Tag Archives: D ereduan EGA

Euskararen nazioarteko eguna, D eredua EGA, .eus domeinua

Arratsaldeon!

Astearen erdialdean gaude eta notizia oso onak dakarzkizuegu, jada 3.000 lagun batu gara Euskaldunok Euskaraz facebookeko orrialdean. Abenduaren 3a euskararen nazioarteko eguna denez, atxikimendua lortzeko sortu genuen ebentoan bestalde 6.000 pertsonek eman dute baiezkoa. Harrigarria denon artean lortzen ari garena, eskerrik asko guztioi! Ea abenduaren 3rako 10.000 lagun biltzen garen!

Orrialdean jasotako gauzen artean, oso interesgarria iruditu zaigu. EGAren inguruan Urgellek egin zituen adierazpenen inguruan sorturiko eztabaida.  Urgellek adierazi zuen D ereduan ikasitakoek, EGA izango zutela. 2012tik aurrera abian jarriko duela prozesu hori Eusko Jaurlaritzak, eta bi homologazio maila aurreikusten dituztela, dbh bukatzen duenentzako bat, eta Unibertsitatea bukatzen dutenentzako beste bat.  Ikuspegi oso desberdinak egon dira honen inguruan eta eztabaida polita sortu da.

Beste behin ere Beñat Mendietak zerbait utzi digu gure horman,” XV. Jagon Jardunaldian “Gazteak, aisialdia eta euskara” gaia landuko dute azaroaren 19n, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Animatu! Izena emateko azken eguna hilaren 18a izango da eta!” Norbait egon al da? 

Ainere Agirrek ere notizia onak ekarri dizkigu, “.eus” domeinua 2011kako ekainetik aurrera existi liteke. A zer nolako aurrerapausua!!”

Azkenik, Idatz & Mintz aldizkariak 50 urte bete ditu, Derioko Labayru Ikastegiaren eskutik jaio zen aldizkariak 50 ale plazaratu ditu 1981. urtetik. Zorionak eta eskerrik asko urteotan egin duzuen lanagatik !!!

Hauxe da guztia aste honetan, berriz ere eskerrak eman nahi dizkizuegu izan duzuen parte hartzeagatik, jarraitu horrela ea Abenduaren 3rako 10.000 euskaldun biltzen garen!

Ondo bukatu astea!