Tag Archives: ’60s

Bee Gees: I’ve Gotta Get A Message To You

bee gees 1968ko irailaren 3an Bee Gees taldearen “I’ve Gotta Get A Message To You” abestia ageri zen Erresuma Batuko pop arrakasten zerrendaren gailurrean.  Abesti hau izan zen 1967ko “Massachusetts” abestiaren ondoren Gibb anaiek zerrenda britainiarraren lehen postuan izan zuten bigarren abestia.

Balada hunkigarri honetan, hiltzera zigortua dagoen gizon batek alboan duen apaizari azken mesede bat eskatzen dio: maite duen emakumeari bere maitasunaren lekuko den mezu bat eman diezaiola, maitasun hitz hauek aurrera segitzen lagun diezaioten kementsu.

The Shadows: Apache

Apache_by_The_Shadows 1960ko abuztuaren 25ean The Shadows taldearen “Apache” single instrumentala ageri zen Erresuma Batuko pop arrakasten zerrendan lehen postuan. Jerry Lordanek konposatutako musikalan hau izan zen The Shadows talde instrumentalak Cliff Richard abeslariaren laguntzarik gabe lortu zuen lehen hit handia.

“Apache” 60ko hamarkadako rock instrumentalaren klasiko handienetako bat da eta orduko eta oraingo gitarristen artean mirespena eragiten duen singlea.

Audio Shadows Apache

The Kinks: The Kinks Are The Village Green Preservation Society

kinks 1968ko The Kinks Are The Village Green Preservation Society The Kinks britainiarren seigarren diskoa izan zen eta jatorrizko laukoteak grabatu zuen azken lana, hurrengo urtean Pete Quaife baxu jotzaileak taldea utzi baitzuen.

Disko hau 1966 eta 1968 urteen artean grabatutako abestiez osatutako lan kontzeptuala da. Ray Davies izan zen abestien konpositorea eta disko honi batasun bat eman ziona. Something Else diskoarekin ekindako bideari jarraituz eta euren ibilbidearen hasieretako arrakasta handiak (“You Really Got Me”, “All Day And All Of The Night”) atzean utziz, Ray Daviesek disko sentimental eta nostalgikoa egin zuen, aurreko lanekin alderatuz askoz ere pertsonalagoa.

Disko hau Ingalaterra zaharrari eskainitako omenaldia da, ahaztear zeuden tradizioei eta bizimodu bati eskainitako azken agurra. Diskoan barrena modu bukolikoan gogoratzen dituzte Kinks taldekoek Ingalaterrako herrixketako zelai berdeak eta hango biztanleen izaera xalo  eta lasaiak. Joandako garaiei eusteko saiakera hau musikan islatzen dute, ere, pop barrokoaren zertzeladak eta folk doinu eztiak 60ko hamarkadako pop britainiarrean itsatsiz.

Gaur, 22:00 etatik aurrera, Eitb Irratian entzungo ditugu The Kinks taldekoek 1968ko disko honetan aurkeztu zituzten kantak.

Creedence Clearwater Revival: Green River

Green River1969 Creedence Clearwater Revivalen urterik oparoena izan zela esan daiteke. Hiru disko argitaratu baitzituzten urte hartan: Bayou Country, Green River eta Willy and the Pour Boys. Hirurak country-rock klasiko bikainak. Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Irratian, Green River entzungo dugu. Orduerdi ere irauten ez duen disko labur honetan, Creedenceren esentzia biltzen da. John Fogerty taldeko liderraren indar sortzaile bikainaren erakusgarri paregabea, zalantzarik gabe, Eguneko Disko hau.

The Shangri-Las: Myrmidons of Melodrama

Myrmidons of MelodramaThe Shangri-Las 60.hamarkadako neska-talderik esanguratsuenetako bat izan zen. 1965 eta 1966  urteetan beren hit multzo nagusia argitaratu zuten. Kanta hauek rock-aren historiako urrezko klasikoen artean aurkitzen dira: “Remember (Walking in the Sand)”, “Leader of the Pack”, “Past, Present and Future”, “Dressed in Black”… Gaur guzti hauek entzungo ditugu, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Irratian. Myrmidons of Melodrama 1994an kaleratutako bilduma Eguneko Diskoa saiora ekarriko baitugu. Nerabeen maitasun-istorio kondenatuak, motorzale hilak, etxetik ihes egiten dute neskatxa gazteak…gonbidatua zaude The Shangri-Las taldearen unibertsoan murgiltzera!

Raymond Scott: Manhattan Research Inc.

