Monthly Archives: December 2009

A John Waters Christmas

A JOHN WATERS 2004an argitaratutako gabon kanten bilduma hau John Waters zine zuzendariak aukeratutako 12 izenburuz osatzen da. Pink Flamingos, Polyester, Hairspray eta Cry Baby bezalako  filmak egin dituen Baltimoreko zinegile hau “Pope of Trash” goitizenaz ere deitua dena, zine estatubatuarraren pertsonai  grotesko, nazkagarri, korrosibo eta barregarrienetako batzuk sortu dituen gizona izan da. Bere zineari honelako etiketak jarri diskioete: “Kitschy”, “zabor hutsa”, “pornografikoa”,  “surrealista”…Kritikari batzuek bere alde egin dute eta beste batzuek bere aurka baina Watersen filma bat ikusi ondoren hauetako bat ere ez da epel gelditu. Egile bakarra eta bereizgarria denaren zalantzarik ez dago eta hau nabaria da, ere, bere filmetan erabiltzen duen musikan. Hala nola, gaur gaueko 22.00etatik aurrera Eitb Musikaren sintonian entzun ahalko duzuen gabon kanten bilduma honetan:

50eko eta 60ko hamarkadetako noveltyak, R&B kanta ilunak, doo wop kanta eztiak, country gabon kantak eta Fat Daddy, Tiny Tim, Little Cindy, Alvin and the Chipmunks  eta AKIM  and the Teddy Vann Production Company  bezalako interprete ezberdin eta bitxien partehartzea.

Urte Berri On guztioi!!

Lisa Mychols: Lost Winter’s Dream

lisa mychols1991ko Lost Winter’s Dream Lisa Mychols kaliforniarraren debut diskoa izan zen.  The Wondermints taldearekin  grabatu zuen lan honetan nabaria da 60ko hamarkadako pop amerikarraren eragina eta batez ere Phil Spectoren itzala (A Christmas gift for you from Phil Spector ). Hala eta guztiz ere,  Lost Winter’s Dream Eguberri festetarako prestatutako disko bat baino zerbait gehiago da. Musikaren kalitateak  eta abestiak hain entzungarri eta atseginak izateak, urte osoan zehar entzuteko moduko diskoa egiten dute.

Gaur, 22:00etatik aurrera, Eitb Musikan izango dugu entzungai.

Lloyd and the Commotions: Rattlesnakes

RattlesnakesBritania Haundian, 80.hamarkadaren erdialdean agertu ziren hainbat taldek –Prefab Sprout, Aztec Camera, the Smiths…- beren izaera gitarraren soinua oinarri hartuta eraiki zuten, sintetizadoreekiko grina nagusi zen garai batean. Jangle Pop bezala ezagutzen dugun mugimendu hura definitzen duen diskorik bada, hori Rattlesnakes (1984) dugu. Lan hau Lloyd and the Commotions Glasgow-ko taldearen lehenengo diskoa ere izan zen: urte haietako debutik onenetako bat. Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Musikan, Eguneko Diskoaren tartean, osorik entzungo dugu.

Leonard Cohen: I’m Your Man

I'm Your ManI’m Your Man (1988) Leonard Cohen-ek musikan lau urteko etenaldia egin ostean argitaratu zuen. Askorentzat itzulera moduko bat izan zen disko honek publiko gazteago batengana hurbildu zuen artista beteranoa. Gaur, gaueko hamarretatik aurrera Eitb Musikan osorik entzun ahal izango dugun lan honetan, sintetizadoredun ekoizpen moderno batek lagundua, Cohen-ek bere betiko estilo sofistikatua aurkezten digu. Maitasuna, gizakion eta gizarte okzidentalaren ahuleziak, musika…disko honetako gaiak dira, besteak beste,  ”Take This Waltz”, “First We Take Manhattan”, “Everybody Knows” eta “Tower of Song” kantetan islatzen dituenak.

Melody Gardot: Baby I’m A Fool

Melody GardotMelody Gardot New Jerseyko bakarlari gaztearen ahots dotorea Eitb Musikaren sintonian entzungai da jada. My One and Only Thrill bigarren diskoa Verve zigiluarekin kaleratu berri du. 2006.urteko bere debutak, Worrisome Heart diskoak, txalo beroak jaso zituen prentsa espezializatuaren partetik. Orduan, Gardot Norah Jones eta Madeleine Peyroux-rekin konparatu zuten.

Continue reading

Chic: Le Freak

Chic Le FreakGaurko egunez, 1978an, Chic taldea estatubatuar arrakasta zerrendetako lehenengo postura iritsi zen “Le Freak” kantarekin. Hau izan da Chic-en ibilbide osoko hit nagusia. Single bezala 4 milioi ale saldu zituzten eta arrkasta zerrendetako goren postuan bost astez jarraian iraun zuen. Kanta honen sorrerak badu, gainera, bere istorioa. 1977ko urtezahar gaua zen: Chic-eko Nile Rodgers eta Bernard Edwards New Yorkeko Studio 54ra joateko gonbidapena jaso zuten. Hala ere, inork ez zuen dantzalekuaren atean beren izena eman eta atezainek ez zieten pasatzen utzi, nahiz eta, klubaren barrenean haien musika etengabe jarri. Zapuztuta, Rodgers-en apartamentura joan ziren, eta txanpaina edaten zuten bitartean, musika inprobisatzen hasi ziren. Musikaren gainean “fuck off” esaten hasi ziren, amorrua lasaitzeko-edo…Atera zen kanta gustatu egin zitzaien eta “fuck off” ez oso dotorearen ordez “Le Freak” finagoa jarri zuten. Horrela sortu omen zen hit hau.

Camille: Le Fil

Le Fil2005.urtean, Camille abeslari frantsesak bere herriko bi Victoire sari jaso zituen bere bigarren diskoarengatik. Le Fil izeneko lan horrentzat izan ziren Urteko Lan Berririk Onenaren eta Zuzeneko Artista Berri Onenaren sariak. Bere lehen pausu artistikoak dantzan eman zituen abeslari honek, 2004.urtean Nouvelle Vague-ekin egin zuen bat, post punk eta new wave garaiko kanten bertsioak abesten. Hala ere, bere bakarkako lanean –Le Fil bakarkako bigarren diskoa du-, ahotsarekin jolasten du, soinu geruzak sortuz. Gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Musikan entzun ahal izango duzu Camille paristarra.

John Cale: Paris 1919

Paris 1919John Cale, underground musikaren izenik eraginkorrenetako bat, gaurko Eguneko Diskoko protagonista izango da, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Musikaren sintonian. Izan ere, gaurko aukeratu dugun diskoa Paris 1919 (1973) da, Cale-ren bakarkako lanik txalotuena. Velvet Underground taldearen kide sortzaileak kanta goxoz osatutako lana aurkeztu zuen kasu honetan. Abangoardiako soinu zaratatsuen egileak oso bestelako diskoa sortu zuen Chris Thomas ekoizlearekin batera: istorio txikiak dira disko honetako kantak, hitz literario iradokitzailez osatuak, eta orkestra moldaketa dotoreek lagunduta.