etxebeste” edo β€œKutsidazu bidea, Isabel” bezalako pelikulak aipatzen zituen. Badakizue, horiek eta beste asko ikusgai dituzuela.

Eta bi hitzordu musikal. Iparraldeko kantuak gustuko dituenarentzat, Baionatik Bilbora jaialdia ikusteko deia egiten genuen. Gainera, Xabier Lete Gogoan kantaldia online ikusteko aukera eskaintzen genizuen, bertara joaterik izan ez duenarentzat. β€œBenetan handixe zinen eta zara Xabier. Gogoan zaitugu.”, zihoen Unai Agirrek euskaldunon horman.

Santiago Gangoitiak eta Josune Arestik ere gurean parte duteΒ  Urte Berri On esanez. Atzo kontatzen genizuen bezala, 2012rako asmo bat dugu, Euskaldunon Euskaraz Facebooka handiatzea eta nola ez, euskara sustatzea. Korrika 17k ere, euren orrialdea partekatzeaz gain, gauza bera eskatzen zion urte berriari; β€œEuskara ikasten, maitatzen, erabiltzen duten EUSKALAKARIak gure orrialdean elkartzea”. Eta Ugaitz Iturberen hitzek, agur esango diogu gaurko postari: β€œAstindu mingaina euskalakari!!!”. Pozik bizi! πŸ™‚