Gogoratzen al duzue urtarrilaren 21ean Euskararen blog honetara ekarri genuen testua? Baietz! Post hartan, “Euskal abestiak, Whatsappen: ia zenbat asmatzen dituzun“ izenburua zuen horretan, emotikono bidezko euskal kanta batzuk proposatu genituen, eta animatzen zintuztegun ea baten bat asmatzeko gai zineten. Bai, ezta? Hau zen posta:
Ba, hara!! Endikak den-denak asmatu ditu, bai jauna!!!!! 🙂 Blogean bertan utzitako komentario batean, zerrenda oso-osoa jarri du!! Hona hemen irtenbidea!!!!
1- Negua joan da ta
2- Nire aitak amari
3- Kalian gora kalian behera
4- 4 teilatu
5- Ilargia
6- Boga boga
7- Pintxo pintxo
8- Aldapeko
9- Jo ta ke
10- Dragoi Bola
11- Txanpon baten truke
12- Eva Maria
13- Behin batian Loiolan
14- Txakur bat erosi dut
15- Katuen testamentue
Zer iruditzen? Handia zara, Endika, zorionak!!!!!!!! 🙂 Eta jakina, eskerrik asko berari eta guztioi!!!!!!!!!!