Manhattan Research IncRaymond Scott XX.mendeko musikaren aitzindari nagusienetako bat izan zen. Bere ibilbide profesional 30. hamarkadan hasi zuen, swingaren garaian. Musikari beltzak eta zuriak elkartu zituen historiako lehenengo orkestra osatzeaz gain, egungo musikaren garapenarentzat garrantzitsuak izan diren beste hainbat mugarri jarri zituen Scott-ek. Bera izan zen, esaterako, historiako lehenengo sintetizadoreetako baten sortzailea eta bere konposizio elektronikoak, 60.hamarkadan, geroago ambient bezala definitu zena aurreratu zuten. 1946.urtean Manhattan Research Inc. sortu zuen, musika elektronikoa eta konkretoa konposatzeko egon zitezkeen baliabiderik aurreratuenak garatzeko asmoarekin. Berak eraikitako tresna elektronikoekin sortutako konposizioak iragarki ugaritan eta telebista edo zinemarako filmeetan erabili ziren eta harrigarria da Scott-ek idatzitako piezen gaurkotasua . Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Raymond Scotten unibertsoa entzungai izango dugu Eitb Musikan.

The West Coast Pop Art Experimental Band: Part One

west coast pop art experimental band 1967ko Part One Los Angeles hiriko The West Coast Pop Art Experimental Band taldearen bigarren Lpa izan zen eta talde honek diskoetxe handi batean argitaratu zuen lehenengo diskoa. Euren aurreko lanak Fifo zigilu txikian ikusi zuen argia eta diskoaren 100 ale baino ez ziren jarri salgai. Bigarren Lp hau kaleratzeko, ordea, Reprise diskotxearen babesa lortu zuten eta ondorioz, nazio mailako irrati eta eszenatokietara salto egiteko aukera.60ko hamarkada bukaerako folk rock eta psych pop musikekin bat eginez taldeak disko abangoardista eta experimentala aurkeztu  zuen. (Singleak: “1906” eta Frank Zapparen “Help, I’m A Rock” abestiaren bertsioa)

Gaur, 22:00etan hasita, Eitb Musikaren sintonian The West Coast Pop Art Experimental Band taldearen musika ezagutzeko aukera izango duzue.

Wild Thing: The Songs Of Chip Taylor

chips taylor Chip Taylor “Wild Thing” eta “Angel of The Morning” abestiak konposatu izanagatik da musikagile ezaguna.  1940an New Yorken jaiotako gizon hau, Jon Voight aktorearen anaia dena eta Angelina Jolieren osaba, askoz ere abesti gehiagoren egilea izan da, ordea, eta gaur abesti hauen erakusleiho bihurtuko dugu Eguneko Diskoa irratsaioa.

2009an ACE diskoetxeak argitaratutako bilduma honek Chip Taylorren 23 abesti jasotzen ditu, 60ko hamarkadako abeslari onenetako batzuen jatorrizko bertsioetan. 22:00etan hasita, Eitb Musikan izango ditugu Aretha Franklin, Dusty Springfield, The Troggs, The Hollies, Peggy Lee, Evie Sands, Merrilee Rush, Billy Vera eta abar luze bat.

1968ko apirilaren 6ko hit-a: The Graduate

The GraduateGaurko egunez, 1968.urtean, The Graduate pelikulako soinu-banda estatubatuar zerrendetako lehenengo postura iritsi zen. Simon & Garfunkel bikotearen kantarik gogoangarrienetako batzuk (“The Sound of Silence”, “Mrs.Robinson”…) batu zituen disko honek soinu bandak osatzeko garai berri bat hasi zuen. Izan zen, pelikularen zuzendariak, Mike Nichols-ek, Simon & Garfunkel-ek jada argitaratuak zituzten abestiak sartu zituen soinu-bandan, berriak ziren bi kanta gehituz. Arrakasta komertziala haundidun formula izan da hori, gaur arte disko ugaritan ikusi duguna.

Sir Douglas Quintet: Mendocino

MendocinoGaur Eitb Musikan, gaueko hamarretan, hitzordua daukagu tex-mex-aren aitabitxiekin . Sir Douglas Quintet taldearen Mendocino (1969) diskoa entzungo dugu, mugako generoaren lanik esanguratsuenetako bat. Doug Sahm gitarrista eta abeslariak eta Augie Meyers teklistak elkarrekin sortu zuten lehenengo banda da Sir Douglas Quintet. Texasko bi musikariak geroago Freddy Fender-ekin eta Flaco Jiménez-ekin batera Texas Tornados-en elkartu ziren. Mendocino diskoak, besteak beste, mexikar tradizioa, cajun soinuak, britaniar eraginak eta country-rock-a dakarzkigu, koktel oso erakargarri batean. Banda oso eraginkorra, Sir Douglas Quintet-en itzala denborarekin hazten joan da.